Fisioterapeuta eta osteopata da Amaia Estanga. Lana zertan datzan azaldu, eta osasun sistema publikoan artatzeko dituzten zailtasunez mintzo da.
“Medikuntzaren beste adar bat da osteopatia; diagnostikatzeko eta tratatzeko beste teknika bat”. Hitz horiekin azaldu du zer den osteopatia Amaia Estangak. Kontatu du batzuetan zaila dela azaltzea zer den, eta hobe dela probatzea: “Helburua da identifikatzea zer gertatzen ari den gorputzean lesiorik berriz ez gertatzeko eta tresnak garatzeko”.
Osteopatia eta fisioterapia uztartzen ditu pazientearen beharren arabera, baina gehienbat osteopatia egiten du, “hobeto” diagnostikatzen duelako: “Diagnostikatzeko eta tratatzeko erabiltzen dut, eta amaieran fisioterapia pixka bat egiten dut gehiago askatzeko”. Hala ere, ikusten badu “zailagoa” egiten zaiola pazienteak nahiago duelako fisioterapia, pazientearen nahietara egokitzen da.
Gaineratu du eragin handia duela pazientearen jarrerak, eta askorentzat “oso arraroa” dela begiak itxita eta isilik lan egitea: “Tratatzean beti sentitzen dugu zerbait, baina pazienteek sentitzen ez dutenean beste sentsibilitate bat dutelako, uste dute ez dugula deus egin”. Horrelakoetan kexatu egiten direla esan du; hala ere, badira batzuk gerora hobekuntza ikusten dutenak, eta jarrerarengatik barkamena eskatzen dutenak.
Hiru oinarri orokor ditu osteopatiak: berezko sendaketa, osotasuna eta mugimendua. “Gorputz guztiek berez sendatzeko gaitasuna daukate, baina egoeraren arabera ezin duenean, osteopatiaren bidez berezko sendaketa berriz martxan jartzen laguntzen diogu”, azaldu du.
Horrez gain, esan du begirada kolektibotik eta globaletik erreparatu behar zaiela lesioei: “Ehun guztiak konektatuta daude eta leku batean dagoen zerbaitek besteari eragin diezaioke”.
"Gorputz guztiek berez sendatzeko gaitasuna dute, baina egoeraren arabera ezin duenean, osteopatiaren bidez berezko sendaketa berriz martxan jartzen laguntzen diogu"
Gorputza entzun
Gaineratu du gorputzak berez jaio aurretik mugimendua daukala, eta tratatzean eskuen bidez mugimendu hori sentitzen dutela: “Mugimendua galtzen bada, lesioa sortzen da; adibidez, gibelak mugimendua galtzen badu geldirik geratzen da, eta funtzioa ez duenez ongi egiten gerta daiteke, adibidez, mina izatea sorbaldan”. Hortaz, helburua da fisioterapiaren bidez mugimendua berraktibatzea: “Horretarako garrantzitsua da gorputza entzunez mugimendurik gabeko lekuraino joatea”.
Hego Euskal Herriko Osasun Sistema Publikoan ez dagoenez osteopatia egiteko aukerarik eta zerrendetan zaila denez sartzea, pribatuan artatzen du Estangak: “Legalki eta zientifikoki ez dagoenez nahi duten bezala demostratuta, ezin dugu ezer egin, eta tranpa eginez gero arriskuak daude”. Ipar Euskal Herrian aldiz, aukera gehiago daude.
Estangaren ustez, aukerarik ez izatea lan egiteko beste modu batzuk “albo batera uztea” eta “pribatizatzea” da: “Gustura egingo nuke lan publikoan, baina mugatuta gaude”. Gehitu du ez zaiola behar besteko garrantzia ematen: “Lau urteko ikasketak dira eta fisiologia eta anatomia kontrolatu behar ditugu; beste herrialde batzuetan prestigio gehiago daukate osteopatek”.
Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]
Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]
Antidepresiboen kontsumoa aztertuta, Euskal Autonomia Erkidegoan COVID-19aren pandemiak sintoma depresiboen intzidentzia handitu zuela ondorioztatu du ikerketa batek. Halaber, azterlanak nabarmendu du herritarren osasun mentala arazo fisikoekin batera artatzearen garrantzia, bai... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]
Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak
Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da.