“Gure testuinguru ekonomiko eta politikoak baldintzatzen du migrazioari buruzko iritzia”

Emaitzak pozik egotekoak direla esan zenuten atzoko agerraldian. Zertan hobetu da azken urte hauetan?

Ez da urte bateko kontua izan, 2015ean hasi zen tendentzia da. Krisiaren ondorengo garai honetan, immigrazioaren aurreko jarrerek hobera egin dutela ondorioztatu dugu. Hau da, testuinguru ekonomikoak hobera egin duen heinean etorkinen aurreko jarrerek ere hala egin dute. Hori egiaztatu egin ahal izan dugu. Inkestan bildutako datuekin Tolerantziaren Indizea —zerotik 100 puntu bitartera— kalkulatzen dugu, eta ikusi dugu datu hori BPGrekin batera doala. Hortaz, badago harreman sendoa migrazioarekiko iritziekin.

Etorkinei buruzko zurrumurruek eta estereotipoek hor jarraitze dute ordea.

Oso indartsu daude, oso errotuta. Ezin da beste era batera izan. Beheruntz doaz bai, baina batzuk oraindik oso indartsu daude. Ongizate estatua adibidez, edota gizarte prestazio eta gizarte politikekin loturiko zurrumurruak beti mantentzen dira. Hauek krisi garaian eta ondorengoan ere gure artean izan dira.

EAEko gizarteak uste duena baino etorkin gutxiago dago gure artean, eta datuek urtero islatzen dute gauza bera. Zergatik gertatzen da?

Esparru honetan errealitatea eta pertzepzioa ez datoz bat; hainbat fenomenok eragiten dute. Datuek gehienbat, baina horrez gain komunikabideen trataerak eta iritzi publikoak zeresan handia izaten dute. Baina bai, urtero gertatzen da gauza bera. Zenbakiak ia urtero antzekoak izan ohi dira; aurten, pertzepzioa %17 ingurukoa zen, eta errealitatea %9,4koa, ia erdia.

Aurtengoa izan da lehen urtea etorkinen jatorriaz galdetu duzuena.

Premien arabera galderak txertatzen joan gara azken urteetan. Ondorioztatzera iritsi gara magrebtarrak direla gure gizartean zarata gehien sortzen duen taldea, eta abegikotasun maila aztertzen badugu, argi ikusten da sinpatia gutxien hauengan dugula. Gainera uste da magrebtarrak direla etorkinen gehiengoa, eta ez da hala. Azken urteetan etorri direnen %70a latinoamerikarrak ziren. Hortaz, hemen ere ikusten da pertzepzioaren eta errealitatearen artean ez duela zertan harremanik izan.

Islamaz galdetzen iaz hasi ginen, eta oraindik ez dagoela ondo ikusia; 0tik 10erako eskalan, iaz 2’8 eta aurten 2’7. Ikusten da badagoela zarata bat, ez kolektibo guztiekiko, baina bai batzuekiko. Horregatik diogu EAEko gizartea antibalentea dela.

Etorkinek izan beharko lituzketen eskubideei buruz ere egin duzue lanketa. Hezkuntza eta osasuna funtsezkotzat jotzen ditu gizarteak, baina beste zenbait eskubide aldiz ez.

Euskal gizarteak hezkuntza eta osasuna eskubide unibertsaltzat ulertzen ditu; hau da, edonork eduki beharreko zerbait dela pentsatzen du. Baina gainontzeko eskubideei buruz mintzatzean traba edo muga gehiago topatu dugu, nagusiki egoitza-baimena izateko eskubidearekin. Hala eta guztiz ere, azpimarratu nahiko nuke etorkinek inongo eskubiderik izan beharko ez luketela dioten horiek oso gutxi direla.

Asiloa eskatzen duten errefuxiatuekiko, zer iritzi du EAEko gizarteak?

Orokorrean, jarrera oso irekia dela esango nuke. %30ak dio denei lagundu behar zaiela, eta beste %40 inguruk dio ihesean badabiltza edo jazartuak baldin badira lagundu behar zaiela. Hortaz, kopuru esanguratsu batek babestuko lituzte, eta hori pozgarria da.

Datozen urteei begira, jarrera hauek zer-nolako bilakaera izango dutela uste duzu?

Epe motzera begira, nire ustez, ez da aldaketarik egongo. Aurrez esan bezala, testuinguruak markatzen du, eta ez dut ezer nabarmenik espero. 2015etik hobetuz doaz jarrerak, baina noizbait egonkortuko da, eta testuinguru honetan izango dela uste dut. Hala izatea nahiko nuke behintzat, gizarteak jarrera irekia baitu eta testuinguru politiko zein ekonomikoari begiratuta ondo baikaude. Europako gainontzeko herrialdeei begiratuta ere, xenofobiari dagokionean, ondo gaude.

