Gutxieneko soldataren inguruko zenbait apunte teoriko eta politiko

  • Politika mugiarazteko aroa abiatu dute alderdi ezkertiarrek. Agenda sozial eraldatzailerako eta plurinazionalitaterako gutxieneko neurri askatzaileen beharrean gauden honetan, Raxoi botatzeko urratsa amankomunean egin zuten indar nagusiak zenbait akordio iraudikatzen hasi dira.

Argazkia: @AlvaroMin

Aurrekontu Orokorrak negoziatzeko tartea mahai gaineratu zuen Espainiako Gobernuak urrian, Podemosekin lortutako itunaren aurkezpenean. Lan arloko hainbat neurriren artean, gutxieneko soldata gordina 900 eurora igotzea aurreikusi dute, urtean 14 ordainketetan banatuta. Horrela, eragile sozialak 2020rako urteko 14.000 eurora ailegatzeko hartutako konpromisoari bultzada eta orokortasuna emateko aukera ireki dute. Osagarrien eta zuzenbide-arauen inguruko eztabaida piztu du aurreikusitako neurri honek, eta aste honetan beste urrats berri bat eman du Kongresuak hobekuntza hau gauzatzeko.

Arlo teknikoen eta lehia politikoaren gorabeherak direla eta, eztabaida teoriko sakonak ekarri ditu neurri hau adosteak. Eta jakin badakigu nolakoak diren plazaurrean agertzen diren desadostasun teorikoak: bakoitzak bere marko propioari lege aldaezin moduan eusteko ohitura izaten du, beste askorentzat onargarriak ez diren argudioak lau haizeetara zabalduz. Gutxieneko soldatak langabezia areagotuko duela izan da klasikoenen artean entzun dugun argudio (neo-)klasikoena. “Lan merkatuan” konpontzen dituzte lan harremanetako arazoak ekonomilari neoliberalek, errenta guztien, eta batez ere baxuenen, igoerak duen eskari efektua albo batera utziz. Bizi-baldintzekiko eta banaketa-gatazkarekiko loturak gutxietsiz, ekoizpen kostua baino ez da haientzat soldata, eta lanaren kostua igotzearen aurka agertzen direnean, landun kopuruari eustearen aldeko moduan agertzen dira, ekonomilarien lege eztabaidaezina dela argudiatuz.

"Ezinbesteko urratsa da soldaten igoera eredu ekonomikoa eraldatzeko. Kapitalismoaren banaketa-gatazkatik haratago, iraunkortasun ekologikoa eta ekoizpenaren norabidea eta baliabideen jabetza ezbaian jarri behar ditugu ere"

Akats horren kontra borrokatzen dute sarritan ekonomilari kritikoek, soldataren ezarpenaren eta landun kopuruaren arteko lotura ezbaian jarriz. Keynesiarrek diotenez, lan kargaren ondorioz kontratatzen dute enpresariek, ez arau sozialen bidez ezarritako soldataren neurriaren arabera. Marxisten arabera, soldataren ezarpenak etekinak ditu itzalpean, hor bai kokatzen dela banaketa-gatazkaren gakoa. Gutxieneko soldata igotzerakoan ez dira hainbeste landun kopurua eta kontratu kopurua arriskuan daudenak, baizik eta ondasun eta zerbitzuen merkatuan saltzeko aukerak (nork erosten ditu ekoiztutakoak, gehiengo langileak ez bada?) eta klase sozialen arteko lehia da eztabaida honen muina.

Denbora osoko lanen gutxiengo soldatetatik haratago, premiazkoa da baita gatazka honetatik kanpo geratzen diren arazoak konpontzea. Emakumeen heren batek lan partzialetan dagoen garai honetan, lan harremanak sortzen dituzten ezinegonak konpontzeko beste neurri batzuk dira hartu beharrekoak, emakumeen lan baldintzetan eta soldaten arloan areagotu den arrakala ixtearen beharra nabarmenduz. 864 euro baino gutxiago jasotzen dute bi milioi lagilek Espanian, eta 2019an gehiengoaren soldata igotzeko joera gailendu dadin espero dugu, bereziki emakumeen eta eskasia material duen ororen egoera hobetuz.

Krisia atzean uzteko, gutxieneko soldatak baino, soldata guztiak igotzea beharrezkoa dela dio Jorge Uxo ekonomilariak, azken urteetan geratu den “hamarkada galduan” Espainiako ekoizpen harremanen produktibitatearen eta soldataren arteko aldentzea salatuz. Larria da epe horretan soldatek BPGarekiko galdu duten tartea hain handia izatea, eta, langileen bizi-baldintzetatik haratago, sistema kapitalista eta patriarkal honek sortzen duen etengabeko krisiaren adierazle moduan hartu ditzakegu. Suspertzea sarritan goraipatzen dute azken bolada honetan, Europar Batasunaren krisialdiaren bukaera dekretatuz. Baina bada nahiko etekinak eta salmentak berreskuratu izana, ez bada gehingoaren onurarentzat eraikitako irtenbidea?

