Espainiako Barne Ministerioak Ezker Independentistako eta CDRetako 38 militante zelatatu dituela jakinarazi zuen urriaren 10ean Directak. Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak, "terrorismoaren aurkako borroka" argudiatuz, 50 telefono mugikor kontrolpean hartu ditu, eta besteak beste kaleko jarraipena ere egin die hainbat militanteri. Kaleko jarraipenaren bidez ikerketapean zeuden militanteei ateratako argazkiak biltzen ditu kazetariek arakatu duten dokumentazioak; bilerak, desplazamenduak eta mobilizazioetako parte-hartzea jasotzen dituzte argazkiek.
Espainiako Barne Ministerioak Herrialde Katalanetako hainbat militanteri egindako espioitzaren berri eman zuten Directa hedabideko Gemma García eta Jesús Rodríguez kazetariek iragan urriaren 10ean. Kazetariek oraintsu arte sekretutzat jotako dokumentuetara sarbidea izan dute, eta 2.000 orritik gorako dokumentazioan arakatu ondotik, gutxienez 2019ko lehen hiruhilekora arte Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak Ezker Independentistako eta CDRetako hainbat militanteri espioitza masiboa egin dietela ezagutarazi dute.
"Terrorismoaren aurkako borroka" argudiatuz eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 6 zenbakiko Epaitegiak baimenduta, 38 militanteri egindako zelataren nondik norakoak jasotzen dira kazetariek aztertutako dokumentuetan. Batetik, Poliziak telefono mugikorren bidez egindako jarraipena xedatzen da: 38 pertsona horien titulartasuna zeukaten 50 telefono mugikor kontrolpean hartu zituzten, espioitzarako software batekin kutsatu zizkieten mugikorrak, eta hala, horien geolokalizazioak ezagutzen zituzten eta SMS mezuak irakurtzen zizkieten; Gmail, Twitter eta Facebook kontuetara sarbidea ere bazeukaten poliziek. Zelata ez da izan sare bidezkoa soilik ordea: autoetan geolokalizaziorako balizak jarri zizkieten hainbati, eta horrez gain, kalez jantzitako agenteak izan zituzten segika. Kaleko segimendu horiei buruzko xedapenetan sakondu du Gema García kazetariak Fotografies, seguiments amb vehicles i "vigilància discreta" als CDR i l’Esquerra Independentista (Argazkiak, autoekin segimenduak eta "zaintza ez-nabarmena" CDRei eta Ezker Independentistari) erreportajean. Titularrak adierazten du zertan oinarritu den Poliziaren kaleko segimendua.
Garcíak azaldu duenez, arakatutako dokumentazioak, polizien jardunaren nondik-norakoaren zehaztapenak ez ezik, hainbat argazki ere jasotzen ditu. Horietan ikerketapean zeuden militanteak ageri dira, bilerak edo desplazamenduak egin bitartean, baita mobilizazioetan parte hartzen ere.
Erreportajean jasotzen denez, Guardia Zibilaren jarduteko moduan patroi bat antzeman daiteke: ikerketapean zirenei telefono bidezko komunikazioak kontrolatzen zizkietenez, hitzartutako bileren egunetarako zaintza unitateak prestatzen zituzten, zelata gauzatzeko. Zelata-saio horietako batean Guardia Zibilak hartutako oharretan irakur daitekeenez, ustez Mossos d'Esquadrako agenteak zirenak antzeman zituzten, zelata paraleloa egiten. Baliteke, beraz, bai Guardia Zibila zein mossoak berdin jardun izana.
2017ko azaroaren 8ko greba orokorreko sabotajeak ditu iturburu zelata masiboak. Errepresioaren aurkako Alerta Solidària antolakundeko, CUP alderdiko, Endavant antolakundeko, CDRetako eta SEPC Herrrialde Katalanetako Ikasleen Sindikatuko militanteak daude zelatak kaltetutakoen artean.