Aprobetxatu beharreko momentua da; lo ez geratzekoa eta lana egitekoa. Hainbat programa eta neurri hartu behar dira elkarbizitza eta integrazioa sustatzeko, eta horretarako, lan egin behar da Eusko Jaurlaritzatik, udaletatik eta gobernuz kanpoko erakundeetatik. Taldeon arteko elkarlana da garrantzitsuena elkarbizitza bultzatzeko. Elkarbizitzak denbora behar du, baina gure esku dago abiadura gehiago edo gutxiago ematea. Orain ordea, uste dut badela momentua martxa bat igotzeko, testuingurua lagungarri baitugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Askatu dituzte Hendaiako zazpi atxilotuak, baina urtarrilean epailearen aitzinean agertu beharko dira

Hendaiako komisarian deklaratu dute asteazken goiz honetan, eta segidan atxilotu dituzte, martxoaren 14an Korrika Irundik Hendaiara iragan zen egunean “talde antolatuan migratzaileak Frantziako Estatuan sartzen laguntzea” leporatuta. Zazpi herritarren aldeko... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Materialismo histerikoa
Ezin dute euskara ikasi

Ama da, Perukoa, eta ezingo luke euskara zerotik ikasten doan hasi, egunkarietan irakurri dugun moduan (gezurra zen): hemen agian bai, gurean udalak bermatzen duelako eskubide hori (Hernani). Etortzen bazait ikasturtea amaitutakoan (etorri zaizkidan moduan), alabarekin udan zer... [+]


Manteroekin Bat
“Ez dirudi agintariek benetako interesa dutenik manteroen egoera konpontzeko”

Manteroek azken hilabeteetan Bilbon bizi duten egoeraz aritu gara Manteroekin Bat plataformaren barruan dauden hiru elkartetako kideekin: Boubacar Diouf (Mbolo Moye Doole), Luisa Menéndez (Ongi Etorri Errefuxiatuak) eta Elena Bezanilla (Bizkaiko SOS Arrazakeria). Salatu... [+]


2024-09-19 | Gedar
Gomazko beste milaka bala erosiko dituzte Guardia Zibilak eta indar militarrek

Guardia Zibilak 18.000 euro baino gehiago bideratu ditu aurten kautxuzko bolak erostera, "istiluen kontrako" materialaren barruan. Itsas Armadak, berriz, gomazko 1.500 pilota erosiko ditu. Poliziak erabiltzen dituen bitartekoak erregulatzen dituen araudia ez da... [+]


“Migratzaileak autoan hartu eta Polizia egon zitekeen errepideak saihestuta eramaten nituen”

Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]


Gose eta gerlatik ihes, oraingo afrikarrak bezala lehengo euskaldunak

Andoni Gabantxo arrantzale bermeotarrak Mastodon sare sozialean argitaratu zuen haria artikulu formatuan ekartzen dizuegu, bere oniritziarekin. Gaurko errefuxiatuei buruzko eztabaidetan ez dezagun ahantz atzoko hainbat errefuxiatu gure arbasoak zirela, hemengo portuetatik ihes... [+]


2024-09-16 | ARGIA
Gutxienez bederatzi migratzaile hil dira Mantxako kanalean eta Ceutako kostaldean

Gutxienez zortzi migratzaile hil dira Manchako kanalean, Frantziako Ambleteunse hiritik Erresuma Batura zeramatzan ontzia hondoratuta. Aurten, 45 lagun hil dira jada Erresuma Batura iritsi nahian. Bestetik, Espainiako Ceutara igerian heldu nahi zuen pertsona bat ito da igandean... [+]


Ez deitu deportazio masibo, deitu marketin kanpaina arrazista

Mendebaldeko herrialde aberats gehienetan ultraeskuina etengabe eztenka ari da migratzaileekiko gorrotoa eta arrazismoa akuilatzen. Deportazio planei ekitea izan da gobernu askoren erantzuna, izan afganiarrak talibandarren eskutan uzteko, Alemania pentsatzen ari den moduan, edo... [+]


Ultraeskuinaren diskurtsoari eutsi eta Alemaniak polizia-kontrolak ipiniko ditu muga guztietan

Gobernuak argudiatu du "migrazioaren karga handia"  eta "terrorismo islamistaren arriskua" areagotu direla.


Moussa bizilagunaren kanporatzea ekiditeko herri bazkaria egin dute asteburuan Txantrean

Kanporatze agindu mehatxua gainean du Moussa txantrearrak. Bizilagunak bildu dira prozesuari aurre egiten laguntzeko.


Ibaiak

Mugak Zabalduz karabanarekin, Bosnia Herzegovinako Bihac hirian, Nihad Suljic aktibistak Drina ibaia Balkanetako hilobi handiena dela azaldu zigun. Ahantzi ez daitezen, topatzen diren hilotzak identifikatzeaz eta ehorzketa emateaz arduratzen da, merezi duten duintasuna aitortu... [+]


2024-09-03 | ARGIA
Eusko Jaurlaritzak “gogoeta serioa” eskatu dio Espainiako Gobernuari, migrazio olde betean

Nerea Melgosa sailburuak esan du "ezinbestekoa" dela Espainiako Gobernuak bere migrazio-politiken berri ematea, autonomia-erkidegoek ez baitute "inongo ezagutzarik".


2024-08-30 | Gedar
Pertsona migratuen deportazioaren alde agertu da Pedro Sanchez

"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.


230.000 migratzaile iritsi dira Kanarietara azken 30 urteetan, eta beste milaka hil dira itsasoan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundearen arabera, iaz 6.007 pertsona hil ziren Kanarietako Bidean itota. 2023an 39.910 migratzaile iritsi dira Kanariar Uharteetara. Espainiako Estatuko presidente Pedro Sánchez hurrengo egunetan Gambia, Senegal eta Mauritaniako... [+]


Eguneraketa berriak daude