Suitzan zela hitz egin du Oarsoaldeko Hitzarekin Ane Espina Errastik (Lezo, 2003). Biolineko ikastaro bat egin du han, astebetekoa. Izan ere, azken asteetan bere biolin jotzaile ibilbideak bultzada handia izan du, tartean duela gutxi Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin bakarlari bezala aritu delako.
Apirilaren 5ean Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin bakarlari bezala izan zinen. Sekulakoa esperientzia, ezta?
Oso esperientzia berria izan zen niretzat. Orkestra profesional batekin jotzen nuen lehen aldia zen. Hasiera batean, beldurra-edo nuen, ez nekien oso ondo nola sentituko nintzen orkestra batekin, beharbada txiki sentituko nintzela pentsatu nuen. Baina lehenengo entsegutik oso babestua sentitu nintzen, lasai. Urduritasuna banuen, baina beldur sentipenik ez nuen izan. Seguru atera nintzen oholtzara. Gozatzera.
Bai kontzertu horretarako, zein daramazun musika ibilbiderako, sekretu handirik ez da: lana, eta lan gehiago, ezta?
Hala da. Ez dago beste sekreturik. Txikitatik beti esan izan didate hori. Hemen inork ez du ondo jotzen jaiotzez dohain berezi bat duelako. Geroz eta gehiago lan egin, emaitzak hobeak izango dira. Eta emaitzak lortze horrek lanean jarraitzeko motibazio gehiago ematen dit.
Bi pieza interpretatu zenituen Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin.
Piotr Ilich Tchaikovskyren bi pieza jo nituen, The Melodie eta Waltz Scherzo. Konpositore berberarenak izan arren ez dute antzekotasunik. Lehena oso melodikoa eta lasaia da, goxo interpretatzekoa. Bestea, berriz, azkarragoa da, birtuosoagoa. Gustagarri egin zitzaidan nahasketa hori egitea.
Zein erregistrotan zabiltza gusturen, birtuosismoan edo lasaitasunean?
Txikitatik gusturago izan naiz pieza lasaiagoekin, espresatzeko aukera gehiago ematen dutelako. Denoi zailago egiten zaizkigu obra teknikoagoak. Bilbon jo nuen Waltz Scherzo azkarra da, baina aldi berean oso alaia. Nahiz eta jotzeko zaila izan, transmititu nahi izan nuen arina zela, entzuteko erraza.
Zergatik hautatu zenuen biolin jotzaile izatea?
Txikitan flauta jotzen nuen. Beti musika tresna horrekin nenbilen. Tomas Garbizu Musika Eskolan instrumentuen aurkezpenak egin ohi dituzte, eta biolina ikusi nuen, biolin irakaslea, biolinarentzako errepertorioak entzuten hasi nintzen… ‘Agur flauta, kaixo biolina’, esan nuen. Hortik aurrera elkarrekin bidea egiten hasi ginen biolina eta ni neu.
Aipatu izan duzu Raffaela Acella biolin irakaslearen eragin nabarmena izan duzula.
Raffaela asko izan da niretzat, bai musika alorretik begiratuta, bai eta pertsonaletik ere. Egiten ari naizen bidearen arduradun nagusienetakoa da. Asko lan egin dugu elkarrekin. Elkarlana izan da gakoa: hark emandakoa nik jaso, eta gehiago ematen nuen; orduan, Raffaelak are eta gehiago erakusten zidan, eta nik maizago lan egiten nuen… Harekin klasera joan, hiru edo lau ordu egin… gozamena zen. Erretiratua dago egun irakasle bezala.
Zure musika ibilbidea Tomas Garbizu Musika Eskolan hasi, Errenteria Musikalen segi, eta orain Musikenen jarraitzen ari zara. Beti eskaileretan gora.
Bai, hala da. Musikenen sartzeko sarrera probak egin nituen, eta aukeratu ninduten. Aurretik, musika ikasketak ikastetxekoekin partekatzen nituen. Ez dut esan nahi ikastetxean egotea denbora galtzea zenik, baina bai astuna bi arloak uztartzea. Ikasturte honetan gozamena da bakarrik Musika ikasketak egin ahal izatea Musikenen. Nahi dudana egiten ari naiz lehenengoz: musika.
Musikari izateaz bizitzea, ametsa al da?
