Donostiako Udalak eta Donostiako Piratak mugimenduak sare sozialen bidez jakinarazi zuten asteazken gaueko hainbat kontzertu eta su artifizialak bertan behera geratuko zirela. Haize-bolada indartsuengatik hartu zuten erabakia, herritarren segurtasuna bermatzeko. Zarauzko Udalak ere bertan behera utzi zuen Zetak taldearen kontzertua euria eta haizearengatik. Osteguneko egitaraua mantendu dute oraingoz, aldaketa batzuekin.
Euria hasi da azkenean kostan eta haize-bolada bortitzekin iritsi da. Asteazken iluntzean hasi ziren zaparradak eta Donostiako Udalak eta Piratek abuztuaren 17 gaueko hainbat kontzertu bertan behera uztea erabaki zuten. Gainera, su artifizialak ere bertan behera gelditu ziren, haize-bolada bortitzengatik.
Donostiako Piratek Skakeitan eta 3gabe2 taldeen kontzertuak bertan behera gelditu direla adieraztean “bihotzean tristura” nabarmendu zuten, baina ardura eta segurtasuna lehentasuna izan behar direla berretsi. Hala ere, Triniko egitarauak aurrera egin zuen, karpa azpian bildu zen jendearen gozamenerako.
Donostiako Udala arratsaldeko 18:30ak aldera hasi zen bere egitaraua bertan behera uzten, lehenik Sagueseko Mitic taldearen kontzertua, ondoren erraldoi eta buruhandien irteera Antigua auzotik, Kursaaleko terrazetako programazioa segidan eta azkenik su artifizialak.
Osteguneko egitarauak aurrera jarraitzen du oraingoz, Pirata Bihurrien eguna da gaurkoa, eta haurrei zuzendutako ekintzak egingo dituzte goizetik hasita. Eguraldia dela-eta ekintza horiek Flamenka gunean izango dira.
Azken orduko aldaketa:
— Donostiako Piratak (@izanpirata) August 18, 2022
*Pirata Bihurrien egitarau osoa FLAMENKAN*
11:00tan: Bihurritu pirata
12:00tan: IRATZAR taldearen eskutik, erromeria
14:00tan: Bazkaria
15:00tan: Herri kirol piratak
16:00tan: Sorpresa urtsua! (Ez ahaztu bainujantzia eta toalla!?)#IzanPirata #ANPirata22 pic.twitter.com/vXCnay3eEG
Zarauzko Udalak ere sare sozialetan adierazi zuen abuztuaren 17an Zetak taldeak eman behar zuen kontzertua bertan behera gelditu dela, euria eta haizea kontra izan direlako.
?? MEZU GARRANTZITSUA!
?? Euria eta haizea kontra izanda, gaur gaueko ZETAK -en kontzertua ??BERTAN BEHERA??
? Azken unera arte saiatu gara baina ezin izan da... Barkatu eragozpenak.#Zarautz | @TurismoZarautz @zetak_org pic.twitter.com/QnrdN9KfxX
— Zarauzko Udala (@ZarauzkoUdala) August 17, 2022
Aurtengo Aste Nagusi Pirata abuztuaren 12tik 20ra egingo da, eta jai herrikoi eta parte-hartzaileak aldarrikatuko ditu. Abordaia 14an egingo dute.
Abuztuaren 15ean Donostiako Ilunben sei zezen nola hiltzen dituzten erakusten duen bideoa kaleratu du Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak, Linas Kortarekin batera egina, herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin.
Bi urtez abordatze sinbolikoa egin ondoren, Abordatzea egin dute berriro ere Donostiako Piratek. Mugimenduak 20 urte bete ditu aurten eta hemeretzi joan dira lehen Abordatzetik. 2003ko abuztuaren 11n lehen aldiz itsasoratu eta espazio publikoaren erabilera komunitario eta librea... [+]
Lau agente zauritu dituzte ostegun gauean egondako istiluetan. Gazteetako bi adingabeak direnez, askatu egin dituzte. Donostiako Aste Nagusiko “ez-jaietan” beste hainbat atxilotu egon dira antzeko ekintzengatik.
Donostia, Bilbo eta Gasteizko jaiak bertan behera utzi dituzte hiru udalek, jende pilaketa handiak saihesteko asmoz.
Bederatzi egun pasa dira Donostiako Aste Nagusi Piratari hasiera eman genionetik. Sei egun, eraso sexisten aurkako protokoloa aktibatu eta emakumeon* aurkako erasoak bata bestearen atzetik etortzen hasi zitzaizkigunetik. Bi egun Irutxuloko trans, bollera eta emakumeok*,... [+]
Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta Hotel+EZ-ek manifestaldiak egingo dituztela adierazi dute Donostiako Aste Nagusian. Turistifikazioaren aurkako manifestazioa arratsaldeko 17:00etan abiatuko da udaletxetik, eta erraustegiaren aurkakoa, berriz, Bretxatik aterako da 18:00etan.