Hala Bediren Izan Media tailerrak, urtarrilaren 21 eta 22an Oihaneder Euskararen Etxean

  • Hala Bedik Izan Media tailerren edizio berria antolatu du. Tailer hauen helburua herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioaren arloan ahalduntzea da, eta bide batez, Hala Bediren proiektu komunikatiboan inplikatzea.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko abenduaren 17an - 15:48
Azken eguneraketa: 16:51
2020ko edizioaren irudi bat. Argazkia: Hala Bedi

Komunikatzen ez dena, azken batean, ez da existitzen. Zerbaiten parte izan nahi duenak, beraz, komunikatzeko beharra dauka. Edo beste era batera esanda: izan nahi dugulako komunikatzen gara. Eta horretarako, eskura ditugun tresnak ahalik eta ondoen erabili behar ditugu.

Aurtengo hitzordua urtarrilaren 21 eta 22an izango da, Oihaneder Euskararen Etxean. Eta bideogintzan, irratigintzan, kartelgintzan eta prentsa eta sare sozialen kudeaketan sakontzeko lau tailer eskainiko dituzte.

Hori da, hain zuzen ere, Hala Bedik antolatutako Izan Media tailerren helburua. Irratsaio bat, bideo bat zein kartel bat egiten trebatzeaz gain, herri mugimendutik prentsa eta sare sozialen lanketa egokia egiteko formakuntza ere izango da. Gainera, Hala Bedi hobeto ezagutzeko eta bertan parte hartzen hasteko aukera aproposa da honako hau.

Irratigintza

Ahozkotasuna irratigintzan, irrati mahaiaren erabilera eta programa batekin audio edizioa eta grabazio praktikak landuko dira.

Prentsa / Sare Sozialak

Herri mugimenduak komunikabideekin garatu behar duen harremana jorratuko da, sare sozialak baliatuta, estrategia komunikatiboa aurrera eramateko irizpideak landuz,

Kartelgintza

Kartelgintzarako erreminta ezberdinak ikasiko dira, adibide praktikoekin eta kartel ezberdinak egiteko aukerarekin. Norberak bere ordenagailu propioa ekar dezake, baina ez da ezinbestekoa.

Bideogintza

Ikus-entzunezko proiektu bat sortu ahal izateko, irudien eta soinuen grabazioaren oinarrizko teoria jaso eta bideo grabazio praktikoak egingo dira. Programako erremintak, irudien eta soinuen nahasketa, errotuluak, bideoei formatuak eman eta sarean zabaltzeko azalpenak ere emango dira.

Norberak bere ordenagailu propioa ekarri beharko du. Kamara propioa ere ekar dezake baina ez da ezinbestekoa.

Parte hartzeko irizpideak

Parte hartzeko izena eman behar da Halabediren webgunean. Izen ematea urtarrilaren 14an itxiko da.

Halabediren webgunearen helbidean izango den formularioa betetzea nahikoa izango da. Matrikulazioa eginda, 10 euro ordaindu beharko dira egunean bertan, eta Hala Bediko USB bat banatuko da, tailerren eduki teorikoekin eta hainbat baliabide eta erremintekin.

Ostiralean, 16:30etatik 20:00ak arte izango da tailerra, eta larunbatean aldiz, 09:30etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:30ak arte. Guztiak Oihaneder Euskararen Etxean burutuko dira.

Larunbatean, denok batera bazkaltzeko aukera ere egongo da, baina horrela zehaztu beharko da formularioan.

Azkenik, plaza mugatuak izango dira, beraz inskripzioaren ordenaren arabera, ikastaro bakoitza betetzen denean, itxiko da izen-emateko aukera.

Bajak

Esan beharrik ez dago, behin izena emanda, parte hartzeko konpromisoa hartzen dela. Eta ikastaroa utzi behar izatekotan, norbanakoaren erantzukizuna da bajaren abisua urtarrilaren 14a baino lehen jakinaraztea honako helbide honetan: izanmedia@halabedi.eus, plaza bete gabe geratu ez dadin eta beste inork izena emateko aukera izan dezan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komunikazioa
2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Euscool berriaren seinaleak?

Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Bizi Baratzea Orria jende asko batzen ari da komunitatera

Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


Eguneraketa berriak daude