Ez dakit ametsa den, baina garbi dut musikaz bizi nahi dudala. Ez dakit zertan zehazki nahi dudan zentratu, baina musikarekin, musikaz bizi nahi dut. Baina orain ikasi behar dut, asko. Oraindik ez dakit ia deus ere, eta ikasi besterik ez dut egin behar. Ea etorkizunak zer ekartzen didan.
Gazte-gaztea zara. Zure adinekoek ez dute bizitzaz duzun ikuskera, hau da, etenik gabe ikasi eta musikan zentratzearena.
Denetik dago, ez pentsa. Hainbeste ordu sartzea, hainbeste sakrifikatzea, beharbada beste gazte batek ez du baloratuko. Baina ziurrenik nire egoeran ez daudenek pentsatzen dutela hori. Gauzak garbi izan behar dituzu, nahiz eta gauzak garbi izatea ere asko kosta!
Lezoarra izanik, herriko zein txokotan joko zenuke gusturen?
Elizan ondo, Gezalan ondo, kalean bada ondo… Niri, jotzea bada, berdin zait non. Gustuko dudana da jendeak entzutea, eta egiten dudanaz gozatzea.
Lesoinuren azken asteburua da honakoa [apirilaren 22koa]. Gainera, bihar Euskadiko Musikari Gazteekin kideekin joko duzu [19:00etan, Gezalan, Sutargi Abesbatzarekin batera]. Garrantzitsua da horrelako musika ziklo bat herrian izatea, ezta?
Noski, hala da. Herriko musika ikasleentzat aukera izateaz gain, kanpoko musikariak Lezora etortzea inspirazio iturri da. Gainera, musika estilo asko entzun daitezke, nahasketa dago. Hori oso onurazkoa da. Gainera, Oihan anaiarekin eta beste hainbat kiderekin batera joko dut bihar. Oso polita izango da.
Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.
Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]
Albenizen Iberia Suite monumentalaren bertsio berri bat egitea meritu handiko lana da, merkatuan dauden grabazio bikainak kontuan hartuta. Hori dela eta, Luis Fernando Pérezek Musika Hamabostaldiko errezitaldian egindako lanak sekulako miresmena sortu zidan.
Orkestra handien eta obra handien kontzertuen ondoren, ezin diegu arreta jarri gabe utzi musika-patxada handiagoko, sosegu handiagoko baina edertasun berdineko proposamenei.
Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren lehen kontzertuak erromantizismo berantiarraren kutsua izan bazuen ere, bigarren topaketan taldeak bi obra zirraragarri interpretatu zituen, istorioak kontatzen zizkigutenak. Obra exigenteak ziren, batez ere adierazkortasunaren aldetik, eta... [+]
Musika Hamabostaldiak 85. edizioari hasiera eman dio, orkestra handi batekin eta inaugurazio baten mailako programarekin.
Viena, 1824ko maiatzaren 7a. Ludwig Van Beethovenen (1770-1827) 9. Sinfonia estreinatu zen. Konpositore alemaniarrak bukatu zuen azken sinfonia izan zen, baina, asmoari erreparatuta, lehena izan zela ere esan liteke. Beethovenek 1799 eta 1800 urteetan idatzi zuen 1. sinfonia;... [+]
Durangoko Hitz liburu-dendan otu zitzaidan Saturraran operak merezi zuela kritika. Jose Julian Bakedanoren arrapostua batetik, liburu-dendako Gaizka Olabarriren berben ilusioa, horrenbeste urtean Hitz liburu-dendako ardura eraman izan duen Nekane Bereziartuak opera hori ikusteko... [+]
Amaitu da Euskadiko Orkestraren kontzertu-denboraldia, Iruñeko Baluarten egindako aparteko kontzertu batekin. Kontzertu ederra, entzuleen txalo zaparrada nahi duten horietakoa, pizgarri dezenterekin.
Pizgarri horietako lehena bakarlaria zen, Federico Colli italiarra,... [+]
OLBEren 2023/2024 denboraldia amaitu da, publikoak beti espero duen tituluarekin. Mila aldiz entzun arren beti sentimendu biziak pizten dituen opera da Pucciniren maisulanetako bat. Gainera, oraingo honetan, primerako bakarlariez gozatu ahal izan dugu; antzezpena benetako plazer... [+]
Azken denboraldietan ohikoa izan den moduan, OLBEk errezitaldi polita prestatu du denboraldiko azken titulurako, preludio gisa balio izan duena.
Opera eta zarzuela nahastea ideia bikaina izan da. Izan ere, askok uste dugu ez litzatekeela ideia txarra izango noizbait genero... [+]