“PPko polizia patriotikoak” Barne Ministerioaren datu-baseen bitartez, Podemoseko politikariak espiatu zituela informatu du El Paísek, horien artean Pablo Iglesias, Yolanda Díaz, Ione Belarra edo Irene Montero. Espainiako Estatu osoko autonomia erkidego... [+]
Errusiako epaileek leporatzen diote, besteak beste, Armata errusiar tanke modernoenaren ekoizlea den Uralvagonzavod enpresako dokumentu klasifikatuak gainean zeramatzala harrapatu zutela. 20 urteko zigorra jaso dezake. Baina benetako espioia ote zen? Zoritxarrez, ezetz esango... [+]
Bost emakumek kereila jarri zuten Kataluniako mugimenduetan hiru urtez infiltratutako poliziaren aurka, haien aurkako sexu abusuak egin zituela egotzita. Fiskaltzak epaileari eskatu dio ez onartzeko kereila, eta adierazi du harremanetan emakumeen "onespena" egon zela.
2015etik 2021era mugimendu antifaxista eta antierrepresiboetan infiltratutako poliziaren kasua publiko egin du El Saltok, Directarekin elkarlanean ikertu ondoren. Hamabost hilabetean hedabideek argitaratutako polizia satorren seigarren kasua da.
Espainiako presidente Pedro Sánchezen eta beste lau ministro mugikor bidez espiatzeagatik irekitako kasua itxi egin dute, Pegasus programaren jabe den Israelgo Gobernuaren eta Justiziaren "erabateko" kolaborazio faltagatik.
Artikulu honen izenburuan agertzen diren hiru izen propioak ez datoz bat horrela deitzen ziren pertsonen errealitatearekin. Marc Hernàndez Pons, Dani Hernàndez Pons eta Ramón Martínez Hernàndez ziren Barne Ministerioak Polizia Nazionaleko hiru... [+]
Espainiako barne-ministro Fernando Grande-Marlaskak adierazi du infiltrazioekin lotutako informazioa espediente sekretu batean dagoela bilduta. Polizia horiek inteligentzia agente gisa definitu ditu, "ordenaren eta segurtasun publikoaren" intereseko informazioa... [+]
EHUko Errektoretzak komunikatu batean "ahalik eta irmotasunik handienarekin" gaitzetsi du unibertsitate-zentroko langileen ustezko espioitza kasua. Infolibrek ezagutarazi zuen Kitchen kasuaren barruan, EHUko langile bati buruzko informazioa pasa ziola unibertsitateko... [+]
Madrilgo La Animosa zentro sozialean eta mugimendu ekologistetan hartu du parte poliziak. Azken hilabeteetan argitaratu duten infiltratutako polizien laugarren kasua da.
Martxoaren 2an eman zen argitara Espainiako Poliziak Mari Jose Beaumont zelatatu zuela 2015ean. Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilaria zen orduan, Uxue Barkosen gobernuan. Berrian eta Naizen adierazi du auzian aurkeztea pentsatzen... [+]
Espainiako enegarren ustelkeria auzia –Kitchen auzia deiturikoa– hari luzea uzten ari da bestelako kontuetan ere. Espainiako Barne ministerioak arerio politikoak nola jazartzen eta zelatatzen zituen agerian geratu da epaiketara aurkeztutako dokumentazioarekin... [+]
Espainiako Poliziak Mari Jose Beaumont zelatatu zuen 2015ean Uxue Barkos lehendakariak Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barne eta Justizia kontseilaria izendatu zuenean.
Ser kateak jaso duen abuztuko dokumentu batean, Espainiako Barne Ministerioak "zilegi eta beharrezko" ikusten du polizia agenteak infiltratzea mugimendu sozialetan, "independentismoaren arriskuak geldiarazteko".
Harreman sexu-afektiboak bilatu zituen zenbait andrerekin Espainiako polizia infiltratu batek Katalunian, besteak beste, inguru militanteetara sarbidea errazteko, Directa hedabideak jakitera eman duenez. Horietako bostek salaketa jarri dute epaitegian; sexu abusuak, osotasun... [+]