Hamaika urte eta gero, Remi Ayestaran gogoan izan dute Amasa-Villabonan

  • Hamaika urte eta gero, ostiralean Remi Ayestaran gogoan izan zuten, Amasa-Villabonan. Omenaldia egin zioten Remi Gogoan Ekimeneko kideek.


2020ko abuztuaren 03an - 13:26
Argazkia: Eneritz Maiz Etxarri
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

"Remik merezi zuen, eta horregatik gaude, hamaika urte eta gero, beste behin ere hemen" esanez hasi zuten omenaldia Remi Gogoan ekimeneko kideek, ostiralean, Villabonako Errebote plazan.

Egoera berezia izanagatik eskerrak eman zizkieten omenaldira gerturatu ziren guztiei. "Urte arraroa eta gogorra doa, baina gaur ere, hemen egon beharra geneukan, Remirengatik", azpimarratu zuten. Hamaika urte pasa diren arren, "ez dugu ahaztu nahi 2009ko uztailaren 31an gertatu zena. Denborak zauriak sendatzen dituela esaten den arren, guri oraindik ez zaigu zauria itxi eta mina ematen digu", adierazi zuten. "Batzuk ezer gertatu ez bazen bezala" jarraitzen dutela nabarmendu zuten, "baina hori ez da bidezkoa" zioten. "Azalpenak zor zaizkigu, eta egun hartako arduradunek, bakoitzak bere erantzukizunak hartu behar dituzte", argi adierazi zuten ekimeneko kideek. Eta "horrela bakarrik egingo dugu aurrera egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioa lortzeko bidean. Remik, herri honetako beste biktimek bezala aitortza merezi du. Bortizkeria politikoaren biktima izan zela aitortzea. Remi ez zelako berez hil bihotzekoak jota".

Ostiralean bezala, San Inazio eguna, hileko azken ostirala zen duela hamaika urte ere. "Presoen eskubideen alde bilkura deituta zegoen. Baina uda hartako presio politikoagatik eta mediatikoagatik Espainiako epaileek debekatu egin zuten". Azkenean bertan behera gelditu zen deialdia, baina "batzuei ez zitzaien nahikoa iruditu", azaldu zuten, eta "liskar bila etorri ziren festa gunera". "Denok izan ginen beltzez jantzitakoen presio polizialaren lekuko", ekarri zuten gogora. "Egoera horren aurrean, Remi, herri ordezkari gisa jaiak bakean buka zitezen ahaleginean aritu zen, baina alferrik, ez zioten utzi. Bihotza leherrarazi zioten", kontatu zuten. Horregatik, "justizia eskatzen dugu, eta gertatu zena argitzea nahi dugu", eskatu zuten.

Mikel Ayestaran anaiak hitz egin zuen familiaren izenean, guztiei eskerrak emanez,  garbi hitz egin zuen: "Hamaikagarrenez, erantzuleen izenak eskatzen ditugu. Egia jakiteko eskubidea aldarrikatzen dugu. Memoria eta justizia eskatzeak lehentasun izaten jarraitzen du herri honen eraikuntzan". Eta hamaika urte geroago, oraindik ere, azken ostiraletan elkartzen jarraitzen dutela azpimarratu zuen herrian dituzten presoen eskubideengatik. Herriaren babesa aipatu zuen, "herriak bakarrik salbatuko baitu herria". "Herriaren babesa ezinbestekoa baita egoera krudel hau neurri batean arintzeko".

Gau hartan, Esne Beltza taldeak kontzertua ematekoa zuela ere aipatu zuten, baina, noski, bertan behera gelditu zen. Ostiralean, ordea, Esne Beltzako kideek taula gainean egon nahi izan zuten bi abesti eskainiz. Dantzariak eta bertsolariak ere izan ziren, eta Remi Gogoan Ekimenekoek eskerrak eman zizkieten guztiei, musu-truk omenaldian parte hartzeagatik, eta omenaldia egitea posible egiteagatik.

Behin Errebote plazako ekitaldia amaituta, eta txandak errespetatuz, Remi Ayestaranen oroitarrirainoko bidea egin zuten krabelinak eskuan hartuta. Guztiak distantziak errespetatuz kokatu ostean, Eusko Gudariak abestuz amaitu zuten Remiri eginiko omenaldia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]


1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko eskatu dute elkarte memorialistek

Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


Eguneraketa berriak daude