“Herri mugimenduaren bozgorailu izateko jaio ginen eta horrela jarraituko dugu”

  • Errekaleor auzo okupatuan Ertzaintzak Hala Bediko kazetari bati eraso egin eta mugikorra hautsi dio ostegunean. Irrati libreko kideek oharra plazaratu dute gertatutakoa salatu eta lanean jarraituko dutela aldarrikatzeko: "Herri mugimenduaren bozgorailu izateko jaio ginelako eta horrela jarraituko dugulako. Erradikalak gara, bai. Eta erradikalak izaten jarraituko dugu". Irakurri jarraian oharra osorik:


2017ko maiatzaren 19an - 09:12

Maiatzaren 18an Eusko Jaurlaritzako industria sailak Errekaleor auzo askea argindarrik gabe uzteko agindua eman zuen. Agindu hori betetzeko,  Iberdrola enpresako zenbait langile, Ertzaintzaren zazpi furgoik lagundurik, auzora gerturatu ziren.

Auzo okupatuko biztanleak, Eusko Jaurlaritzak zeuzkan asmoen jakitun, erresistentziarako prest zeuden goizean goizetik. Hala Bediko kide pare bat ere bertan zeuden ordurako, han gertatzen ari zenaren berri emateko.

Beranduago hurbildu ziren komunikabideek, ordea, ez zuten han gertatzen ari zenaren inguruko informaziorik behar bezala emateko aukerarik izan, ertzainek auzora sartzea eragotzi baitzieten. Hori dela eta, han zeuden komunikabide gehienek, kordoi polizialaren bestaldetik ikusi eta kontatu behar izan zuten bertan gertatzen ari zen guztia.

Hala Bediko kazetariaren mugikorra hautsi du Ertzaintzak.

Hala Bedi izan zen, beraz, gertatzen ari zena barrutik kontatu ahal izan zuen medio bakarra.

Beraien bizilekua defenditzen ari ziren auzokideen eta ertzainen arteko tentsioa areagotuz joan zen eta momentu batean, ertzainetako bat Hala Bediko kideengana hurbildu eta haien kontra kolpeka eta bultzakadaka hasi zen sakelakoarekin grabatzen ari zirelako. Kolpe eta bultzakada horien ondorioz, Hala Bediko kazetariari sakelakoa apurtu zioten. Kazetariak orduan, prentsa txartela erakutsi eta identifikatzeko eskatu zion poliziari. Honek, inongo azalpenik eman gabe, prentsa txartela eskuetatik kendu eta nortasun agiria eskatu zion Hala Bediko kideari. Azkenik, eta ahalegin askoren ondoren, txartelak itzuli eta ertzainak bere plaka zenbakia jakinarazi zion kazetariari, tonu mehatxagarrian honako hau gehituz: “sabemos quiénes sois, sabemos que sois del entorno radical”.

Gertaera hauen aurrean, honako hau adierazi nahi du Hala Bedik:

Herritar guztiok dugu gure inguruko gertaerei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea. Horregatik, ez zaigu bidezkoa iruditzen Errekaleorrera hurbildu ziren kazetariei auzoan gertatzen ari zena kontatzeko aukera ukatzea. Ertzainek, heldu eta berehala, kordoi poliziala zeharkatzea debekatu baitzioten hurbildu zen mundu guztiari.

Hala Bedi izan zen kordoi poliziala saihestuz (polizia baino lehenago heldu ginelako) gertatzen ari zena bertatik bertara kontatzeko aukera izan zuen komunikabide bakarra. Hau, argi eta garbi, adierazpen askatasunaren aurkako erasotzat hartzen dugu. Eta poliziaren gehiegikeriak ezkutatzeko helburuz hartutako neurri bidegabea dela uste dugu.

Haiek gu nortzuk garen badakiten moduan, guk ere badakigu sakelakoa apurtu zigun ertzaina nor den. Izan ere, ahalegin dezenteren ostean, bere identifikazio zenbakia zein zen esatera behartu baikenuen.

