Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas Gaztetxea ixtearen kontra astearte eta asteazkenean foru poliziak egindako oldarraldietan euren lanean ari ziren hainbat kazetari ere eraso ditu, herritarrez gain.
Asteazken iluntzean poliziaren hesietara lapikoekin soinua eginez hurbildu diren manifestarien kontra egin dute agenteek, borrekin eta gomazko pilotak jaurtiz, momentu horretan Barañaingo Plazaberri agerkariko kazetari bat jo dute, Ahotsa.info-ren bideoan ikus daitekeen moduan:
#MaravillasHerriarentzat #MaravillasAurrera
Herri komunikabide bateko kazetaria jo du poliziak. Bideoan zenbait kolpe entzuten dira.
La @policiaforal_na agrede a un periodista de un medio local. En el vídeo se escuchan varios porrazos. pic.twitter.com/DhW43IobRr
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) 2019(e)ko urtarrilaren 9(a)
Berria-ko Ion Orzaizek txio bidez salatu duenez, asteartean Ahotsa.info eta Berria-ko kazetariek “jaso genuen egurra”.
Poliziak Barañaingo @plazaberri_ agerkari digitaleko kazetariari eraso egin dio gaur. Atzo, @AhotsaInfo eta @berria-kook jaso genuen egurra. Norbaitek ardura hartuko al du? Kazetarien elkargoak zeozer esanen du? @gob_na ?? https://t.co/rKJnQBfPun
— Ion Orzaiz (@IonOrzaiz) 2019(e)ko urtarrilaren 9(a)
Ahotsa-ko kameralariak grabatutako beste bideo honetan (4'30 minutuan) entzun daiteke kameralaria Espainiako Poliziaren agente bati esanez “ni ez jo, jadanik behin jo didazue-eta”.
Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.
The Guardian egunkari britainiarrak lehenbizi eta La Vanguardia katalanak (espainolez argitaratzen du edizio zabalduago bat, baina katalanezko bertsioa ere badu) erabakia jakinarazi zuten atzo X/Twitter sare soziala uzten dutela, desinformazioaren ukuilua bihurtu delakoan.
Igande honetan, azaroaren 17an estreinatuko da Barraka izeneko late-night formatuko programa, EITBren Primeran plataforman. Hiru Damatxok ekoitzi du umorez blaitutako ikuskizun bizia.
Elixabete Garmendia Lasa ormaiztegiarra emakume aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan. 70eko hamarkadan 'Zeruko Argia' aldizkarian lanean hasi zenetik egindako ibilbide oparoari buruz mintzatzeko aukera izan dugu.
Bilboko Udalak eta zenbait hedabidek neska batek gaugiroan bizitako bortxaketaren berri eman zuten, biktimaren baimenik gabe eta modu sentsazionalistan. Emakumeak sare sozialetan bilatu zituen bestelako aliantzak, berbiktimizazioari aurre egiteko. Bere testigantza harilkatu dugu... [+]
Kazetaritza Saria eta Komunikazio Saria banatuko dituzte antolatzaileek. Epaimahaiak launa finalista aukeratu ditu sari bakoitzeko. June Fernández Kazetaritza sariko finalistetako bat da ARGIAn argitaratutako “Nerabeak eta sexu-heziketa: pornoa ote da arazoa?”... [+]
Frantziako Gobernuak aurkeztu duen 2025eko finantza lege-proiektuaren arabera, irrati elkarteek jasoko duten laguntza ekonomikoa %35 murriztuko da. Murrizketak, hamar milioi euro gutxiagoko diru-laguntza jasotzea suposatuko luke. Irratien elkarteak esan du "lurraldearen... [+]
Bertsolarien kasua da agerikoena: euskaraz eta erdaraz egiten duten hedabideetan, euskarazko bertsioan soilik dira ezagutarazten. Horrez gain, bistaratu da beste titular interesgarri hau ere: Euskal Herriko 11 hedabideren 2023ko lana aztertuta, Euskal Herrikoa ez den kanpoko... [+]
Israelgo armadak dio sei kazetariak Hamaseko eta Jihad Islamikoko kideak direla, baina ez du hori egiaztatzeko frogarik eskaini. Horren ondorioz, eta aurrekariak ikusita, Aljazeera eta sei kazetariak beldur dira gerta daitekeenaz.