Gure pausoen arrastoan, geroz eta azkarrago

  • 1085. urtean, Gilermo Konkistatzaileak Domesday Book (Azken Judizioaren Liburua) delakoa osatzeko mandatua eman zuen. Ingalaterran egindako aurreneko errolda bildu zuen liburuak eta herrialde hartako altxorrik preziatuenetakoa da, duen balio historiko handiagatik. Orain, 920 urte beranduago, Liburutegi Britainiarrak “XXI. mendeko Domesday Book” ekimena jarri du abian, gaur egungo britainiarren ohitura, interes, kezka eta gainerakoak sailkatu eta etorkizuneko herritarren eskura jartzeko.


2007ko maiatzaren 05ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Jendea oinez
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Horixe da ekimenaren helburua: Intrahistoria ikertzen duten etorkizuneko adituentzako tresna baliagarria sortzea. Horretarako, Liburutegi Britainiarrak herritarrei eskatu die euren postontzi elektronikoan gordeta duten mezuren bat (eguneroko bizitzaren isla dena) email@emailbritain.co.uk helbidera bidaltzeko. Gainera, inork bere mezuak pertsonalegiak direla edo ezer interesgarririk esaten ez dutela uste badu, ekimen honetarako bereziki idatzitako mezua bidaltzeko aukera izango du. John Truck liburutegiko bilduma britainiarren arduradunaren hitzetan, “mezu elektronikoen katalogazio digitala sekula ez da eskala honetan egin”. Bere ustez, proiektuak “eguneroko bizitzaren zati bat” bilduko du, milaka herritarren ahotsa jasoko ez dutela badakien arren, Internetera sarbiderik ez duten nahiz hura zer demontre den ere ez dakiten lagun mordoa dagoelako.

 

13.000 lekuren katastroa

Gilermo I.goa 1066an izendatu zuten Ingalaterrako Errege, Hastings-eko Guduan Haroldo errege saxoia garaitu ondoren. 1085ean, bere erreinuaren balio fiskala zehazteko inkesta bat egiteko agindu zuen. Funtzionarioek herrialde guztia zeharkatu zuten lurra nork zuen eta hura nola erabiltzen zen jakiteko. 13.000 lekuren katastroa egin zuten. Adituen arabera, hain erregistro zabala osatu zuten, ezen ez baitzen idi, behi edo zerririk utzi zerrenda horretatik kanpo. Iazko abuztuaz geroztik, liburua Interneten kontsulta daiteke, helbide honetan: www.nationalarchives.gov.uk/domesday.

 

Geroz eta azkarrago gabiltza oinez

Liburutegi Britainiarreko arduradunek zer nolako mezuak jasoko dituzten pentsatzean, alegia, gure eguneroko bizitzaz hausnartzean, ziur abiadura hitza etorriko zaizuela askori burura, geroz eta azkarrago (presa gehiagorekin) bizi izatea, alegia. Horrek bide eman digu Hertsfordshireko Unibertsitateak (Ingalaterra) kaleratu berri duen ikerketa berezi bati buruz hitz egiteko.

 

Richard Wiseman psikologoak gidatutako azterketak munduko bazter guztietako herritarren bizitza erritmoa aztertzea izan du xede. Bizitza erritmoa baino, oinez ibiltzeko erritmoa. Hori aztertu baitute, jendea kalean zein abiaduran ibiltzen den. Hogeita hamabi hiritan egin dute azterketa. Horietako bakoitzean, 35 gizon-emakumek 60 oin (20 metro inguru) egiteko zenbat segundo behar izan zituzten kalkulatu zuten. Jende gehiegi ez zebilen kaleetan egin zuten neurketa eta mugikorretik hitz egiten ari zirenak eta eskuetan poltsak eta bestelakoak zeramatzatenak ez zituzten aintzat hartu. Ondorioa: abiadura handienean Singapurreko herritarrak ibiltzen dira. 20 metro 10,55 segundutan egiten dituzte. Bigarren lekuan Kopenhageko herritarrak daude (10,82) eta hirugarrenean Madrilgoak (10,89). Azken postuetan, bestalde, Ekialde Hurbileko hiri ugari ageri da: Dubai (14,64), Damasko (14,94), Amman (15,95), Manana (17,69)… Geldoenak, ordea, Blantyre (Malawi, Afrika) hiriko biztanleak dira, 31,60 segunduko markarekin. Dena den, Latinoamerikako herrialde bakar batean -Brasilgo Curitiba hirian- egin dituzte neurketak, eta ziur (topikoei eusten badiegu behintzat) horietako batzuk ere azalduko liratekeela tropelaren atzealdean. Litekeena da azterketak balio zientifiko handiegirik ez izatea, baina askok sentitzen duguna islatzen dute. Geroz eta bizkorrago -azeleratuago- bizi garela, alegia. Ikerketaren arabera, duela hamar urte baino %10 azkarrago bizi gara batez beste.

