Ia 300.000 euro eskatu dizkio Ernairi isunetan Jaurlaritzak: “Orain arte jasandako erasorik larriena da”

  • "Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta Gasteizen egin zituzten bi ekimenetan identifikatutako 133 kideei bakoitzari 1.500 eta 2.500 euro arteko isunak bidali dizkie Jaurlaritzak Mozal Legea baliatuta. Guztiak batuta, orotara 290.500 euro dira. Isunei helegiteak jartzeaz gain, diru-bilketa kanpaina abiatuko dutela adierazi dute.

Ernaik salatu du guztira 300.000 euro inguruko isunak bidali dizkietela. Ernai

2024ko maiatzaren 30an - 15:28
Azken eguneraketa: 17:03
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

2023ko irailaren 22an, Ernaiko kide Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko dinamikan, Gasteizen eta Bilbon kateaketak eta errepide mozketak egin zituzten. Gasteizen, Ertzaintzaren komisaldegian eta Bilbon, Espainiako Gobernuak duen ordezkaritzaren eraikinean. Ertzaintza gazteen aurka oldartu zen eta Gasteizen bost pertsona atxilotu zituen.

Ernaiko kideak Gasteizko Ertzaintzaren komisaldegian kateatu ziren. Argazkia: Ernai.

Orain, protesta haietan identifikatutako 133 kideei isunak bidali dizkiete, guztira ia 300.000 euro. "Ernairen aurkako eraso argia da", adierazi dute Bilbon egindako agerraldian, eta Jaurlaritzaren erantzuna desproportzionatua dela salatu dute. "Hau ez da ausaz gertatu, urteetan Ernairen aurka izan duten obsesio etengabean beste urrats bat da", salatu dute.

Isunen aurkako helegiteak jarriko dituztela jakinarazi dute eta beraz, prozesu judiziala abiaraziko dutela. "Ez da erabaki erraza izan, prozesu judizial batek antolakundearen egunerokotasunean zama handia eragiten duelako: baina sinetsita gaude hori dela egoera bidegabe honen aurrean har dezakegun erabakirik egokiena". Erabakia kolektiboa izan dela balioan jarri dute eta zigortutako 133 pertsona horien prestutasuna eskertu dute.

"Mozal legea baliatu dute gure aurka, hori baita 2015etik hona mugimendu sozialak itotzeko darabilten mekanismo errepresibo nagusia. Era sistematikoan edozein protesta sozial eta demokratikoren aurka baliatzen duten tresna. Ikusi izan dugu mugimendu feministaren aurka, lan gatazken aurka, kolektibo arrazializatuen aurka eta beste hainbestetan. Finean, herri honetan indarrean eta martxan dagoen herri mugimendua apaltzeko beste saiakera baten aurrean gaude", kritikatu dute.

"Gure proiektua deserosoa zaie. Hori guztia ezkerreko independentismoa hegemonia politiko eta ideologikoa irabazten ari den unean dator, instituzioetan, masa mobilizazioan zein mugimendu sozialetan. Aldaketak eragiteko gaitasuna dugu, gazteon bizitzak hobetzeko eta herri honen etorkizuna marrazteko. Aurrera goaz, gehiago gara eta haiek beldur dira", azpimarratu dute.

Bilbon errepidea moztu eta eraikinera kateatu ziren Ernaiko kideak. Ernai

Diru bilketarako kanpaina jarri dute abian da kontu korronte bat jakinarazi dute, ekarpenak jasotzeko: ES14 3035 0108 01 1080050918. Lagundu nahi dutenei, "Dohaintza" kontzeptuarekin egiteko eskatu diete. Horrez gain, elkartasun zozketa eta crowdfunding bat abiaraziko dutela ere jakinarazi dute.

"Egoera oso larria da, eskubide zibil eta politikoetan atzerapauso izugarria dakar, Segurtasun Sailaren jarrera antidemokratikoa argi uzten duena eta Ernai ezeztatzea helburu duena. Baina argi entzun dezatela: oker zabiltzate. Hemen gaude, asko gara eta lanean jarraituko dugu", salatu dute. Hala ere, adierazi dute: auzi honek, beren lanean berresteko baino ez diela balio, "eta are indar eta ilusio handiagoarekin aurrera jarraitzeko nahia" biderkatzen diela. "Konbentzituta gaudelako gazte borrokak, konpromisoa eta antolakuntza ezinbestekoak direla inongo zapalkuntzarik gabeko Euskal Herria irabazteko. Eta horretan jarraituko dugu. Izan ere, hemen bada aurrera egin nahi duen herri bat, eta gu, gazte independentistok, izango gara horren motorra. Horregatik, elkarrekin batuz, bidean aurrera egingo dugu".

