Nafarroako poligono eolikoen tramitazioan Espainiako Gobernua saihestu nahi dute enpresek

  • Haize Berriak Koordinakundeak Iruñeko iparraldean Sacyr Concesiones SLUk sustatutako poligono eolikoen aurkako salaketa jarri du Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioan, enpresa honek hiru proiektu gisa aurkezten dituelako haien ustez bakarra dena.


2021eko abuztuaren 27an - 09:32
Azken eguneraketa: 11:59
Erreniegako poligono eolikoa. (Arg: Dani Blanco)

Haien bailara eta herrietan (Esteribar, Erroibar, Ezkabarte, Anue, Olaibar, Txulapain, Berriobeiti, Orkoien eta Oltza Zendea) eraiki nahi diren poligono eoliko handien aurka diharduen koordinadorak azaldu duenez, Sacyr-ek aurkeztutako Nafarroa 1, Nafarroa 2 eta Nafarroa 4 proiektuak bakarra dira, eta ez hiru.

Hiruen artean 29 aerosorgailu batzen dituzte eta 141,7 megawatteko potentzia: “Hiru proiektuak elkarren ondoan eta jarraian daude kokatuta, eta titulartasuna, ebakuazio-linea eta azpiestazio elektrikoa partekatzen dituzte. Hiru proiektutan banatzea ez da irizpide teknikoen ondorioz egin, baizik eta tramitazioaren unean estatuaren esku-hartzea saihestearren, izan ere, 50 megawatt baino potentzia handiagoa duten proiektuak ministerioan tramitatu behar dira, eta ez autonomia erkidegoan”.

Ministerioari eskatu diote berehala eten ditzala Nafarroako Gobernuaren aurrean egiten ari diren administrazio-prozedurak, hauek tramitatzeko eta ebazteko eskumen materiala eta ingurumeneko eskumena nork duen argitu arte. Salaketa honen kopia bat Nafarroako Gobernuari ere aurkeztu diote, jakinaren gainean egon dadin: “Ministerioaren jokaeraren zain gaude, eta jakin badakigu Nafarroako Foru Administrazioari materiala igortzeko eskatu diola”.

Herritarren parte-hartzea bermatu

Horrez gain, Nafarroako Gobernuko Industria Antolamendu, Energia Azpiegitura eta Meategien Zerbitzuari eskatu dio jendaurreko informaziorako emandako 30 eguneko epea luzatzeko.

Koordinadoraren esanetan, hiru arrazoirengatik ezinezkoa da emandako epean proiektuen aurkako alegazioak aurkeztu ahal izatea: lehenik, jendaurrean jarritako dokumentazioaren konplexutasuna eta luzeragatik, azterlan espezializatua eta profesionala eskatzen duten dokumentu, plano eta elementu tekniko ditu eta.

Bigarrenik, proiektua hirutan zatituta egoteak hirukoiztu egiten duelako dokumentazioa aztertzea eta, ondorioz, alegazioak aurkeztea ere zailtzen duelako. Hirugarrenik, jendaurrean abuztuan eta irailean jartzeak, oporraldian hain zuzen, ez du laguntzen kontaktuak errazten, profesionalei txostenak eskatzen edota dokumentazioa aurkezten.

Diotenez, epe labur honekin parte hartzeko eskubideari kalte egiten zaio, “eta hausten da, herritarrek beren interesak eta eskariak adierazteko duten aukera indibiduala zein kolektiboa, administrazioaren erabakietan eragiteko”.

