Hamaika desio utopiarako

  • Kaixo eta eskerrik asko liburuaren aurkezpenera etorri zareten adiskideei.

    Utopia da Tomas Morok irudikatu zuen uhartea. Saiakera horretan Elhuyar entziklopediak dioenez, jendarte zein aginte ingeles eta europarren kritika egiteaz gain, estatu eta gizartearen antolaketa ideala plazaratu zuen.


2019ko urtarrilaren 2an - 09:40
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

 

Antzerako idealei buruz idatzi zuten adibidez euren garaian Platonek eta Francis Baconek. Che Gevarak bere aldetik bere idealak praktikatu zituen, geurean praktikatu zituzten bezala Txabik, Argalak, Txominek eta abar.

Tomas Moro Enrique VIII. aren kantzilerra izan zen, hau da, idazkaria. Kritikatu zuen sistemaren partaide zen, eta katoliko sutsua zenez, erreformistak zigortu zituen erregeak lepoa moztu zion arte. Bere bizitza kontraesankorra izan zen, ideala ez zetorren bat praktikarekin.

Nik nire kontraesanak ditut ere. Sorkuntzetan salatzen ditut. Nire asteroko terapia da. Horregatik utopia irudikatzen saiatzen naiz. Sustatzen gaur baino hobea bihar izan nadin.

Morok Utopia 1516. urtean idatzi zuen. Nik zuek bezala nire utopiak eta desirak dauzkat. Bostehun urte geroago neureak idatziz aipatzen ditut, zero utopia ez baita gauza abstraktu bat, baizik bide bat iristeko ongizatera.

Nik idazten ditudan sorkuntza batzuetan utopiaren izenak izendatzen ditut. Eta ahalegintzen naiz utopiei zentzua ematen distopiak gainditzeko.

Preso zaudenean utopiaren beharra aldiro sentitzen duzu. Eta jakina espetxeak eraistea utopiarik behinena da. Espetxea delako lurpetu nahi ditugun gauza kaltegarrien artean nabarmenetako bat.

Gerra, gosea, kapitalismoa, monarkia, matxismoa eta beste asko diren legez. Eta horiek eraisteko edo haizatzeko alternatibak eraikitzen ditugu, idealak praktikatuz. Iraultza txikiak egiten ahalegintzen gara, sendotzeko elkartasuna, ingurugiroa, euskara, gizatasuna, berdintasuna, feminismoa, Euskal Herria, bakea? Bizi gaitezen askatasunean, maitasunean, zinezko paradisuan.

Hamaika desira utopiarako daukagu, Euskal Herria eta mundua gurekin izan daitezen hobeak. Ondratzeko joan ziren minei.

Eskerrik asko zuen arretarengatik, maitasunez agurtzen zaituztet.

(Eibarren abenduaren 27an Ibon Muñoa presoaren Hamaika desio utopiarako liburuaren aurkezpenerako prestatua)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude