1963an Laudioko ekoizpen planta martxan jarri zen, Tubacexen historiari hasiera emanez. Aurten konpainiaren 60. urteurrena betetzen da.
Tokiko enpresa gisa hasi ginen, altzairua eraldatzen eta karbonozko hodiak fabrikatzen. Urte gutxiren buruan hazi zen, eta 1975ean Amurrion altzairutegi propio bat jarri zen martxan, eta Acería de Alava elkartea sortu zen. Tubacex hasieratik eskualdeko enpresa motorra izan zen. Bizilagun askori eman zien lana eta, aldi berean, aberastasuna beste askoren artean banatzea ahalbidetu zuen, bizilagun horiei zerbitzu emateko negozio partikularren bitartez. Horrela sortzen dira bizitza duinak berma ditzaketen gizarteak eta zergak; hau da, zerbitzu publikoak ahalbidetzen dituztenak.
Tubacexen ibilbide industriala ez da samurra izan. Aipatzekoa da 1992an izandako finantza krisia: lankide eta auzokide askok kalera irten behar izan zuten Ertzaintza hasiberri haren aurrean beren lanpostuak defendatzeko. Haien borrokari esker, garaiko botere publikoek langile haien alde eta, azken batean, eskualde osoaren alde egin behar izan zuten. Krisi horren ondoren, gure lan zentroek karbonozko hodiak alde batera utzi eta altzairu herdoilgaitzezkoak fabrikatzen hasi ziren.
Baina, gaur egun, konpainia honen arazorik handiena ez da egiten dugun produktua edo erabiltzen dugun materiala. Tubacex multinazional bihurtu dute eta erabakiak gure esparrutik kanpo hartzen dira. Zertarako balio dio Aiaraldeari Tubacexek 60 urte betetzeak, Administrazio Kontseiluak onartutako azken inbertsioak Abu Dabin ekoizpen-planta bat eraikitzeko baldin badira? Zertarako balio dio Aiaraldeari Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntzak Austrian ekoizpen-planta bat sortzeko erabiltzea? Aiaraldeak eta Tubacexeko langileok ezin dugu urteurrenik ospatu hemen sortutako aberastasuna beste nonbaitera nola eramaten duten ikusten dugun bitartean.
Aiaraldeak eta Tubacexeko langileok ezin dugu urteurrenik ospatu hemen sortutako aberastasuna beste nonbaitera nola eramaten duten ikusten dugun bitartean
Arabako lantegietan ere gure lanpostuak defendatzea egokitu zaigu. Administrazio Kontseiluak kostuak aurrezteko egindako plan batean 10 milioi euro falta zitzaizkion Tubacexi, eta 150 langileren bizkar ezarri zuten kostu hori. Gauzak horrela, 2021ean iraungitze EEEa ezarri ziguten. Botere ekonomikoek hitz egin zuten; botere politikoak, Eusko Jaurlaritza eta EAJ, isilik zeuden bidegabekeriok ahalbidetzen zituzten bitartean. Erantzun egin genuen eta elkarrekin eutsi genion gure gizartearen aldeko borrokari, 236 egunez greba mugagabea eginez. 2021eko San Fermin bezperan, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zigun, eta EEE hura baliogabetzat jo zuen.
Gatazka bukatu eta "mirarizko errekuperazioaren" ondoren, non bat-batean guztiontzako lana zegoen, soldatak izoztu zizkiguten, azken urte hauetako neurrigabeko inflazioarekin batera. Baina neurri horrek ez die langile guztiei eragin; izan ere, greban parte hartu ez zutenek beren errebalorizazioak izan dituzte. Bada, mingainari kosk egin eta kaleratzeen zerrendan sartutako horiek berriz onartu behar izan zituzten gogoz kontra; badirudi hori garesti ateratzen ari zaigula. Horietako asko oraindik ez dira jatorrizko lanpostuetara itzuli eta beren kategoria profesionala errespetatzen ez zaien beste batzuetan dihardute. Horientzako, borroka oso gogorra izaten ari da. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak egon arren, aipatutako jokabideak deuseztatzen dituztenak, egungo zuzendaritzak ez ditu onartu nahi eta Espainiako Auzitegi Gorenean errekurtsoak aurkezten ditu, zigor neurria denboran luzatzeko asmoz.
Adibidez, duela gutxi, epai batek 13.000 euro baino gehiago ordaintzera kondenatu zuen enpresa, langile bati oinarrizko eskubideak urratzeagatik. Jardunaldi murriztudun ama eta greban langile aktiboa izanda, aldi baterako lan erregulazio espedienteak bere lankideei baino gehiago eragin zion. Azpimarratu behar da Tubacexeko emakume langileek erakutsi zuten indarra, adibidez, 2021eko martxoaren 8an eskirolak zeramatzan zuzendaritzaren autobusa Laudioko instalazioetan ez sartzea lortu baitzuten.
Epai irmoa da, halaber, zuzendaritzak sustatutako ekintza sindikalaren bidezko urraketa egon zela dioena; izan ere, morroi gisa jardun zuten beste batzuekin batera, Lantokiarteko Batzordeko langileen ordezkari bat baztertu zuten, esanekoa izango zen batzordea lortze aldera.
60 urteko historiak askorako ematen du, baina hau bada urteurrenean zoriondu nahi duten enpresa eredua, gu ez gaude prest.
Zorionak Aiaraldea hobe baten alde borrokatu zuten, borrokatzen duten eta borrokatuko duten guztiei!
Sergio Zaballa, Tubacexeko LABen sail sindikaleko kidea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]