Gizon batek molotov koktela jaurti du gaur Baionako meskitara, eta tiroketari ekin. Balaz zauritu ditu bi pertsona, eta larri dago horietako bat. Frantziako Poliziak Landetan atxilotu du erasotzailea.
Lekukoen arabera, erasoa eguerdiko 14:30ak aldera jazo da Baionako Joseph Latxage kalean dagoen meskitan. Naiz-ek adierazi duenez, erasoari buruz jakitera emandako informazioa guztiz argia ez bada ere, badirudi gertakariek ondoko ordenari jarraitu diotela: erasoa burutu duen gizona autoz gerturatu da meskitara, atetik gertu aparkatuz; meskitara sartu da hurrena, eta lehergaia jaurti; ustez, ostean hasi da tiroka.
Bi pertsona zauritu ditu balaz: bat besoan jo du eta toraxean bestea, larriki zaurituz azken hau. Bi zaurituak Baionako Ospitalera eraman dituzte.
Frantziako Poliziak Landetan atxilotu du erasotzailea, Saint-Martin-de-Seignanx-en, bere etxeko atarian. 84 urte ditu, eta zenbait iturrik jakinarazi dutenez, militar ohia da. 2015ean, departamenduko bozetan, Fronte Nazionalaren hautagaia izan zen.
Honakoa ez da meskitak jasaten duen lehen erasoa. 2017an bi molotov koktel jaurti zituzten meskita barrura, eta 2015ean pintaketa arrazistak egin zizkioten, Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako erasoa jazo ostean.
Azpeitian Palestinari elkartasuna adierazteko mural batean mezu islamofoboak margotu dituzte. "Palestina Akatu" eta Islama minbiziarekin parekatzen duten pintaketak dira. Elkar-ekin mugimenduak salatu du ekintza.
Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]
Irailetik aurrera, ikastetxe publikoetan abayah janztea debekatuta izango dute ikasleek Frantziako Estatuan. Neska musulman ugarik soinean eraman ohi duen tunika edo bata modukoa da abayah. Laikotasunaren defentsa ala islamofobia, hautsak harrotu ditu erabakiak.
Beloa zeraman emakume bati “historiaurrean bezala” jantzita zihoala esan eta Hendaiako jatetxe batean sartzea eragotzi zion jabeak. Semeak bideoan grabatu zuen gertatutakoa eta diskriminazioagatik epaituko dute orain jabea.
Mahomaren karikaturak ikasgelan erakusteagatik muturreko islamista batek irakasle bat hil ostean, “separatismo musulmana” kritikatu zuen Frantziako presidente Emmanuel Macronek eta eraikin publikoetan Mahomaren karikaturak proiektatu zituzten ondoren. Gehiegizkoa... [+]
Musulmanak Indian koronabirusa zabaldu nahian ari direla diote zenbait nazionalista hinduk; “korona yihada” egitea egozten diete. Pandemiaren aurretik ere Delhiko zenbait auzotan musulmanen aurkako zenbait eraso egin zituzten hinduek; koronabirusaren krisiak areagotu... [+]
Joan den igandetik, otsailaren 23a, Delhiko kaleetan iskanbilek ez dute etenik. Komunitate musulmana baztertzen duen lege berri baten aurkako protestei nazionalista hinduak oldartu zaizkie, eta musulmanak bizi diren auzoetan biolentzia piztu da.
Iskanbilen arrazoia Indiako gobernuak onartutako Herritartasun Akta da, zeinek errefuxiatu estatusa onartu dion Hego Asiako erlijio nagusietako jendeari musulmanei izan ezik. Musulmanek lege horren aurka egindako protestei aurka eginez, hinduek hiru egunean zehar meskitak... [+]
Meskita dagoen auzoko herritar eta elkarte batzuek osatu kolektiboak antolatu du "elkartasunezko eta bakearen aldeko martxa". SOS Arrazakeria elkarteak ere bat egin du mobilizazioarekin. Baionako Gaskoien plazatik abiatuko da igandean 14:30ean.
Asteazken honetan jakinarazi ditu Baionako prokuradoreak Claude Sinkéri egindako proba psikiatrikoaren emaitzak. Azterketaren arabera, astelehenean Baionako meskitaren aurka egindako atentatuaren ustezko egileak ez zeukan kontrolik, hein batean behintzat, bere ekintzen... [+]
Islamofobiaren Kontrako Musulmanak elkarteak Bizkaiko fiskaltzan salaketa jarri du Yolanda Couceiroren kontra, immigrazioaren eta Islamaren inguruan egindako adierazpenengatik. PPk bere zerrendetan hautagai izatea eskaini dio Portugaleten jaiotako ultraeskuindarrari.