Ernaiko kideak osteguneko agerraldian. Ernai

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ernai
Ernaik salatu du Zelaia eta Barbadoren atxiloketan herri oso bat makurrarazteko estrategia bat dagoela

Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.


Ernaiko kideak Bilbon eta Gasteizen kateatu dira, Barbado eta Zelaiaren espetxeratze aginduaren kontra

Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzan egin dute ekintza; Gasteizen, Ertzaintzaren komisaldegi atarian. Ertzaintza gazteen aurka oldartu da, eta Gasteizen bost pertsona atxilotu ditu.


2023-04-27 | Iñigo Satrustegi
Ezker paretatik orainari

Sakea egin zuen Olaia Inziartek ostegun iluntzean Elorrioko Gazte Topagunean. Oronozkoak izan zuen antolatutako kontzertuen karpa txikia irekitzeko ardura. Eta are, txiki geratu zen Ezker Pareta abeslariaren harridurarako. Orduek aurrera egin ahala, baina, indarrak gordetzea... [+]


2023-03-31 | Leire Artola Arin
Hamar urtez bizitzeko modu bat borrokatzen

Martxoaren 2an hamarkada bete du Ernai gazte antolakundeak. 2013an abiatu zuen ezker abertzaleko gazte antolakunde berria, Lizarran, errepresio eta ilegalizazio arotik zetorren belaunaldiak. Egun, ez dago sorrerako inor Ernairen gidaritzan, eta testuinguru politikoak zein... [+]


2023-03-07 | Maialen Arteaga
Bizitzeko modu bat

Gaur errazagoa omen da munduaren amaiera irudikatzea patriarkatuaren eta kapitalismoaren amaiera imajinatzea baino. Hori irakurri nien, beste gauza askoren artean, Eraitz Saezi eta Lur Albizuri Gureak ere badira, desira, boterea, epika liburuan, eta egia da. Espektatiben krisi... [+]


2023-03-03 | Ahotsa.info
Ernaik 10 urte bete ditu “bizi eredu bizigarrien eta proiektu askatzaileen aldeko borrokan”

Ostegunean Ernai Gazte Antolakundearen urteurren borobila da. Duela hamar urte, 2013an, Lizarran aurkeztu zen. Egunean zehar ekimenak eginen dira hainbat herrietan. Iruñean, egitarau berezia antolatu dute.


2023-02-11 | Lide Iraola
Ane Alava, Ernaiko bozeramailea
“Gazte Topagunea komunitatean eta auzolanean eraikitako bizimoduaren erakusleiho da”

Iaz Gazte Martxa egin zuten Zugarramurditik Elizondora, eta aurten Topagunea egingo dute apirilaren 6tik 9ra Elorrion. Forma edozein delarik ere, eutsi egin nahi dio Ernai gazte antolakundeak komunitatea biltzeko duen “ekimen berezi eta mimatuenari”. Egitarau zabala... [+]


Buruntzako tontorrean ikurrina jarri dute, gurutze frankista zegoen tokian

Joan den abenduan Buruntza mendiaren tontorrean zegoen gurutze frankista handia eraitsi ondoren, ikurrina erraldoia paratu du toki berean Andoaingo gazte talde batek. Ernaik aldarrikatu zuen abenduko ekintza, eta horren ondorioz antolakundearen ordezkaria epaitegietara... [+]


Ernaiko zazpi gazteri zazpina hilabeteko espetxe zigorra eta 7.000 euroko ordaina ezarri diete

Autoritateari erresistentzia “larria” eta lesio delituak leporatzeaz gain, kalte ordainei eta bakoitzak zazpi hilabeteko espetxe zigorrei egingo diete aurre.


EHUko ikasleen datuak Microsoft-i emango zaizkiola salatu dute Ernaik eta LABek

Performance bateratua egin dute Ernai eta LABek EHUren Bizkaia Aretoaren parean. Euskal Herriko Unibertsitateak ikasleen e-postak Microsoft Office 365era migratu nahi dituela eta horrek ikasleen pribatutasuna kolokan jartzen duela salatu dute besteak beste.


2022-06-27 | ARGIA
Ernairen III. kongresua
“Prozesu independentista eraldatzailearen bidez, askapen prozesua muturreraino eramatea dagokigu”

Aurrera begirako erronkak eta asmo politikoak jasotzen dituen Ehotzen ponentzia onartu du Ernaik, boto-emaileen %93ren babesarekin, larunbatean Olatzagutiko kiroldegian egindako III. Kongresuan. 500 bat gazte bildu ditu ekitaldiak. "Gazte mugimendua indartu eta gazte fronte... [+]


Eguneraketa berriak daude