Urriaren 8an, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatu zen bosgarren final laurdena. Hauek parte hartu zuten bertsolariak, sailkapen taularen ordenean: Nerea Ibarzabal (698,5 puntu), Nahikari Gabilondo (661,5), Miren Artetxe (661,5), Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” (627,5), Asier Otamendi (617,5) eta Ibon Ajuriagojeaskoa (616).
– Hara, gauza bat esango dinat: pozik natxion, baina ez konforme.
Nirekin ez da Ines etorri, baina bai lagun mordoa, isilik gutxitan egoten direnak, eta konforme ere apenas. Non eta Gipuzkoa kostero ederrean, agurrean Ibonek esan bezala, zortzi ditxosozko abizen basko, eta, ojo al kristo “roca dragon” deiturikoa grabatu diren Zumaia horretan. Horrek ja, halako inportantzia bat ematen zion saioari.
Eta zer nolako saioa! Une batez ere erortzen ez den horietakoa. Ados, inor aurreratu aurretik, ez, ez zen Leitzakoa izan, baina dudatzen hasi naiz hain urruti ibili ote zen (puntuetan bai noski, baina saio bezala eta giroan, ummm…). Nerea Ibarzabalek irabazi zuela; dudarik ala? Serio, bederatzi urteko ume batek, txutxe-dendako langileari bezela, nahiko nuke nik jakin, hala iruzur egiten. Berak ez gintuen engainatu ordea, irabazi egin zuen. Atzetik, Nahikari Gabilondo, txapelketatik txapelketara azaltzen zaigun akatsik gabeko bertsolaria fin. Eta, aizu, Miren Artetxe delako hori, nola igo zitzaigun parrara zortziko handitik? Kartzelakoa kartzelako, saio ederra eta segi aurrera, amiga! Xamoa ohituta gauzkanetik apur bat baxuxeago ez ote zen ibili, baina utzitako hainbat jasotzeko modukoak izan ziren, kartzelakoa bereziki. Asier Otamendirenean Playboy bati tiraka bertsotan gutxitan ikusten diren espero gabeko bira bizitu genuen kartzelakoan. Azkenik Ibon Ajuriagojeaskoa izan genuen, honek ere lehertu ez baina erori gabeko saioa utzi ziguna.
Eta begira, akaso, bertso-saturazioa da, edo jada eskean zabiltzatela (Olentzeroren pare, zerrenda egiten didazue aretoko atean kroniketan aipatu beharrekoekin), baina, epailetasun normatiboari egurra emateko garaia ez ote den. Eta Inesen faltan, lagunak ez ote zidan esan:
– Ez zain iruditzen saio batzuk (demagun Leitzakoa), puntuz puztuak izan direla? Eta aldiz, atzoko saioa zein gaurkoa, puntu baxuetara kondenatuta zeudela entzun aurretik?
Ez ote. Denok ditugu aldez aurreko espektatibak, eta “ni epaile banintz…” jolasean aise aritzen gara kabalak egiten. Baina serio, ni epaile banintz, asteburu honetan eskuzabalxeago arituko nintzen. Baina ni ez naiz epaile, eta Artetxek agurrean esan bezala, gure kontraesanen alde aritzea besterik ez dugu.
En fin, igandeko giroa itzela izan zela, behingoz hooliganismoa andreen alde paratu zela, eta saioa bero mantendu zutela seirek, goian, erorialdi handirik gabe. Bejondeiela. Aipatzekoa, berriz ere, Nerea Ibarzabalena. Ez dakit oraindik ongi azaltzen, baina hitz gastatu hori erabiltzen uzten badidazue, “freskotasuna” dela esango nuke. Gaiak hartzeko manera, arintasun sakon hori eta nola ez, keinukera eta espresioa oholtzaratzea.
Beraz horixe asteburuak utzitakoa, eta ez bazaude konforme, lagun baten amak hala omen dio: “ez da txapelketarik polemika barik”.
Oraindik BECekoa liseritu baino, irentsi beharrean nago. Zer nolako finala eman digun zortzikoteak! Hasi eta buka. Bejondeizuela eta eskerrik asko, egun paregabea biziarazi diguzue!
Beraz bai, pozik nago, oso pozik txapelketak utzitako gazi-gozoak kendu ditudalako... [+]
Begirazun zorrotzez ebaki zuen hitz bakoitza Maialen Lujanbiok, eta larrurik beltzenei jarri zien ahotsa euskal plaza entzutetsuenean: amabakarra, prostituta, yonkia izatea hautatu zuen eta subjektu hauen bizitzetara eraman gintuen, erru, erruki zein epai moraletatik urrun... [+]
Abenduaren 17an Barakaldoko BECen jokatu zen finala, Dani Blancoren iruditan.
Abenduaren 17an BECen jokatu zen Txapelketa Nagusiko finalaren kronika. Sailkapen taulak hau esan zuen: Maialen Lujanbio txapeldun 1.756 punturekin. Aitor Mendiluze bigarren, buruz burukoa Lujanbiorekin eginda, 1.680,5 punturekin. Hirugarren Sustrai Colina 1.137,5 punturekin... [+]
Abenduaren 17an BECen jokatu zen Txapelketa Nagusiko finalaren kronika. Sailkapen taulak hau esan zuen: Maialen Lujanbio txapeldun 1.756 punturekin. Aitor Mendiluze bigarren, buruz burukoa Lujanbiorekin eginda, 1.680,5 punturekin. Hirugarren Sustrai Colina 1.137,5 punturekin... [+]
Susmatzen genuen, baina aurtengo Txapelketa Nagusiak baieztatu digu: bertsoak eztabaidarako ematen du. Irailean banatu genuen pastela, Kattalin Minerrentzat kroniken erdiak, Kepa Matxainentzako beste erdiak. Geroztik bakoitza bere kasa ibili da, eta, orain, finalaren atarian,... [+]
Abenduaren 17an BECen ikusiko dugu zein izango den hurrengo lau urtez Euskal Herriko txapeldun. Gaur gaurkoz, Amets Arzallus da txapeldun nagusia: 30 urterekin jantzi zuen lehena eta bigarrenaren bila joko du igandean. BECen kantatu duen hiru finaletan gailurra zanpatu du:... [+]
Barakaldoko BECerako lau sarrera zozkatu ditugu ARGIA JENDEAren artean. Ondarroa eta Iturenera joan dira sarrerak.
Barakaldoko BECerako lau sarrera zozkatuko ditugu ARGIA JENDEAren artean. Bi sarrera bikoitz izango dira.
Abenduaren 17an 11:00etan hasiko da Txapelketa Nagusiko Finala. Zortzi bertsolariak erabakita daude: Unai Agirre izango da finaleko aurpegi berria eta Maialen Lujanbio beteranoena, seigarren aldiz jokatuko baitu. Orain arte txapelketan entzun ez dugun Amets Arzallus egungo... [+]
Abenduaren 2an Iruñean jokatu zen finalaurrekoaren kronika. Sailkapenak hau zioen: Aitor Sarriegi (698,5 puntu), Aitor mendiluze (696,5), Unai Agirre (696), Miren Amuriza (652), Alaia Martin (649,5) eta Oihana Iguaran (646).