Itxialdi orokorrean gisa, Espainiar estatuko espetxetan hartutako neurriak ikuspegi murriztailearekin aplikatuak izaten ari direla salatu du Etxeratek. Aurretiko bisiten debekatzea edo hauek izan ondorengo berrogeialdi behartuak senideekiko harremana oztopatzen edo galarazten dutela adierazi du Etxeratek. "Espetxean ezarritako itxialdiak kalteak esponentzialki biderkatzen ditu", dio Etxeratek. "Komunikazio ororen debekatzeak, bisitak edota deiak indargabetzeak, preso diren pertsonengan isolamendu eta bazterketa areagotzea" eragiten duela dio preso eta iheslarien senideen elkarteak.
Ezarritako agindu murriztaileekin, pandemia aurretik presoen senideek zuten komunikazio bideak ez dira erregulatu. Jaengo, Curtisko (A Coruña), A Lamako (Pontevedra) eta Brievako (Avila) espetxetan, hain zuzen ere, atzera egin da harremanen esparruan. Aurrekari hauek ikusita, euskal presoen senideen artean beldurra zabaltzen ari dela dio Etxeratek, bereziki udazkenari begira gerta daitekeen espetxetako itxialdi orokortuarekin. "Desinformazioa, segurtasun eta ziurtasun eza, komunikazio mugatuak, hilabete ugariz bisitarik ez edukitzearen izua, distantziak eta urrunketak eragiten duen estutasuna... lehendik zuten zigor erantsiaren zamari sufrimendu gehiago ezartzen diote".
Pandemiaren aurrean gizarteari erantzukizunez jokatzeko eskatzen den garaiotan, Etxeratek salatu du espetxetako aginpideek "beraien erantzukizunari muzin egin eta presoen zein beraien senitartekoen eskubideen aurka" aritu direla. "Eskubideen, osasunaren eta bizitzaren errespetuz, espetxe administrazioek garaia dute ardurari heldu eta ez berandutzea", dio Elkarteak.
Azken garaietan egiten ari den bezala, Etxeratek presoak euren jaioterritik hurbilen diren espetxetara lekualdatzea eskatu du, eta larri gaixo diren zein 65 urte baino gehiago dituzten presoen berehala aske uztea eskatu du. Bestetik, eta Espainiako legeen arabera, 80 euskal preso baldintzapeko askatasunean egongo beharko lirateke gogoratu du Etxeratek, eta egoera hauetan dauden presoen askatasuna lehenbailehen hartu beharreko erabakia dela dio elkarteak.
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]
34 edo 35 urteko gizonezkoa, gasteiztarra eta alaba baten aita, ostegunetik ostiraleko gauean hil zen, Salhaketak jakinarazi duenez. Elkarteak gogoratu du Jaurlaritzak espetxe eskumena hartu zuenetik hiltzen den bederatzigarren presoa dela, eta egiturazko aldaketak eskatu ditu... [+]
Torturaren kontrako eguna baliatuz, Aske antolakundeak prentsaurrekoa egin du Bilboko Justizia Jauregian. Gaur egun ere tortura gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute.
Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]
Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]
Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.
Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.
Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den seigarren presoa... [+]
Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]
Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.
Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]
Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.
Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]
Salhaketa Arabak eman du heriotzaren berri. Elkartearen arabera, 47 urteko jatorri hegoamerikarreko gizonezkoa da hildakoa, eta bere burua urkatu du. Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik Arabako espetxean hiltzen den bigarren presoa da.