Bangladesheko rohingya kanpaleku bateko suteak gutxienez 15 hildako eta 560 zauritu utzi ditu, eta baita 400 desagertu ere. Sugarrek eremu zabala suntsitu dute eta 45.000 pertsona etxerik gabe geratu dira.
Bangladesheko hego-ekialdeko rohingya kanpaleku bat kiskali duen sute batean gutxienez 15 hildako eta beste milaka kaltetu izan dira. Astelehen arratsaldean hasi eta asteartera arte ezin izan zuten sutea itzali. ACNUR, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataritzaren arabera, 400 pertsona desagertu, 560 zauritu eta 45.000 desplazatu daude.
Suteak 10.000 aterpe baino gehiago suntsitu ditu. Izan ere, egurrezko, banbuzko eta plastikozko etxola hauskorrak dira, instalazio urriekin. Horrez gain, ospitale bat, gobernuz kanpoko erakundeen zentroak eta kanpalekutik gertu zeuden etxebizitzak ere erre ditu.
Ez dago argi zerk eragin duen sutea, baina ez da rohingya errefuxiatuek pairatzen duten lehena. Joan den urtarrilaren erdialdean, sute batek 3.500 rohingya etxerik gabe utzi zituen, sugarrek 500 etxola baino gehiago erraustu ostean. Eragindako suteak izan daitezkeela pentsatzen dute hainbatek.
Gainera, Bangladeshen polemikak bere horretan jarraitzen du, herrialdeko agintariek Bhasan Char uhartean 100.000 rohingya birkokatzeko saiakera egin zutelako, kanpalekuak arintze aldera. Prozesu hori joan den abenduan hasi zen, lehen 3.500 errefuxiatuak bidalita, eta dagoeneko 12.400 dira.
738.000 rohingya inguru iritsi ziren Bangladeshko hego-ekialdeko kanpalekuetara, 2017ko abuztuan Birmaniako (Myanmar) armadak jazarpen- eta indarkeria-kanpaina hasi ostean. NBEk garbiketa etniko eta balizko genozidiotzat jo zuen gertatutakoa, eta nazioarteko gorteak ikertzen ari dira.
Bengalako golkoko krisiak jauzi kualitatiboa egin du jada Bangladeshen: estatu-kolpearen izena ez, baina izana baduen mugimenduan, Sheikh Hasina lehen ministroa agintetik kendu eta erbestera joanarazi du Armadak. Baina Bangladeshko krisi politikoak lehen bezalatsu jarraitzen du,... [+]
Myanmarreko gerra zibilak, gure hedabideen fokutik guztiz kanpo bada ere, atsedenik gabe jarraitzen duen bitartean, beste krisi politiko larri bat sutu da Bengalako golkoan. Sortzez, Bangladeshko gazteriaren kale-agerraldiek ez dute zerikusirik 2021eko estatu-kolpe militarrak... [+]
Langileek soldataren hazkundea aldarrikatu dute: 70 eurotik 195 eurora. Protesten harira, 300 lantegi baino gehiago itxi eta beste 50 arpilatu edo erre dituzte.
Bangladesh, bere geografiagatik, populazio dentsitate handiko herrialdea izateaz gain, muturreko eguraldien aurrean oso zaurgarria ere bada. Itsasoko erasoen eta ibaiak ahultzearen aurrean, kostaldea babesteko hainbat ekimen bultzatu dituzte bertatik. Halere, egokitzapenak muga... [+]
10 urte bete ditu historia modernoko lan hilketa handienetako batek. Bangladeshko bost mila langilek arropa-fabrika batean lan egitera behartu zituzten egoera penagarrian zegoen eraikin batean. Eta hala, apirilaren 24an Rana Plazako eraikin hori bertan behera erori eta 1.132... [+]
Dacc hiriburutik gertu dagoen elikagai eta edari fabrika batean piztu zen sua ostegunean eta, gutxienez, 52 hildako eta 30etik gora zauritu eragin zituen. Hainbat pertsona, halaber, harrapatuta geratu zen eraikinean.
118.000 kutsatu daude herrialdean, horietatik 3,583 hildako. Ostiralean kaleratutako datu berriek 6.000 kasu berri eman dituzte egun bakarrean, orain arte emandako daturik altuena. %5eko igoera izan dute kutsatze berriek.
Historian jasotako zikloirik bortitzena India eta Bangladesh batzen dituen Bengalako itsasoan da. Bengalako itsasoko mendebaldera heldu denean, hamabost pertsona hil ditu gutxienez; hiru milioi pertsona inguru ebakuatu bazituzten ere.
Otsailaren 9 eta 10 artean 158 pertsona erreskatatu zituen Mediterraneoko uretan itsasontzi euskaldunak. Bete-bete egindako itsasontzia Italia edo Maltako porturen batean porturatzeko baimen bila egon da, atzo, otsailaren 12a, Italiako gobernuak Sizialiako Messinako porturako... [+]
Sizilia aldean erreskatatutako 153 pertsona daramatza eta Italiak baimena eman dion Messinako portura iristeko egun bateko bidaia egingo du.
Baztango Liburutegi Publikoan Larrugintzaren sektorea Bangladeshen erakusketa zabalik dago ortzirala bitarte. Arratsaldez, 15:00etatik 20:00ak arte ikus daiteke. GMB Akash argazkilariak Bangladesheko Hazaribagh barrutian egindako Setem GKEaren irudi- eta testigantza-erakusketa... [+]
Menturaz ez zaizu inoiz burutik pasa poeta izan daitekeela kafea zerbitzatu dizun errumaniar hori, karrikako zuloan telefono sarea ikuskatzen duen perutarra, ama zaharra zaintzen dizuen nikaraguarra edo igeltseritzan ari dela entzun duzun pakistandar hori, ostiralez jantzi... [+]