“Adin baten ematen du gauza guaiak ezin direla euskaraz egin”

  • Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko apirilaren 02an - 07:28
Azken eguneraketa: 08:41

Martxoaren 1ean hasi zen Euskal Udalekuetan izen emateko epea. Apirilaren 15ean argitaratuko dira hautatuen zerrendak, baina betetzen ez diren txandak zabalik mantenduko dira abuztura arte. Hala ere «azkar betetzen direla» jakinarazi digute Haizea eta Mikelsa Euskal Udalekuetako hezitzaileek, beraz «ahalik eta lasterren» izen ematea komeni da interesa izan ezkero.

Prozesua erreza da, webgunean eskuragarri dagoen formulario bat bete eta bidali beharra dago. Bertan eskatzen duten informazioa «ez da adinera eta izenera mugatzen,» hezitzaileentzat baliagarria izan daitekeen beste datu batzuk hartzen dituzte kontuan, adibidez haur eta gazteen «hutsuneak», eta sentimenduen kudeaketari buruzko datuak ere jasotzen dute.

Adinka banatutako hamaika txanda daude guztira, eta bat baino gehiagotan eman dezakete izena gaztetxoek. Goñin, Abaigarren edo  Bernedon egiten da txanda bakoitza. Gazteenen txandetan 6-7 urteko haurrak daude, eta nagusienenetan 17 urteko gazteak.

Udalekuak «urte osoan zehar daude zabalik», baina ez publikoarentzat. Autogestioan oinarritutako proiektua izanda, antolakuntza prozesu luzea dator uda aurretik: etxeak prestatu eta txukundu, formakuntzak egin. Udalekua osatzen dutenen artean sukaldariak, begiraleak eta miloak daude, etxearen mantentze lana egiten dituzte azken hauek. Sukaldari, milo zein begirale denak dira hezitzaileak. Udalekuan rol aldaketa interesgarria dela esan dute Euskal Udalekuetako kideek, «ikustea modu ezberdinetan eragin dezakegula haur edo gazteengan».

Euskal Udalekutako oinarrian dauden balioak euskara, feminismoa, natura eta auzolana dira. Lan militantearen balioak ere transmititu nahi dizkiete haur eta gazteei. Etengabe aldatuz doaz balioak, formakuntza berriak egiten dituzte mementuko beharrei erantzuteko. Gero eta erreakzionarioagoa den errealitate horren kontra egiteko prestatzen ari dira hezitzaileak. «Datorren jendeak badaki nora datorren, nahiko argi geratzen da zein den gure marko ideologikoa,» urte hauetan beraz ez dute «aldaketa nabaririk» sumatu, baina ahalik eta prestatuen egongo direla diote.

Euskal Udalekuetan teknologia modernoetatik at daude 15 egunez. «Gutunak idazteko aukera ematen dugu,» mugikorrik gabeko mundu hori «erromantizatzeko».

Aspertzearen alde egiten dute apustu, hainbeste estimuluren artean «gaur egungo haurrek» ez dakitela aspertzen adierazi dute.

Herriekin dagoen harremana positiboki baloratzen dute. Bernedon adibidez 50. urteurrena ospatuko dute aurtengo udan eta herritarrak prest daude antolakuntzan laguntzeko.

«Euskal gizartearekin batera» aldatu den proiektua da Euskal Udalekuena. «Historiari lekua ematen diogu baina baita aldaketari ere. Lan militante handia da, proiektuan sinisten dugulako egiten dugu» hala adierazi dute kideek, hezitzaileei ere deia egin diete proiektura batu daitezen.

Euskal Udalekuetan gazteen harremana euskararekiko oso desberdina da, ez dute hizkuntzarekin derrigortasunetik harremantzerik nahi, «euskarari arnasgune bat eman baizik, baita erdaraz bizi diren hezitzaileentzat ere. «Zaila izaten da nerabezaroan batez ere, adin baten ematen du gauza guaiak ezin direla euskaraz egin».

Hezitzaileen genero disidentziaren garrantzia ere azpimarratu  dute «eredu euskaldun eta anitza» izan nahi dute haur eta gazteentzat.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aisialdia
Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


Diskoteka bateko atezaina atxilotu dute Gasteizen, “zuhurtziagabekeriazko giza hilketa” egotzita

Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Oporretan mugikorretik deskonektatu, seme-alabek eskertuko dizute

Haur eta gazteek duten pantaila kontsumoarekiko kezka nagusi den garaiotan, fokua helduongan jarri eta familia guztiarentzako gomendio baliagarriak bidali dituzte Zurriola ikastolatik, pantailek ez ditzaten udako oporrak baldintzatu.


