Gurutzea bai ala ez Olarizuko mendi tontorrean?

  • Eztabaida piztu da Olarizuko erromeriaren atarian. Mendiolako kontzejuak Olarizuko gurutzea eraisteko erabakia hartu du. Gasteizko Udala eta Aldundia ez daude ados.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abuztuaren 27an - 11:05
Olarizuko erromeriaren atarian piztu da eztabainda. (Arg.: Alea) Olarizuko erromeriaren atarian piztu da eztabainda. (Arg.: Alea)

Arabako Olarizu mendian dagoen gurutzearen jabea da Mendiolako kontzejua, eta monumentua eraistea erabaki du, frankismoarekin duen lotura dela eta. Uda aurretik bozkatu zuten herritarrek, eta hamarretik zazpi agertu ziren sinbolo frankista kentzearen alde. "Ezin dugu ahaztu ikur horrek zer sinbolizatzen duen", esan du Ibon Urizarrek, Mendiolako batzarreko fede emaileak. 

"Askapenerako gurutzadan gure aberriaren eta Kristoren alde eroritako" apaizei egiten die omenaldia Olarizuko gurutzeak. Jatorrian, 1951ko azaroan, Gasteizen, ospatutako Misio Santua gogoraraztea zuen helburu eta herritarren "borondatezko" ekarpenei esker eraiki zuten, baina erregimen frankistako agintariek zentzua aldatu zioten gero. "Herriko zaharrenek gogoratu dute dirua jarri behar izan zutela hori egiteko, eta... Ea nor ausartzen zen garai horretan proiektua ezbaian jartzera", azaldu du Urizarrek.

Mendiolako herritarrek hartutako erabakia Gasteizko Udalaren asmoen kontra doa. Udala gurutzea mantendu eta plaka bat jartzearen aldekoa da. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ideia hori berretsi du azken egunotan, eta zalantzan jarri du gurutzea kentzeko erabakiaren zilegitasuna. "Udalaren esku badago, ez da gurutzea kenduko; ikusteko dago, era berean, Mendiolako batzarrak hori erabaki dezakeen". Arabako ahaldun nagusia ere gurutzea dagoen bezala uztearen alde agertu da, eta adierazi du Olarizu mendian dagoen gurutzea ezin dela frankismoaren ikur modura interpretatu.

Gasteizko Udalak egoera berria aztertzen duen bitartean, irailaren 10ean, Olarizuko erromeria egunean, gurutzeari testuingurua emateko plaka jarriko du. Ez gurutzean, baizik eta beheko zelaietan, Gasteizko lurretan.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Azkenak
2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata


2024-08-14 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


Musk amen-omenka, trumpismoa besarkatzen

Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.


Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


Hamar gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Paquita Bretos Andueza zendu da, mendizale aitzindari eta antifrankista

96 urterekin eman du azken hatsa. Nafarroa Garaian zein Euskal Herri osoan, mendizaletasunaren aitzindarietako bat izan zen, Angel Oloron senarrarekin batera.


2024-08-13 | Euskal Irratiak
Aitor Elexpuru: “Larhunen ez dugu gehiago eraiki dadin nahi, baizik dagoena hobe kudeatua izatea”

Abuztu hasierarekin batera, bero, idorte eta su arriskuak altuak dira mendiguneetan. Arriskuen murrizteko nahian, 2021tik, Lapurdi eta Nafarroako mendigunea osatzen duten hiriek zonbait protokolo eta konbentziotan elkartu dira, mugaz gaindi. Horien artean, “Gure... [+]


Eguneraketa berriak daude