Haize Berriak-en esanetan, udalek (Esteribar, Erroibar), kontzejuek (Enderitz, Otsakain, Orrio, Zildotz) elkarteek (Salvemos Eguesibar, Urbi auzo elkartea) eta hainbat pertsonak ere epeak luzatzea eskatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-17 | Usurbilgo Noaua
Parke eolikorik ez momentuz, Usurbil eta Zizurkil arteko Ezkeltzu mendian

Ezkeltzun eraikitzekoa zuten parke eolikoaren egitasmoa, momentuz ez dute gauzatuko. 2022ko otsailean jakin zen Ezkeltzun parke eolikoa eraikitzeko zegoen asmoa. Hortik aurrera, ibilbide bat egin du gaiak, baina badirudi, momentuz, proiektuak ez duela aurrera egingo. Hala... [+]


2024-12-10 | Leire Ibar
74.000 paneleko zentral fotovoltaiko berri bat eraikitzen hasi dira Nafarroan

GES-Global Energy Services enpresak eguzki bidezko energia sortzeko proiektua hasi du Erriberrin, Euskal Herriko handienetakoa. 50 MWp-ko potentzia izango du, eta 74.000 eguzki panel izango ditu guztira, instalazioak datorren urtea amaitu baino lehen martxan jartzea aurreikusten... [+]


2024-12-05 | Estitxu Eizagirre
Beste bederatzi makro-eoliko eraiki nahi dituzte, oraingoan Gipuzkoako Beizaman eta Bidania-Goiatzen

Finerge enpresak Beizaman eta Bidania-Goiatzen bederatzi makro-eoliko jarri nahi ditu, 229,5 metrokoa bakoitza, guztien artean 45-50 MWko potentzia izango luketenak. Haize-erroten artean sei errepide eraikiko lituzkete eta horrek Errezilgo lurrak ere hartuko lituzke. Beizama eta... [+]


Meaka-Irimo herri plataformaren urtebetea

Batzuetan, mehatxua behar izaten dugu arriskuan dagoenaren garrantziaz jabetzeko. Eta mehatxu horren tamainaren araberakoa izaten da balizko erasoari erantzuteko barruan sentitzen dugun indarra. Konturatu orduko, zeure burua ikusten duzu lanean, buru-belarri, galtzeko arriskuan... [+]


2024-11-08 | Egurra Ta Kandela
Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategikoak

Nekazari eta abeltzainentzat Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EEBB LPS) irakurtzea etsigarria izan bazen –eta izan zen–, ez pentsa askoz alaiagoa izan denik 2023ko uztailean horri jarritako 4.217 alegazio-egileri emandako erantzunen txostena... [+]


2024-11-05 | Estitxu Eizagirre
Zentral fotovoltaiko eta eolikoen olatua
Araba, sakrifikatu nahi duten alaba?

Hego Euskal Herrian energia berriztagarrien makroproiektuen zaparradari zenbakiak jarri dizkiogu erreportaje honetan. Datuek marrazten duten mapan, Nafarroak gori-gori jarraituko du eta Araban daude kontzentratuta EAEn enpresek egin nahi dituzten energia zentralen %75,4. Hori... [+]


Urumeako Mendiak Bizirik
“Eolikoen enpresak harroago datoz herri txikietara”

Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]


Euskal Herriko zentral eoliko handiena Urumeako mendietan

Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]


Harreman toxikoez

Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]


Arabako makroproiektuak gelditzeko eskatu dute milaka manifestarik Gasteizen

Arabako hamazazpi talde, elkarte eta herri mugimenduk deituta, milaka lagun elkartu dira larunbat arratsaldean Gasteizen, euripean. Bilbo plazatik abiatutako manifestazioak Foru plaza bete du ibilbidearen amaieran. Arabako landa eremua mehatxatzen duten makroproiektu guztien... [+]


2024-10-23 | ARGIA
“Makroproiekturik ez” manifestazioa egingo dute larunbatean Gasteizen

Hamasei plataformak baino gehiagok bat egin dute "Araba ez dago salgai" eta "Makroproiekturik ez!" mezuekin eta manifestazioa antolatu dute elkarrekin: urriaren 26an izango da, 18:00etan Gasteizko Bilbo plazan hasita. Jarraian, manifestazioa deituz plazaratu... [+]


2024-10-23 | Josu Salegi
Errota altua eta mendia

Dozena bat bertsotan


Eguneraketa berriak daude