Hamabi zinemagilek, Adabaki ekoiztetxearen ekoizpenarekin, Joseba Sarrionandiaren poemak eta ipuinak film kolektibo batean zinemara ekartzea erabaki dute. Aste honetan aurkeztu dute proiektuaren trailerra. Filma udazkenerako amaituta egotea espero dute egileek.
Sarrionandia luzaro irudirik gabeko poeta izan da. Izoztuta balego bezala, 30 urtez zuri beltzeko argazki bat izan da euskaldunentzat. Argazki bat eta bakarra. Irudirik eza. Ausentzia.
Sarri iruditan agertzea du helburu Gure oroitzapenak filmak. Eta nola egiten da hori? Bada, Adabaki ekoiztetxeko kideen arabera, ez da egiten argazki zuri-beltzezko harekin. Edo 2016ko amaieran hainbat hedabidetan agertutakoaz. "Poeta ez da ezer, bere obra ez bada". Eta horregatik, Sarri iruditan jartzeko aukeratu duten modua bere poemak edo ipuinak zinemara ekartzea izango da.
Horren asmoz, Euskal Herriko eta beste zenbait herrialdetako hamabi zinemagileren pieza banak osatzen dute proiektu hau. Proiektuan parte hartzen duten zinegile guztiek badute harremanik poetarekin, dela pertsonala eta afektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena… Maider Oleaga, Ane Muñoz, Josu Martinez bilbotarra, Eugene Green, Itziar Leemans, Carlos Quintela, Asier Altuna, Maialen Sarasua, Fermin Muguruza, Oskar Alegria, Mireia Gabilondo eta Ozcan Alper dira hamabi zinemagileak.
Auzolana ere bada proiektu honen oinarrian. 200 lagun baino gehiago aritu dira filman parte hartzen eta kolaboratzen. Informazio gehiago gureoroitzapenak.adabaki.eus webgunean.
Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]
Poesia mailu bat da jaialdia antolatu du Azpimarra irakurle taldeak Gasteizko Gaztetxean. Ikasturtean egindako saioetan landu dituzten auziak plazaratu dituzte tailer, solasaldi, errezitaldi zein hainbat erakusketatan. “Garaia kolpatuko duen literaturaren alde” egin... [+]
Donostiako Victoria Eugeniako Club Aretoan izango dira emanaldiak. Juantxo Zeberio musikaria izango du alboan Suarezek, eta Ines Osinaga Sarrionandiak.
Donostiako Aieteko euskara batzordeak antolatuta, solasaldia eskaini du asteartean Joseba Sarrionandiak. Habanako gaukarien trilogia zuen aitzakia, baina literaturaz gutxi, eta bizitzaz asko hitz egin du. Irati Zubia filosofoa arduratu da testuinguruaz eta saioa gidatzeaz.
Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko... [+]
Joseba Sarrionandiarekin euskararen egoera eta errepresioa gartzeletan gaiaz. "Korrika 4"-ren prentsa bulegoak eskaini digu ondoko elkarrizketa argitaratzeko aukera. Joseba Sarrionandia Herrerako desterru urrunetik desterru hurbilago batetara ekarri zuteneko aukera... [+]
Ia 40 urte erbestean igaro ostean, azkenean, Euskal Herrira itzuli da Joseba Sarrionandia gertukoak eta familia bisitatzera.
Astearte goizean aurkeztu da Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa, "Sentikariz blai!" lemapean.
Otsailaren 1ean eta 2an, ostiralean Iurretan eta larunbatean Donostian, ekitaldiak izango dira, katalanera itzuli duten Joseba Sarrionandiaren Hilda dago poesia? liburuaren harira. Pamielak antolaturiko saio horietan, besteak beste, Ainara Munt Ojanguren eta Víctor... [+]
Joseba Sarrionandia, hemen eta han idazleari buruzko dokumentala estreinatuko dute larunbat honetan Iurretan. Askondon izango da, 18:30ean.
Duela urte bi eskainitako elkarrizketan kontatu zigun idazmakina zahar bat duela etxean, tekletako letrak borratuta dituena. Baina, irakurle sentitzen dela idazle baino gehiago. Bide horretatik, jardunaldiek eragindako sentsazioez gainera, literaturaz gogoeta egin du hurrengo... [+]
Joseba Sarrionandiaren "Izuen gordelekuetan barrena" poesian gaindi ibili naiz bidazti, basamortuan edota itsasaldian. Liburua argitaratu zenean, irakurrezina zela esan ei zion mundu guztiak idazleari. Haatik, 37 urte ez dira alferrik igaro euskal literaturaren eremu... [+]