Guztiok kalera


2022ko otsailaren 10ean - 11:37
Azken eguneraketa: 12:39
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Osasuna oinarrizko eskubidea dela ez dago zalantzan jartzerik eta, beraz, jendearen osasun-beharrei erantzunik egokiena emateak,  ekitatez eta justiziaz, lehentasuna izan behar luke.  Osasun sistema publiko eta unibertsala, guztion zergen bitartez finantzatua eta arreta jasotzeko unean doakoa, gure jendartearen ongizatearen zutabea da; eta bera defendatzea oinarrizko abiapuntua ezkertiar guztiontzat. Elkartasuna baita herriaren osasuna.

Osasuna eskubide kolektiboa dela defendatu dugu, eta ez norbanakoarena soilik. Horren bermea osasun sistema publikoa dela eta nola txikitzen ari diren ere salatu izan da, eredu kapitalistaren intereserako desjabetze eta eraisketa prozesu baten bitartez, pandemiak horretarako aukera edo aitzakia eskaintzen duenez gero.

Ezkertiarrok osasun sistema publikoa defendatu behar dugu, noiznahi eta nonahi: legebiltzarretan, udaletxeetan, aldundietan, lantokian, eskolan eta kalean, banaka eta guztiok batera. Izan ere, osasunaren gaia guztioi dagokigu eta guztioi eragingo digu, lehenago edo beranduago, bete-betean. Denok gaixotuko gara, zahartuko, eta senideak hilko zaizkigu. Ondo edo gaizki hiltzea gure esku dago.

Osasun arloko sindikatuek mobilizaziorako nahibeste deialdi egin ditzakete, baina hori ez da inoiz ere nahikoa izango. Alde batetik, horrek arazoa lan-eskubideen arlora muga dezakeelako, izan ere hori izango baita hedabideek zabalduko duten irudia. Horrenbestez, gaia langileei dagozkien kontuak bezala har dezake jendeak, eta ez norberaren bizitzari, alde garrantzitsuenean hain zuzen ere, eragiten dion hil ala biziko gai bat bezala. Ez du lortuko atxikipen handirik, eta hortaz ez da behar duen bezain eraginkorra izango. Bestetik, egoerak beharrezkoa duen maila politikoa murriztu dezake, izan ere gai hau erabat politikoa da. Ezkerreko alderdi politikoak eta gizarte-eragileak batu behar dira borroka honetan, izan sozialistak, komunistak, anarkistak, sozialdemokratak, abertzale ezkertiarrak, feministak, sindikagileak, gazteak edo euskaltzaleak. Euskaltzaleak, bai, zalantzarik gabe, horrela jarraituz gero laster medikurik ezean ez baitugulako mediku euskaldunik eskatuko. Euskararenak egingo du osasun sistema publiko bat ez badugu lortzen, eta ez dugu lortuko gainean dugun pribatizazio-prozesuarekin.

"Ezkerreko alderdi politikoak eta gizarte-eragileak batu behar dira borroka honetan, izan sozialistak, komunistak, anarkistak, sozialdemokratak, abertzale ezkertiarrak, feministak, sindikagileak, gazteak edo euskaltzaleak"

Oztopoak oztopo, sindikatuez harago, hezkuntza edo osasungintza publikoak defendatzea abiapuntua izan daiteke, baita aukera ona ere,  ezkerretik  indarrak biltzeko behingoz, helburu estrategikoekin. Lehendabizi, esan bezala, kalitatezko zerbitzu publikoen defentsa. Bigarrena, subalternitatea ahaztea: bada garaia ezkerrak bere lotsak galtzeko eta eskumaren inguruan biraka ibiltzeari uzteko. Bestetik, ezkerretik zirrikitu guztiak ixteko eskuin neoliberalari, bai agintean dagoenari, bai norbanakoaren apetak beste guztiaren gainetik lehentzen dituenari. Zulora trunpistak, faxistak, negazionistak, neoliberalak eta indibidualistak. Gu ezkerra gara, ezker kolektiboa, solidarioa, zerbitzu publikoa defendatzeko gauza dena eta boterea eskuratu nahi duena, politikoa eta ekonomikoa ere bai ahal bada.

Interpelazio zuzena beraz, alderdiei, sindikatuei eta eragile sozialei, kaleak betetzeko. EH Bilduri, Ahal Dugu/Podemosi, LAB, ELA, ESK, CNT, STEE-EILAS, EHNE, CCOO, UGT eta sindikatu guztiei. OEE, Aintzat, EHE eta euskaltzaleei. Gazteei. Guztiok batera kaleak bete, eta ondoren erakundeetan lekua hartu, boterea partekatuz. Botere politikoa hain zuzen ere, administrazioa alegia.

Osasun langileok greba egin dezakegu, baina ez da nahikoa izango. Are gutxiago egun bateko greba; lehen mailako arretan behintzat ez dauka ez hankarik ez bururik. Nik ez dut egingo. Erabateko greba izan beharko luke, mugagabea. Eta behar izanez gero, gose greba. Medikuen eta erizainen baraualdiak, jendeak kaleak betetzen dituen bitartean. Edo etxean gera gaitezke, txertoei buruz eztabaidaka, elkarri mokoka, gure artean kalakan, eskubide kolektiboak gure begien aurrean desagertzen ari diren bitartean. Oren guztiek gaituzte kolpatzen, baina azkenekoa ez da oraindik etorri; erlojua borrokatzera deika ari zaigu. Adorearen ordua da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


Bi minututan galdutako elkarrizketak

Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!

Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]


2025-03-13 | Josu Iraeta
Herri aske izango bagara

Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.

Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]


Etxebizitza hutsak eta jabetza-eskubidea, eskuineko mantrak desmuntatuz

Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]


Aztarnak

Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]


Frantzisko

Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.


Ongi etorri, Judimendi eskola

Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]


Hezkuntza Departamentuari ikasgelak ituntzeko plangintza bidezkoa eta legala eskatzen diogu

2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.

Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Eguneraketa berriak daude