Eraso jihadistek ez dute etenik Somalian: historiako atentaturik odoltsuenaren ostean, –orain dela bi aste 300 hildako baino gehiago izan ziren– beste eraso bat izan da Muqdishonen, Somaliako hiriburuan: bi bonba-autok eztanda egin zuten hiriaren erdigunean. Somaliako poliziaren arabera, 29 hildako eta 30 zauritu daude. Halaber, hildakoen kopuruak gora egin dezakeela nabarmendu dute.
Lehen autoa Nasa Hablod hotelaren aurrean lehertu zen. Bigarrena, aldiz, parlamentutik gertu. Al Shaabad talde jihadistak bere gain hartu du erasoa, eta komunikatu bidez adierazi dutenez, helburua hotel barruan zeuden ministroak hiltzea zen. Hildako gehienak poliziak eta zibilak dira.
Lau eurite garaitan lehortea orokortu da herrialdean eta biztanleriaren erdiari eragin dio; 213.000 pertsona daude gosete egoera larrian. Malnutrizioa zabaldu da, eta NBEk kalkulatu du 1,5 milioi haurri eragiten diola.
Larunbat arratsaldean gertatu zen atentatua Mogadiscio hiriburuan. Lehergaiz beteriko bi kamioi leherrarazi zituzten hiriaren erdigunean. Al Shabab talde islamistari egotzi diote erasoa, baina oraindik ez du bere gain hartu.