 

- Eta zuk, zer bizitza erritmo daramazu? (Richard Wisemanen galdetegia).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ameriketara
2021-07-28 | Unai Brea
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa: Ontziola zaharra, memoriaren ondare

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa Ibaizabal ertzean dago, ezkerraldean hain justu, behinola Euskalduna ontziolarenak izandako eremuetan. Bertatik bertara du »harekin horma bat partekatzen du, izan ere» Euskalduna Jauregia, XXI. mendeko Bilboko ikurretako bat. Bertara... [+]

2021-07-27 |
Habanan lurperatutako euskaldunen memoria
Habanara datozen turistak errazago hartuko dute Malekoirantzako aldats behera, edo hondartzarako sortalderako bidea. Gutxik ezagutuko dute Hiriko Kanposantua, Colón hilerria, Vedado gainean, Zapata eta 12 kaleen artean sarrerako atea duena. Baina hilerrira sartuz gero,... [+]

2021-07-23 | Laura Mintegi
Jon Bilbao: "Egunean ez dagoen bibliografia, historia da"
Jon Bilbaori elkarrizketa
Jon Bilbao: "Egunean ez dagoen bibliografia, historia da"
Berriki egin dioten omenaldia dela eta, egunkari guztietako orrietara egin du salto Jon Bilbaok, baina euskaltzaleentzat orain urte asko da ezaguna. Atea beti zabalik duen Getxoko baserri... [+]


1491: Colon izeneko tsunamiaren aurreko amerikar haiek
Charles C. Mann kazetari eta idazlea da, Science eta Atlantic Monthly aldizkarietan karrikaratzen ditu bere lanak, eta dozena bat urtez aztertu ondoren arkeologoek, historialariek, geografoek, geologoek eta antropologoek eginiko aurkikuntzak, udaberri honetatik arrakastaz... [+]

AEBetako gas-ganberan hil zuten euskal artzaina

Bizi hobeago baten bila Ameriketara artzain joan ziren euskaldunen arketipo jakin bat iritsi izan zaigu, normalean literaturaren bidez, erruz lan egin eta euren sorterrira diru apur bat eginda itzuli ziren horiena. Bada beste historia bat maiz kontatzen ez dena: lurralde urrun... [+]


2019-07-04 | Fernando Merino
Juan Sebastian Elkano

Lehen mundu biraren bosgarren mendeurrena ospatzen ari gara eta Juan Sebastian Elkanori dagokio horren loria eta ohorea.


2017-01-23 | Jakoba Errekondo
Sagard eta huroiak

Kosmopolita da getozka, Portulaca oleracea. Munduan barrena hara eta hona hedatu dugu, jakinaren gainean edo azpian, eta toki askotan ondo bizi da. Noranahitarra da, eta edonon nonahikoa. Dakigun guztia bezala, ez dakigu oso ondo nongoa den. Landareez ari garenean, ikaragarrizko... [+]


'Katalina de Erauso' Pastoral
A character hidden on stage

During the 17th century, an adolescent runs away from the Dominican convent in Donostia because it feels like a prison. Going to America, the adolescent fights for the king of Spain and oppresses the local people; spends decades shaking a sword around in the New World. No, it is... [+]


Amerikanuak
Nevadako azken euskal artzainak
Herrialde arrotzean bizimodu duina eramateko borrokaz eta komunitate bateko kide sentitzeaz mintzo da Amerikanuak dokumentala, egileen hitzetan. Garratz eta malenkoniatsu, baita umorez hainbatetan, euskal diasporan ezagun zaigun historia du ardatz, dirua irabazteko asmoz artzain... [+]

2010-02-09 | Oscar Alvarez
Hego Amerikako independentziak
Amerikako independentzietan euskaldunek zer?
Bi mende pasa dira Espainiako kolonien independentzia prozesua hasi zenetik. Hori dela-eta ospakizun handiak antolatu dituzte Hego Amerikako herrialdeek. Euskaldunek gertakizun horretan izandako parte hartzea ez zen zuri-beltza izan. Hori azaltzeko hiru historialariren lanak... [+]

2010-01-27 | Pako Sudupe
Far Westeko Euskal Herria
Azken ehun eta berrogeita hamar urtean euskaldun asko joan da Ameriketara; liburu honek (Far Westeko Euskal Herria; Asun Garikano. Pamiela) Far Westera joandako euskaldunen berri ugari ematen du: gutun, bertso, kontakizun eta lekukotasunez baliatuz. Bost ataletatik luzeenak... [+]

Richard Wayne Etulain
"Amerikar kulturak homogeneizatzea bultzatzen du"
Richard Wayne Etulain amerikano baten semea da. Aita, Sebastian Etulain, Nafarroako Eugin jaio zen, eta Ameriketara emigratu zuen 1920ko hamarkadan. Haren semeak ez du aitaren emaria ahaztu. Duela hilabete batzuk EHUra etorri zen ikastaro bat ematera. Etulaindarren haziak... [+]

2007-07-06
Konkista modernoak

"Kaguen el kinto zentenario pegatinak 1992an ezagutu dituztenek badakite inguru hauetan ez diegula inongo zilegitasunik aitortzen konkistatzaileei, hastio ditugula guztiak. Beno, guztiak... nola gerta. Hiru konkista, hiruak garai bertsukoak, eta halere eta salbuespenak... [+]


Eguneraketa berriak daude