Erradikalak gara, bai. Bertsio ofizialaren gainetik, gertaerak lehen pertsonan kontatzearen aldekoak garelako. Bitartekariak saihestu eta albistearen sustraietara jotzea nahiago dugulako. Herri mugimenduaren bozgorailu izateko jaio ginelako eta horrela izaten jarraituko dugulako. Erradikalak gara, bai. Eta erradikalak izaten jarraituko dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errekaleor
Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Errekaleorrek 10 urte
“Gogoz eta indartsu heldu gara 10. urteurreneko ospakizunera"

2013ko irailaren 3an Gasteizko aldirietako Errekaleor auzoko 26. ataria okupatu zuten Gasteizko EHUren campuseko zenbait ikaslek. Hilabete amaieran ospatuko dute urteurren borobila, talde entzutetsuen kontzertuekin, besteak beste. Hamarkada oso baten gazi-gozoez, Urtaranen... [+]


2023-06-01 | Ilargi Manzanares
Oinharri eskolak herri mugimenduentzako formakuntza eskainiko du Errekaleorren, uztailaren 15etik 23ra

Oinharri eskolak Formakuntza Barnetegia eskainiko du, Euskal Herriko herri mugimenduentzako formakuntza politikoa. Lau urte daramatzate formakuntza ematen, eta beraien metodologia Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduan (MST) oinarrituta dago, materialismo dialektikoa ardatz.


2023-02-27 | Hala Bedi
Errekaleorreko etxeak egoera onean daudela berretsi du azterketa tekniko batek

Azterlan hori egiteko, jendea bizi den blokeen egoera, ezaugarri fisikoak eta eraikuntzakoak, balizko arazoak eta bizigarritasunari dagokionez duten egoera orokorra aztertu dituzte, 2022an zehar. EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ereduari jarraituz egin dituzte blokeen... [+]


Infiltratutako poliziaren biktimei elkartasuna adierazi eta estatuaren errepresioa salatu du Errekaleor auzoak

Kataluniako mugimendu libertarioan infiltratu zen eta Gasteizko auzo okupatuan ere egon zen poliziaren kasua herri mugimenduen aurkako errepresio orokorraren baitan kokatu du Errekaleor Bizirik-ek.


2023-01-30 | ARGIA
Espainiako Poliziaren infiltratu bat Gasteizko Errekaleor auzoan ere ibili zen

Espainiako Poliziako agente batek hiru urte eman zituen Bartzelonako mugimendu sozialetan infiltratuta. Barztelonako La Cinétika zentro sozialean hasi zen 2020an, eta “harreman sexu-afektibo instrumentalak” mantendu zituen hainbat emakumerekin eta horri esker... [+]


Errekaleorreko aztarna energetikoa
Komunitatea, energia kontsumoa murrizteko akuilu

Kontsumismoa da gaur egungo “-ismo” garrantzitsuenetakoa. Hain errotua dugu, ezen produktu askoren kontsumo mugagabeak baliabide krisi batera zuzendu baitu gure gizartea. Era berean, ekoizpenari loturiko eredu energetikoa kinka larrian dago, energia baliabideak... [+]


2022-09-21 | Hala Bedi
Bederatzigarren urteurrena ospatzeko prest dago Errekaleor Auzo Askea

"9 urte bizirik, 63 urte memorian" lelopean ospatuko dute urtemuga aurten, irailaren 21etik 25era bitartean.


2022-09-15 | Hala Bedi
Bizimodu alternatibo eta komunitarioak energia kontsumoa murriztu dezakeela ondorioztatu du Errekaleorren egindako ikerketa batek

EAEko eta Errekaleor auzo askeko energia kontsumoa kalkulatu ditu Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari talde batek, aztarna energetikoan eragiten duten faktoreak ezagutzeko.


Errekaleorreko baratze komunitarioak ireki dituzte berriro ere

Gasteizko auzo okupatuko lurretan ortua egiteko lursail bat hartu dezakete herritarrek. Hainbat dozena baratze martxan dira jada, eta kopurua handitzeaz gain proiektuaren izaera komunitarioa indartu nahi dute orain.


2021-06-18 | Arabako Alea
Gasteizko Olarizuko eraikinak eraisten hasi da Udala, Errekaleor hurrengo jomuga gisa seinalatuz

Dagoeneko hasi da Olarizu hiribideko blokeen eraispena, joan den astean utzarazpena gauzatu ostean. Bertan izan da Gorka Urtaran: "Errekaleorrek Olarizuren zorte bera izango du", ohartarazi du alkateak.


2020-10-09 | Hala Bedi
Gasteizko hainbat txoko “okupatuko” ditu Errekaleorrek bere zazpigarren urteurrenean

Zazpi urte bete ditu Errekaleor Auzo Askeak eta hori ospatzeko jarduera sorta bat antolatu dute Gasteizko hainbat txokotan.


Eguneraketa berriak daude