Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio larriagotuagatik auzipetuta 50 urterainoko espetxe-zigorrak, abortu klandestinoetan heriotzak, eta behartutako eta nahi ez diren amatasunak.
Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, mundu osoan, ugaltzeko adinean dauden emakumeen %41 oso lege murriztaileak dituzten herrialdeetan bizi dira, edo, legezkoa izan arren, zerbitzurik ez dute edo eskuraezinak dira. Horrek esan nahi du ugaltzeko adinean dauden 700 milioi emakumek ez dutela legezko abortu eta segurua egiteko aukerarik.
Baina ez gatoz abortatzeko eskubideaz hitz egitera eta aldarrikatzera, jendartean giza eskubideen arloan dugun pedagogia ezari buruzko hausnarketa egitera baizik.
Jardueretako bat unibertsitateko hirugarren mailako talde batekin izan zen. Bertan Basauriko 11ei buruz hitz egin genuen... isiltasuna... inork ez zituen ezagutzen.
Jardueretako bat unibertsitateko hirugarren mailako talde batekin izan zen. Bertan Basauriko 11ei buruz hitz egin genuen... isiltasuna... inork ez zituen ezagutzen
Eta 1976an, duela 49 urte baino ez, Poliziak emakume bat atxilotu zuen, bere senide batek abortua egiteagatik salatua. Eta hortik beste izen batzuk atera ziren, 19 eta 38 urte bitartekoak, ia guztiak ezkonduta zeuden, gehienak seme-alabekin eta langile-klasekoak ziren. Hiru urte igaro ziren epaiketara arte, eta tarte horretan, mugimendu feministak kasua ezagutu zuen eta abortua eremu pribatutik atera eta eztabaida publikora eramateko aukera ikusi zuen. Emakume haiek estatu osoan borrokarako eragile bihurtu ziren. Borroka horrek 1985eko legearen oinarriak ezarri eta gaur egun dugun eskubidea ekarri zuen.
Denboraren arrakalaz gain espazioarena ere topatu dugu.
El Salvadorko aktibistek hurrengo galdera bota zuten: zer ezagutzen duzue El Salvadorri buruz? Isiltasuna berriro ere... Eta hitz egiten hasi ziren, eta Delmyk, Beatrizen amak, kontatu zuen nola euren adin bereko bere alaba, bere osasuna larriki eragiten zion bideragarria ez zen haurdunaldi baten etete boluntarioa ezeztatzeagatik hil egin zela, eta nola duela gutxi Giza Eskubideen Amerikarteko Gorteak horregatik El Salvadorko Estatu zigortu duen.
Badakigu hori beste biztanleri talde batzuekin ere berdin gerta zekigukeela, ez bakarrik gazteekin. Baina orokorrean eskubideen, eta zehazki emakumeen eskubideen, borroken eta garaipenen inguruko dugun ezagupen ezaren inguruan hausnartzera garamatza. Eta geure buruari galdetzen diogu: eskubideak eskuratzeko hainbat eta hainbat pertsona eta kolektiboren urteetako borroka nekaezina ez badugu ezagutzen, eskuinaren gorakadaren testuinguru honetan horiek defendatzeko prest gaude? Borroka hauek ez baditugu ezagutzen, eskubide berrien aldarrikapen eta eskuratzea imajinatzeko prest gaude? Beste pertsona batzuei beste leku batzuetan gertatzen zaiena ez badugu ezagutzen, elkartasunerako eta euren borroka geurea ere egiteko prest gaude?
Hitz egin, ezagutu, eztabaidatu eta beste batzuei gertatzen zaienarekin elkartasunerako beharra dugu, eta mobilizatzeko ez itxarotea gure eskubideak urratzea.
Martxoak 8 honetan berriro ere kaleetara irten gara, atzera begiratuz gure aurrekoak ohoratzeko, egungo atzerakadako testuinguruari so eginez, eta pertsona eta herri guztientzako eskubideez gozatzera eramango gaituen epe luzeko kemenaren begirada galdu gabe.
Lidia Ruiz Gómez, Mugarik Gabe GKEko kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]