Emakumeak dira krisia eta susperraldi kaskar hau gehien sufritzen dutenak, baina etorkin eta gazte oro ere bada testuinguru berri honen inposizioaren aurrean materialki eta espiritualki bortxatua. Oso larriak dira azken urteetan gazteen lan baldintzetan garatu egin izan diren murrizketak, eta soldata errealetan beherakada nabarmena jaso dute gaurko gazte eta ez hain gazteek, aurreko belaunaldikoekin alderatuta.

Gutxieneko bezain ezinbesteko urratsa da soldaten igoera, eredu ekonomikoa eraldatzeko bidean jarri beharko genukeen bitarteko nagusienetariko bat. Baina ez da banaketa-gatazka kapitalismoaren arazo bakarra, iraunkortasun ekologikoa eta, batez ere, ekoizpenaren norabidea eta baliabideen jabetza da ezbaian jarri beharko genukeena. Bernard Friotek esaten duen moduan : “klase agintariek bizi baldintzen, eskubideen eta zerbitzu publikoen kaskartzea ez den bide bat proposatzeko ezintasunak, elkarrekin eraiki beharko genukeen etorkizunaren faltan, Europako herrialdeen matxinada egitera eramango gaitu”. Ea ba.

Albiste hau El Salto-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Azkenak
Lur arraroak nahi ditu orain Trumpek, baina ba al dago halakorik Ukrainan?

AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]


Israelek larunbatean aske utzi behar zituen 642 preso palestinarrak askatu ditu

Asteburua baino lehen lau gatiburen gorpuak itzuliko ditu Hamasek. Horrela, Gazarako su-etenaren lehen faserako adostutako preso truke guztiak gauzatuko dituzte Israelek eta talde palestinarrak.


Betharrametik Uztaritzera, ikastetxe katolikoetako indarkeriak argiratzeko lekukotasunak

Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]


Zupiriak ukatu egin du ertzainek “indarra modu desegokian” erabili zutenik Ágredoren aurka

31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.


2025-02-27 | Gedar
Presoak gerrara bidaltzen jarraitzen du Ukrainako Gobernuak

Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.


Arma nuklearren industria finantzatzen jarraitzen dute banku espainiarrek

Arma nuklearren produkzioarekin, mantentze lanekin eta modernizazioarekin loturak dituzten hainbat enpresa aztertu dituzte, eta horien artean agertzen dira BBVA, Santander bankua eta SEPI. 


Bioaniztasunarentzako finantzamenduak kudeatzeko egitura bat espero dute Hego hemisferioko estatuek

Iazko urriko bileran lortu ez zuten akordioa erdiestea espero dute COP16ko parte-hartzaileek, eta ostegun honetan dute gailurraren azken eguna. 2030. urtea bitartean, bioaniztasunaren alde 200.000 milioi dolar bideratzeko engaiamendua hartu zuten 2022ko COP15 gailurrean, eta... [+]


Hezkuntzan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren... [+]


Bergarako Txapa irrati libreak 40 urte bete ditu

Martxoaren 29an ospatuko dute irratiaren 40. urteurrena, musika, literatura eta tailerrak bilduko dituen Txapa Egunarekin.


2025-02-26 | Euskal Irratiak
“Gazteon herria” sortzeko bost proposamen plazaratu ditu Xuti Gaztek

"Ipar Euskal Herria gaztez odolusten ari da". Sail berriak sortu goi-mailako ikasketetan, etxebizitza sozialak egin gazteentzat edo aisialdia euskaraz bermatu… Hamabost proposamen konkretu egin ditu Xuti Gazte ezker abertzaleko gazte antolakundeak.


Plentziako Uribe Kosta BHIko ikasle-talde batek mezu “iraingarriak, matxistak eta homofoboak” zabaldu dituela salatu dute

Uribe Kosta BHI institutuko hainbat ikaslek salatu duenez, mezu "iraingarriak, matxistak eta homofoboak" jaso dituzte Batxilergoko beste ikaskide batzuengandik. Horrez gain, gaineratu dute mezuak irakasle bati ere bidali dizkiotela eta beste ikasle batzuen... [+]


Urruñako emakumeak, matxino eta biktima

Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]


Irakasleen mezua familiei: “Grebaren arrazoiak ez dira ekonomikoak bakarrik”

Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Historia militarraren kontra, eta alde

Ezpatak, labanak, kaskoak, fusilak, pistolak, kanoiak, munizioak, lehergailuak, uniformeak, armadurak, ezkutuak, babesak, zaldunak, hegazkinak eta tankeak. Han eta hemen, bada jende klase bat historia militarrarekin liluratuta dagoena. Gehien-gehienak, historia-zaleak izaten... [+]


Eguneraketa berriak daude