Garbiketa lanetan diharduten bi emakumeren egoera larria salatu du LAB sindikatuak. Gurpildun aulki eta taka-taka baten laguntzaz mugitzen diren arren, lanera bidali ditu Gizarte Segurantzak.
Maria Elena Escudero gurpildun aulkian eserita sartu da LAB sindikatuaren prentsa aretora, bere senarrak bultzatzen zuen aulkia. Egoera horretan dago 2020az geroztik pairatzen duen neke kronikoa larritu zenetik. Bihar itzuli beharko da lanera, Mendillorriko eskola garbitzera. “Ohetik aulkira eta aulkitik ohera mugitzen naiz soilik, eta dena nire bikotearen laguntzari esker”, azaldu du haserre Maria Elenak. “Bihartik aurrera garbiketa gurdia bultzatzera behartuta nago, erratza pasa beharko dut ikasgeletan, mahai eta aulkiak garbitu… azalduko al didate nola egingo dudan?”. Osasunbidearen txostenak “euskarririk/laguntzarik gabeko jarrera finkoetan egoteko muga” duela aitortzen dio. “Era berean, patologia horiek etengabe minez bizitzea eta maila emozionalean ere funtsezko eragina izatea dakarte”. Hala eta guztiz ere, Gizarte Segurantzak eta lan egiten duen Zaintzen enpresaren osasun zaintza zerbitzuak ez diote ezintasun iraunkorraren aitortza ematen eta baja ukatu diote.
Maria Angeles Andres taka-takan mugitzen da batetik bestera, %56ko desgaitasuna onartua du eta pertsona bat joaten da bere etxera, egunerokoan eta dutxan zein oinarrizko jardueretan laguntzera. Hala eta guztiz ere Patxi Larraintzar eskola garbitzera joaten da egunero. “Taka-taka utzi eta garbiketa gurditxora helduta mugitzen naiz”, azaldu du Maria Angelesek. “Ezin naiz makurtu, ezin ditut mahaiak garbitu eta beldur izugarria dut eskailerak garbitzea tokatzen zaidanean, eroriko naizelakoan”. Osasunbidearen txosten medikoak aitortzen du “patologia osteoartikularra dela-eta eguneroko bizitzan mobilizatzeko eta jarduerak egiteko muga garrantzitsuak dituen pazientea” dela, eta ohartarazten du “ibiltzeko eskorga behar duela” (taka-taka). Hala ere, Gizarte Segurantzaren ikuskaritza medikoak ez zion ezgaitasun pertzeptiboa eman eta, jarraian, Quirón Prevención osasun zaintza zerbitzuak, 2024ko abuztuaren 19ko txosten baten bidez, garbiketako langilea bere lanpostura itzultzera behartu zuen, mugekin bada ere “gai zela” ebatzita.
LAB sindikatuko arduradun Imanol Karreraren iritziz, Gizarte Segurantzako eta enpresen osasun zaintza zerbitzuetako arduradunak “ez ziren burutik sano egonen bi garbitzaileak taka-taka baten eta gurpil-aulki baten laguntzaz lan egitera behartzeko erabakia hartu zutelarik”. Karrerak jokabide “gizagabe, lotsagarri eta iragan mendeetako” horren erantzule egin du CENeko enpresaburu nafarrek lan absentismoari buruz egiten duten diskurtso “manipulatua”.
LAB sindikatuak ohartarazi duenez, Gizarte Segurantza langileen bizi kalitatea okertzen ari da, langileak egoera tamalgarrietan lan egitera behartu arte, bi garbitzaile hauen kasuan bezalaxe. “Arrazoi ekonomiko hutsek gidatuta, Gizarte Segurantzaren ikuskaritza medikoak ezintasunak ez errazteko agindua du, eta, beraz, urtetik urtera langileen bizitza okertzen ari da”, gaineratu du Karrerak.
Espainiako Ministro Kontseiluak etxeko langileentzako osasun-azterketak, formazioa eta lan-arriskuak ebaluatzea ezartzen duen dekretua onartu berri du. Baina dekretu horrek arrakala garrantzitsuak ere baditu: langileari “sekretu profesionala” mantentzea eskatzen dio,... [+]
1958an, emakume baserritarrek Donostiako Erdialdea hartu zuten, esnea saltzea galarazi zitzaiela salatu, eta baserritarren eskubideak aldarrikatzeko. Administrazioak esnearen esklusibotasuna Gurelesa enpresari eman zion, eta baserritarrek Bretxan saltzeari utzi behar izan... [+]
Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]
ELE, Etxeko Langileen Elkarteak emandako zifra da, Bizkaian egindako galdeketen emaitzak jasota. Urtero bezala, etxeko langile egoiliarren eta kanpo-langileen lan baldintzei buruzko txostena egin du. Egoera erregularrean zegoen %35,38k ez zuen jaso lanbide arteko gutxieneko... [+]
Berdintasuna, haurdunaldia bezalaxe, badago edo ez dago. Berdintasunik ez dagoenean, ezberdintasuna dago, hori da neurtu eta baloratu daitekeena. Akaso berdintasunaren ondorioak izan daitezke gehiegizkoak batzuentzat, baina horrek eztabaida ondorioetan kokatuko luke, sekulan ez... [+]
Errenteria (Gipuzkoa), 1892. Aizpitarte kobazuloetan Gipuzkoako lehen indusketa arkeologikoak egin ziren, Lersundi kondea buru zuen taldearen eskutik. Handik hamaika urtera, 1903an Alfontso XIII.a Espainiako erregeak bisita egin zuen aztarnategira, eta aitzakia horrekin argazkia... [+]
Gipuzkoako ertzain-etxetako garbitzaileek greba deitu dute azaroaren 15etik 19ra. 42 langile dira, ia denak emakumeak, eta kexu dira Garbialdi enpresak eskari gutxienekoak ere ez dizkietela onartzen. Nekane Zabala langile horietako bat da. Badaki zer den greba egitea. 2018an... [+]
SEPE Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoko zerbitzuak ukatu bazion ere, Bilboko Lan Arloko 7. Auzitegiak onartu dio langileari eskubidea, ELAk jakinarazi duenez. SEPEk helegitea aurkeztu du.
Urola Kostako baserriko bost emakumek sortu zuten 2007an Hitzez elkartea, landa eremuko emakumeen osasuna hobetzeko helburuarekin. “Zaindariei zuzendutako sostengu-taldeetan ezagutu genuen elkar, eta lanketa bat egin ondoren, 2006an erregistratu genuen elkartea”,... [+]
Urriaren 15ean ospatzen den Emakume Baserritarren Nazioarteko Eguna aitzaki hartuta, AFAMMER elkarteak bere 25. urteurrena ospatzeko topaketa antolatu du urriaren 17an Iruñeko Planetarioan.
Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]
LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.
Nafarroan emakumezkoek gizonezkoek baino 6.800 euro gutxiago irabazten dute urtean. 2021eko Espainiako Soldaten Egituraren Inkesta atera berri da eta, horren arabera, soldatak batez beste urteko 28.459 euroraino igo dira Nafarroako Foru Erkidegoan.