Tumbeiro (zerraldo) deitzen zieten XVI. eta XIX. mendeen artean Atlantikoko beste aldera 12 eta 20 milioi arteko esklabo afrikar eraman zuten itsasontziei. Sotoetan pilatuta eta kateatuta garraiatu ostean, enkantean ateratzen zituzten ondasundunen aurrean. Bertoko populazioa agortu ostean, eskulan gehiago behar zuten. Zenbatesten da heren bateraino hel daitekeela itsasaldian hildako esklaboen kopurua, gaixotasun, deshidratazio eta desnutrizioak jota. Hala ere, negozio esklabistak errentagarria izaten jarraitzen zuen.
Ezin dut ekidin tumbeiro-en irudi hau irudikatzea guztiok itsasontzi berean gaudela entzuten dudan bakoitzean, kai onera heltzeko norabide berean arraun egin behar dugula, baita honetatik guztiok batera atera behar dugula...
Ez dakigu beren “giza-salgai” partikularrarekin ontzia konpartitzen zuten esklabista europarrek guztiak itsasontzi berean zeudela aipatzen zieten, baina nahiko posiblea da beren harrapatzaileekin batera portu onera heltzeagatik oso pozik ez egotea. Are gutxiago zein etorkizun esleitu zieten jakitekotan. Beren kai ona ez zegoen Brasilen edo Kariben, baizik eta kontrako norabidean.
Erronka komunaren aurrean guztion batasunaren mezuak, ideologia eta klase sozialen gainetik, behin eta berriro zeharkatzen du gure burmuina, gure patuei buruz erabakitzen dutenekin adiskidetze saiakera etengabean. Langilearen nahia eta etorkizuna enpresaren helburuekin lerrokatzeko saiakera bera da, baina maila makroan, non hiritarrak botere-guneek guztion ongizatearen izenean emandako aginduak barneratzen dituen.
"Guztion itsasontziaren mezua populazioaren eta ezkertiartzat hartzen den espektro soziopolitikoaren zati handi batek barneratua dauka, honek suposatzen duen elite ekonomikoaren diskurtsoaren onarpen akritikoarekin"
Hamaika aldiz erabilitako “auzolana” lelopean, Euskal Herriko mendebaldeko hiru probintzietako biztanleoi komeni zaiguna zer den erabakitzen jarraitzen dute. Next Euskadi nolakoa izan behar duen. Erabaki zuten, besteak beste, gure lehentasuna abiadura handiko tren bat zela, lurraldearen deseratze, zarrastelkeria ekonomiko eta ingurumenaren hondamendiaren gainean eraikita. Edota eredu energetikoa fracking eta gas-erauzketan oinarritu behar zela (gure energia-kontsumoa gutxitzeko posibilitatea guztiz baztertuta, jakina!). Ez ziren hain irmoak izan, ordea, osasun eta arreta sozialen zerbitzua eta hezkuntza sistema publikoa indartzea erabakitzeko. Edota ekonomiaren sektore estrategikoetan enpresa publikoak sortzeko, zerbitzuak pribatizatu, esku pribatuetara dirutza bideratu eta bankuen kontrol publikoa desagerrarazi ordez. Orain Arabako mendilerroak errotaz jostea beharrezkoa dela erabaki dute baita, ezinbestez, hidrogenoaren euskal korridorea sortzea ere, berdez mozorrotutako korporazioen interesak elikatzeko erregai berria. Europar funtsak lortzeko proiektu asko (guztion dirua banatzeko prozedura bitxia…) zein lehentasun eta interesen menpe dauden badakigu. Zertan gastatu erabakitzen dutenek ordezkatzen dute ordezkatzen dutena, eta ezin zaie besterik eskatu. Baina ez daitezela etor trufaka. Eztabaida publikoa eta herri antolatuak erabaki gakoetan eragina izateko aukera euskal oasiaren errealitate birtualean lausotuta mantentzen dira, propaganda ofiziala, burokrazia, iluntasuna eta ate birakarien pisuaren azpian lurperatuta. Eta, hau gutxi izango balitz, erantzuteko ahalmen txikiarekin. Zeren eta, gehiago ala gutxiago, guztion itsasontziaren mezua populazioaren eta ezkertiartzat hartzen den espektro soziopolitikoaren zati handi batek barneratua baitauka, honek suposatzen duen elite ekonomikoaren diskurtsoaren onarpen akritikoarekin.
Itsasontzi berean egotearen betiko leloa askotan erabili da historian zehar, erreala ala sortua den etsai komun baten aurrean interes ezberdin edo kontrakoak dauzkaten kolektibo eta klase sozialak bateratzeko, beti ere klase nagusiaren mesederako. Adibiderik argiena gerra inperialistak eta inperioen arteko gerrak dira, non, esan ohi denez, elkar ezagutzen ez duten pertsonek elkar sarraskitzen dute, elkar ezagutzen duten baina elkar hiltzen ez duten pertsonen probetxurako. Herri-klaseak, langileak eta nekazariak, milioika sakrifikatuta, burgesia nazionalen sasiko interesak defendatzeko, I. Mundu Gerrako garaian Zimmerwald-eko ezkerrak ausarki salatu zuenez. Herriak gerretan ontziratzea ezinbesteko bitartekoa izan da besteren baliabideak lapurtzeko eta industria militarra elikatzen jarraitzeko (Euskal Herrian ere presentzia nabaria daukana) baita krisi politiko eta ekonomikoen aurrean arreta desbideratzen saiatzeko. Abertzalekeria ontziratze-dei lagungarri bezala.
Etsai berri baten aurrean, orain birus moduan, guztiok norabide berean arraun egiteko deiak areagotzen dira. Hori bai, ez daude prest lema partekatzeko, ezta itsasontziaren gunerik onenean dauzkaten suiteak ere. Zer esanik ez, itsasontzia hondoratzekotan salbamendu-yateak beren erabilera esklusiborako direla. Haien auzolan partikularrak ez dira horrenbesteko eskuzabaltasunera heltzen. Titanic hondoratzen zen bitartean entzuten zen musika lasaigarriaren antzekotasuna daukate.
Ez dezagun engaina gure burua. Gu liluratzen saiatzeko erabilitako sirena-kantua ondo kudeatzen lortzen ez duten pandemiaren aurkako neurrietatik haratago doa. Testuingurua aprobetxatzea bilatzen du beren aginduekiko otzantasuna eta mendetasuna indartzeko, komunitaterako onura bezala aurkeztuta. Beren klase-diskurtsoa hegemonikoago bilakatzen saiatzen da, askatasunak murriztuz eta beren boterea eta pribilegioak babesten dituen bake soziala finkatuz. Itsasontziari aurrera eragiten dion tripulazioaren eta norabidea erabakitzen duten kapitain eta ofizialen arteko interes kontrajarriak ezkutatzen ahalegintzen da. Potemkin korazatuan marinelek errealitate gordin hau ulertu zuten eta lema-aldaketa egitera ausartu ziren, ontzia beste era batean gobernatzeko eta beste kai batera eramateko.
Hemen eta orain, jakitun izan gaitezen saltzen diguten klasearteko itsasontzi harmoniatsua Noe-ren arka bezain ametsezkoa dela.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]
Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]
Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]