Pasatu berri ditugu Gabonak. Jakina da denentzat ez dela garai oso gozoa; gure etxean lan askoko garaia izaten da: ardiak ume eginda, gaztak egin behar, negua, bazka gutxi larreetan eta udan jasotakoa barruan eman egin behar.
Horixe dauka abeltzaina eta artzaina izateak; ez dela lanik gabeko egunik. Hala ere, nik ilusioz bizi izan ditut gabon egunak; umetan eskolara joan beharrik ez, eta Olentzero edo erregeen oparien esperantza bizi-bizi. Gabon-eskean kantuan auzoan etxez etxe ibiltzeak ere badu du xarma berezi hori. Festazalea naiz eta egun hauek aukera ederra ematen dute festarako gaztaroan. Guk mimoz hazitako arkumearen saiheskiak zure senideek nola miazkatzen dituzten ikusteak ere barruan harrotasun punttu bat piztu izan dit.
Aurtengoan bereziak izan dira nire Gabonak, belauneko ebakuntza bat medio ezin izan dut ardien erditzean lagundu, ez diet arkumeei lagundu edoskitzen eta ezin dut gaztarik egin momentuz. Baina denak du zerbait goxoa eta umeen ondoan egoteko aukera eman didate, normalean garai honetan eskaini ezin izan diedana, nahiz eta ez izan kalitate handiko denbora.
Pozarren ikusi dut alaba zaharrenak zein hizki txukunekin idatzi dien Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoei gutuna. Bera izan da gure etxeko idazkaria eta denon izenean idatzi ditu gutunak, guztiok merezi ditugulako opariak. Anaia txikiekin ere ez da ahaztu, haiek idazten ez dakitenez, berak hartu du ardura hori.
Lotsa gutxirekin, gure lurretan haizea neurtzeko neurgailu batzuk jarri nahi dituztela eta guk baimena ematea nahi dute
Egia esan, urte amaieran gutun asko jaso ditugu: urte kontablea amaitu aurreko fakturak, hainbat hornitzaile Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri Ona opatuz... Baina, aurten, estetika asko zaindu gabeko gutun azal batek mugitu dizkigu barrenak. Leihatilatxodun gutun azalaren gainean gure helbidea duen pegatina bat oker itsatsita eta bidaltzailea zein den ere ipini ez duen norbaitena. Ireki aurretik, gutun-azalari pare bat itzuli eman dizkiot esku artean… Ez dut inoren fakturarik espero horrelako gutun-azalean… Aspaldiko lagunen bat, agian, Gabon Zoriontsuak opatzeko? Nor, baina?
Bada, ez! Jaso nahi ez genuen gutun bat jaso dugu. Statkraft enpresak bidali digu, euskaraz eta gaztelaniaz. Lotsa gutxirekin, gure lurretan haizea neurtzeko neurgailu batzuk jarri nahi dituztela eta guk baimena ematea nahi dute. Sañu gaineko lur-jabeon datuak lortu dituzte (ez dakigu non eta nola). 2022ko urriaren 11n esan ziguten proiektu bat zutela eta herriaren adostasunarekin “bakarrik” egingo zutela proiektua. Bada, auzotarrok eta herritar askok argi eta garbi esan diogu proiektu honi ezetz, badakigula zer daukagun galtzeko. Baina ez hori bakarrik, badakigu proiektu hau gaur egungo baldintzetan ez dela gauzagarria Sañun; besteak beste, ez delako gure herrietako hiri antolamenduko plan orokorrekin bateragarria, eta tramitean den Energia Berriztagarrien LPSak ere baztertu egiten du kokalekua gisa horretako zentral bat ezartzeko. Ingurumenaren ikuspegitik ere, zer esan: Izarraitz, Pagoeta eta Hernio-Gazume babestutako eremuen arteko korridore ekologikoa, babestutako hainbat espezieren bizileku, hainbat auzo eta baserri errotetatik distantzia jasanezinetara... Hortik, agian, ohiko ingurumen inpaktua saihestu eta isilean pasatzeko enpresak egindako saiakera. Eskerrak Sañu Bizirik!-eko kide finak lanean ari diren eta adi dauden.
Auzotarrok erabateko babesgabetasuna dugu eta baita herritarrok ere, proiektu honek ez duelako herritarrontzat kaltea baino mesede gehiago ekarriko. Uste dut badela garaia “nahikoa da!!” esateko. Sañuko proiektua laster aterako da jendaurrera, Trekutz eta Buruzai proiektuak atera diren bezala. 30 egun ditugu proiektu horien aurkako alegazioak jartzeko. Sañu Bizirik! eta Oletan ere ez!-ek herri alegazioak prestatu dituzte eta herriko txokoetan hainbat egun eta ordutan aukera zabala izango duzue: sinatu denok!
Itsaso Agirre
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]