Hamaika bakegile epaituko dituzte Baionan, eta beste bederatzi epaiaren zain daude

  • Joan den uztailean bake prozesua "desblokeatzeko", Ipar Euskal Herriko komunikazio sareak eten zituzten ehunka herritarrek. Horren harira, abenduan epaitu zituzten lehen bederatziak Akizen, eta otsailaren 2an beste 11 epaituko dituzte Baionan. Bakegileek eta Bake Bideak elkarretaratzea deitu dute datorren epaiketa egunerako.


2023ko urtarrilaren 20an - 10:23
Azken eguneraketa: 2023-01-23 14:51

Pasa den uztailean, Bakegileek eta Bake Bideak deituta 2.000 lagunek Ipar Euskal Herriko komunikazio sareak blokeatu zituzten: trenbidea, aireportua eta A63 autobidea eten zituzten, besteak beste. Horren harira, hogei bakegile epaituko dituzte. Abenduaren 15ean joan ziren Akizeko auzitegira lehenengo bederatziak, eta urtarrilaren 26an ezagutuko dute epaia. Gainontzeko 11ak otsailaren 2an epaituko dituzte Baionan.

Akizeko auzian, SNCF tren konpainiak 168.000 euroko isuna eskatu zuen bakegileentzat, eta Anne Kayannakis prokuradoreak 1.500 eurokoa. Kayannakisek argudiatu zuen bidaiariei kaltea eragin zietela, nahiz eta onartu "zorigaiztoko ondoriorik" ez zutela izan blokeoek. 

Defentsako abokatuak absoluzioa eskatu zuen. Bederatzi auzipetuei babesa emateko hautetsi ugarik ohar bateratua atera zuten, eta bertan nabarmendu zuten bakegileen ekimena "aurrez ezaguna zutela tokiko komunikabideek eta lurreko, aireko eta trenbideetako garraiobideek", besteak beste.

Baionako epaiketaren egunerako, otsailak 2, elkarretaratzera deitu dute Bakegileek eta Bake Bideak, 13:00etan auzitegiaren aurrean. Abenduaren 15ean ere 150 bat lagun bildu ziren Akizeko auzitegiaren parean, "desobendientzia ez dela delitua" aldarrikatzeko. 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bakegintza
2024-10-08 | ARGIA
Trenbidea blokatu zuten bakegile auziperatuek akordioa erdietsi dute

2022ko uztailean egin zuten blokeo eguna, euskal presoen egoerari "aterabidea ematea" eskatzeko. Bederatzi pertsona auzipetu zituzten.


Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


Haritz Agirre (auziperaturiko bakegileetarikoa)
“Epaiketa erabiliko dugu presoen eta konponbidearen egoera zertan den azaltzeko”

Otsailaren 2an Baionako auzitegian epaituko dituzten hamaika bakegileen artean dago Haritz Agirre urruñarra. Iazko uztailaren 23an Ipar Euskal Herrian buruturiko blokeo egunean autobidea blokeatzeagatik deituak dira epailearen aitzinera. Elkartasunez elkarretaratzera... [+]


2022-12-14 | Euskal Irratiak
Bake Bidea: Blokatze eguna zilegi zela erakutsiko dute Akizen

Orotara 20 ekintzaile epaituak izango dira uztailaren 23ko ekintzan hainbat garraio bide blokatzeagatik. Ostegun honetan, Akizeko auzitegian,  trenbidean beren burua lotu zuten bederatzi ekintzaile epaituko dituzte.


Thomas Lacoste, eraldaketa helburu
“Lehen aldia da herri bat eta erakunde politiko-armatu bat gatazka batetik berek bakarrik irten direna”

Uztailak azken egunak dituela bildu gara zinemagilearekin Getari Enea zinema ireki berrian, Getarian. Goxo hartu gaitu bertako arduradun Christelle Vessot-ek. Biharamunean, L’hypothèse démocratique: Une histoire Basque (Hipotesi demokratikoa: Euskal historia... [+]


Gernikako bonbardaketaren garrasiak, 85 urte eta gero bizirik

Gernikako Udalak eta herriko elkarteek, apirilaren 26tik hasi eta hainbat egunez ekitaldi ugari antolatu dituzte duela 85 urteko sarraskia gogoratzeko.


Nazioarteko jardunaldiak
Aieteko Adierazpenetik 10 urtera, zer ikasi dugu eta zein erronka daude bakerako bidean?

Urriaren 17an beteko dira Euskal Herriko Gatazka Konpontzeko Nazioarteko Konferentzia egin zela Aieteko jauregian, Donostian. Urteurren horren kari, nazioarteko jardunaldiak antolatu dituzte hainbat eragilek, "bakeak Euskal Herrian eta mundu zabalean dituen erronkei... [+]


Gauzak garbi, dio B'Tselem mugimenduak: Israelgo estatua apartheid erregimena da

B’Tselem erakundeak, giza eskubideen aldeko elkarte israeldarrik sendoenak, urtarrilaren 12an ozenki aldarrikatu du Jordan ibaiaren eta Mediterraneoaren arteko eremu osoan indarrean dagoen erregimen politikoa argi eta garbi dela apartheid-a: sistema supremazista bat... [+]


2020-05-20 | ARGIA
Patxi Ruizen egoeraren aurrean, eskubide urraketak bukatzeko eskatu dute Bake Bideak eta Bakegileek

Patxi Ruiz euskal preso politikoaren egoeragatik kezka adierazi dute Bake Bideak eta Bakegileek agiri amankomun baten bidez. Maiatzaren 11tik gose eta egarri greban dago Ruiz Murtziako espetxean.


“Ez dago memoriaren zaborra ezkuta dezakeen alfonbrarik”

Amerika eta Afrikako bake-eta memoria historikoaren prozesuetan adituak diren bost lagun bildu dituzte Paz con Dignidad elkarteak, Foro Sozialak eta EHUk. Herrialde oso anitzetako errealitateak izan dituzte hizketagai, eta elkarren artean desberdintasunak nabariak badira ere,... [+]


Bakearen Nobel saria Etiopiako lehen ministro Abiy Ahmedek lortu du

Eritrearen eta Etiopiaren arteko bi hamarkadako gatazkari amaiera ematen laguntzeagatik eman diote saria.


Eusko Jaurlaritzaren borroka armatua

“Gure gain hartu ditugu giza eskubideak babesteko konpromisoa eta erantzukizuna”, dio Eusko Jaurlaritzak, Bizikidetzarako idazkari Jonan Fernandez buru. Bien bitartean, Euskal Herrian, diru publikoz sortutako hegazkinen bonbek kurduen, palestinarren edota yemendarren... [+]


Eguneraketa berriak daude