Jauzi.eus, Iruñerriko eskolaz kanpoko euskarazko jardueren bilatzailea

Hilaren 29tik aurrera Sortzen Guraso Elkarteak Jauzi.eus bilatzailea martxan jarriko du. Xedea da euskararen normalizazioa bultzatzeko dagoeneko eskaintzen den aisia atari digital bakarrean biltzea.


Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa bueltan da

Hamar urteren ostean, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa antolatu dute berriz ere Irunen, Korrika bertatik abiatuko dela baliatuta. Martxoaren 2an egingo da eta lehia kutsurik izango duen arren, lagun giroan denborapasazaleak elkartzea du helburu nagusi. Hizkuntzarekin... [+]


Eskolaz kanpoko jarduerak doan, Portugalgo gakoa desorekari aurre egiteko

6-10 urte bitarteko haurrek doan dituzte eskolaz kanpoko jarduerak Portugalen. Ekintza hauetan parte-hartze unibertsala bermatzea onuragarria izan da Portugalgo ikasleen arteko desoreka sozioekonomiko eta ondorioz akademikoei aurre egiteko eta eskola porrota txikitzeko, besteak... [+]


2023-08-03 | Estitxu Eizagirre
Nola ibili mundua desorekatu gabe?

Klima larrialdiarekin eta energia krisiarekin gure bizi ohiturei buruzko galderak sortu zaizkigu: Zenbat bidaiatu eta nola? Josu Iztueta bidaiari ezagunak kontraesanen ispiluaren aurrean jartzera gonbidatu gaitu, tonu goxoan eta irribarre xamur batekin: “Ikusi beharra dago... [+]


Barruan daramagun ipuin-kontalaria

Erronka jarri nahi izan dugu ARGIAtik: zenbateraino utzi diezaiokezu sormenari hegan egiten? Zenbateraino bihurritu dezakezu istorio bat eta bilakatu beldurgarria, barregarria, dramatikoa? Gauza al zara euskarak duen aberastasunari etekina atera, hitz-jolasei leku egin eta... [+]


Eskolaz kanpoko aisialdi euskalduna bermatzeko eskatu diote gurasoek Gasteizko Udalari

Euskaraz izango direla iragarri baina gaztelaniaz izaten amaitzen duten ekintzak, teorian elebidunak diren eta praktikan gaztelania hutsean egiten diren saioak edota zuzenean euskaraz eskaintzen ez den aisialdia. Gasteizko gurasoen kexak ugariak dira eta mezu garbia dute:... [+]


Eskolaz kanpoko jarduerak, kohesio sozialerako aukera galdua

Asko hitz egiten da hezkuntzan dagoen ikasle segregazioaz, baina ikasgelatik atera eta zein doa igeriketa ikastarora, futbol taldera, dantza akademiara? Zein gelditzen da arratsaldero kalean, gaztelekuan edo etxean, baliabide ekonomiko eta logistikorik ez duelako? Nolako... [+]


Industrializazioak loa aldatu zigun

Londres, XVII. mendea. Hiriko artxiboetako dokumentu kriminaletan loari buruzko hainbat erreferentzia jaso zituzten; “lehen loaldia” eta “bigarren loaldia” aipatzen zituzten, baita tarteko esna-aldian egiten zutena deskribatu ere.


2022-09-06 | Jon Torner Zabala
‘Pastorola’: Handituz doa euskarazko rol jokoen eskaintza

Rolariak elkarteko kide Pello Gutierrezek sortu du Pastorola rol joko kolaboratiboa, Zuberoako pastoralen narratiba eta egitura oinarritzat dituena. Euskaraz jokatzea helburutzat hartuta, pasa den urtean Adur rol jokoa aurkeztu zuen elkarteak. Bide horri eutsi dio... [+]


Ibilbide geologikoak (III)
Geoparkeko flysch harrigarria irakurtzen

Euskal kostaldean barrena ibiltzea, historia liburu bateko orrialdeak hatzen artean igarotzea bezala dela esan ohi da. Flyschak dira liburu hori, milioika urteko denboraren joana geruzaz geruza azaltzen baitzaigu.


Eguneraketa berriak daude