Berriozarren izango da Nafarroako EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna sindikatuaren seigarren kongresua, “nekazaritza gizartera gerturatzea” helburu duena. Zuzendaritzako kide berriak aukeratuko dituzte eta “aldaketa garrantzitsuak” iragarri dituzte, batez ere “gazteek hemendik aurrera jorratuko duten paperean”.
“Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) azken erreformak eta merkatuen arau gabeziak” nekazaritzaren sektorea ahultzen dutela azaldu dute sindikatuko kideek. Erakunde eta alderdi politikoei “sektoreak bizi duen egoera zailaren kontzientzia” hartzeko deia egin diete eta nekazaritzak ”aurrera egin ahal izateko neurriak martxan jartzeko” eskatu dute. Gizartearen “parte-hartzea eta elkarlana” ezinbestekotzat jo dute.
TTIP eta CETA akordioek nekazaritza eta abeltzaintzari “erabateko kalteak” eragingo dizkietela gaineratu dute: “Familia ereduari kalte egingo dio eta osasun-neurriak ahulduko dira, segurtasun neurriak betetzen ez dituzten jakien ekoizpena baimenduz”.
Bertako produktuak “gizartearen elikaduraren oinarria” izan behar direla aldarrikatu du EHNEk eta gizarteari dei egin dio, “bertako produktuen alde” egin dezan.
Kongresuaren amaiera ekitaldirako prentsa deialdia egin dute, Berriozargo Mendialdea Ikastetxe publikoan, 13:30etan.
"Prezioen politika eta nekazari eta abeltzainak jasaten ari diren kostuen igoera izugarria salatzeko", manifestazioa egin dute Nafarroako nekazariek hilaren 3an Iruñean, EHNE-Nafarroa, UAGN eta UCAN elkarteek deituta.
"Larria da esne-sektorearen egoera eta, oro har, nekazaritza-sektorearena", salatu dute EHNE, EHNE Bizkaia, UAGN, UAGA eta ENBA sindikatuek. Asteartean Iruñean egin zuten elkarretaratzea, Mercadona supermerkatu baten aurrean; atzo Gasteizen bildu ziren, Gobernu... [+]
Joan den ostiralean, hilaren 1ean, EHNE Nafarroak VII. Biltzarra egin zuen Artikan eta bertan hautatu zuten datozen lau urteetan nekazarien sindikatua gidatuko duen zuzendaritza.
EHNE eta ENBA sindikatuek deituta, Usurbil eta Hernani artean martxa egin dute abeltzainek asteazken honetan. Supermerkatu kateek ahalik eta prezio baxuenak jartzen dituztela salatu dute, merkatuan lehiatu eta irabazi gehiago lortzeko asmoz. Abeltzainek galerak dituzte, eta esne... [+]
"Abeltzaintza sektoreak ezin du jasan animalien elikaduraren eta, bereziki, pentsuaren kostuaren igoera neurrigabea, mundu mailan funtzionatzen duen merkatu erabat espekulatiboan zerealen balioa handitu delako" salatu dute bi sindikatuek.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak abeltzaintzako ustiategien tamainari muga jartzea baliogabetzen duen epaia eman berri du. Epai horren ondoren, EHNEk Nafarroako Gobernuari eskatu dio dekretu hori defenda dezala, baliogabetzea galaraz dezala eta dagokion instantziei alega... [+]
EHNE baseritarren sindikatuak oharra kaleratu du jatetxe eta tabernen itxierak nekazari eta abeltzainen egunerokoan izan duen ondorioak mahai gainean jarriz. Behi sektoreaz gain, ardiarena ere, egoera larrian daudela azpimarratu nahi izan dute, eta horregatik, azken saltzaileei,... [+]
Axuri merkatua, beti bezala, ongi doa Eguberriz. Ongi saltzen dutela adierazi digu Jean Marie Etxegorri, Caoso kooperatibako kideak. Auritzen, duela zonbait egun, kamioi bat blokatu baitzuen EHNE sindikatuak axuri prezioak salatzeko, hori ulertzen du baina, Italiatik eta... [+]
Donostian gaur, martxoak 20, burutzen ari diren “Langileok ere erraustegia gelditu! Badago alternatiba” jardunaldia –EAM Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, langileen sindikatu nagusiek eta zenbait gizarte mugimenduk elkarlanean antolatua– goizeko... [+]
Abenduaren 9an manifestazio alai eta erreibindikatiboa egin zuten hamaika mila pertsonak Pariseko karriketan “Orain presoak” lelopean. Manifestazio hori, berriz, ez da mobilizazio bat gehiago izan, dinamika orokor baten zutabe garrantzitsua baizik. Denbora... [+]
Iragan ostegunean Nafarroako Parlamentuak egindako adierazpenarekin bat egin dute sindikatuek. Foro Sozialak bultzatu du ekimena.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuek deituta, elkarretaratze eta manifestazioak egingo dira gaur Hego Euskal Herrian, Kataluniari elkartasuna adierazteko. Halaber, gaueko 22:00etan kazeroladak egingo dira.
“Txikitan amamak azken judizioari buruz asko hitz egiten zigun, kaleak dendaz eta errepidez beteko zirela, antikristoa etorri eta mundua bukatuko zela esaten zuen. Baserriaren bukaeraz ari zela uste dut. Baserria arriskuan zegoela esateko bere modua zen”. Asier... [+]
ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, Hiru, EHNE eta Etxaide Mugimenduak agerraldi bateratu bat egin dute asteazkenean Bilbon, Foro Sozial Iraunkorraren babesean, Madrilgo Gobernuari espetxe politika alda dezala eskatzeko.