Mozal hiriari ez! lemarekin, joan den 2020ko otsailaren 1ean, Piztu Donostia Plataformak Donostiako Udaltzaingoaren bulego aurrean egin zuen kontzentrazioan, bertako zuzendariari Piztu Donostia, mozal hiriari EZ! izena duen zazpi puntuko dokumentua bidali genion erregistro bidez. Bide beretik, Donostiako Udaltzaingoaren arduradun politiko nagusia zarenez, dokumentu horren kopia zuri ere bidali genizun. Egia esan, ohikoa den moduan, ez genuen inoren erantzunik jaso.
Duela urtebete Donostiako Udaltzaingoaren bulegoen aurrean egin genuen kontzentrazio hartan Udaltzaingoak gero eta maizago bereganatzen duen ekinbide errepresiboa, eta zenbait kasutan baita politikoa ere, salatu genuen, Euskal Legebiltzarrak salatu duen Mozal Legea behin eta berriro aplikatu baitu eragile eta militante sozial, sindikal eta politikoen aurka. Horregatik jarri genion kanpainari Mozal hiriari ez! izenburua.
"Normala al da bizikletan aurikularrak jarrita zituelako mugikortasun agenteek geldiarazi zuten adin txikikoa Udaltzaingoak oso bortizki atxilotzea, eta polizia-etxean kolpaturik bukatu duela salatzea?"
Kanpaina honi “bai” esan genion hogeiren bat eragile sozial, sindikal eta politikoek zera adierazi genizuen hitzez hitz, gure defentsan zazpi puntu azpimarratu ondoren: "Piztu Donostia, mozal hiriari EZ! ekimenarekin bat egiten dugun, pertsona zein eragile guztiok dei egiten diogu Udaltzaingoari gure eskubideak errespeta ditzan”.
Tamalez, urtebete ondoren, Piztu Donostia Plataformaren eskubideen behatokia gertakari larri bat salatu beharrean dago, duela hamar bat egun hiru udaltzain Amarako Easo Plazan adin txikiko bat atxilotzeko erakutsitako jarrera eta erabilitako teknika ez baitatoz bat, inola ere, Donostiako Udaltzaingoak bere jardueran bermatu behar dituen oinarrizko eskubide sozial, zibil eta politikoekin.
Amarako Easo Plazan ikusi dugun –eta filmatua dagoen– Udaltzaingoaren atxiloketak, 2020ko uztailaren 16an AEBetako Minnesotan George Floyden heriotza ekarri zuen atxiloketa dakarkigu gogora. Easo Plazan, pertsona bat lurrean hiru polizia gainean zituela eta arnasa hartzerik ez zuela garrasika… Nahikoa ez eta esku burdinak jarrita kotxean zeramatela behin eta berriro kolpatua izan zela salatu zuen adin txikikoak. Normala al da bizikletan aurikularrak jarrita zituelako mugikortasun agenteek geldiarazi zuten adin txikikoa Udaltzaingoak oso bortizki atxilotzea, eta polizia-etxean kolpaturik bukatu duela salatzea? Inork ez al du gehiegikeria polizial hau salatu behar?
Gutun honen bidez lau eskaera egin nahi dizkiogu Eneko Goia Alkateari:
1.- Udaltzaingoak edozein herritarri zor zaizkion eskubide sozial, zibil eta politikoak errespetatuz joka dezan, behar diren neurriak har ditzala eskatzen diogu Alkateari.
2.- Easo Plazako gertakarien inguruan informazio espediente bat zabal dezala eta ikerketaren emaitzak publiko egin ditzala, hiru udaltzainen jokabidea zuzena izan den ala ez jakiteko.
3.- Gardentasunaren izenean, Alkateak publiko egin ditzala Udaltzaingoak bere jarduerarako finkaturik dituen protokoloak, etorkizunean herritarrok argi eta garbi jakin dezagun non dauden Udaltzaingoak bere jardueran errespetatu behar dituen mugak.
4.- Udaltzaingoaren funtzio nagusia herritarrak laguntzea da eta ez errepresio lanetan aritzea. Easo Plazako gertakizunek Udaltzaingoaren aurrean herritarren beldurtzea dakar eta beldurtzen duenak ez du laguntzerik.
Eskubideen Behatokiaren eskaera hau indartzeko asmoz, Piztu Donostia Plataformak Bulebarrean, Udaletxeko balkoiaren azpian, ordu erdiko kontzentrazioa antolatu du, herritar zein eragile guztiek gertatutakoa salatzeko aukera izan dezaten.
Eneko Goiak entzungo gaitu!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]