Egun, D ereduaren irakaskuntza EAEn zabaldu eta orokortu egin den arren, ikasleriaren batezbesteko euskara konpetentzia linguistiko apala erakusten dute egindako neurraldiek, derrigorrezko eskolaldi amaieran ikasle guztiek lortu beharreko maila ez da lortzen, eta irabazitako gaitasunak ez du erabilerarekiko proportzio orekaturik islatzen, erabilera urriagoa baita. Horrez gain, eskolako hizkuntza ereduen baliagarritasunaren auzia dago, eta askoren ustez, indarreko ereduen porrota ere bai, euskalduntze maila eskasaren adierazleak direnez gero, eta gizarte egoera diglosikoaren indargarriak.
Hara nola, hizkuntzaren irakaspen hutsean oinarritu diren euskalduntze ereduek, testuingururik gabeko hizkuntza irakastera bultzatu duten eskola hein handienean. Euskara ikasteko motibazio instrumentala gizartean nagusituz joan den neurri berean, motibazio kulturalaren eta integrazionalaren nahia apalduz eta indargabetuz joan da. Ondorioz, euskalduntzea gaitasun akademiko formalean oinarritzen den hizkuntza irakaspenera murriztuta gelditu da, euskararekiko gogo beteko harremana lortu ezinik. Haatik, baieztatu dezakegu, konpetentzia apalaz gain, hizkuntza identitate ahuleko atxikimendua dela gure hezkuntza sistemak erdiesten duena, hots, erdal hiztun elebidunak sortzen ditu bere gehiengoan.
Horrek erakusten digu, hizkuntza irakaste prozesuaren kultur testuinguraketaren gabezia batetik, eta kultura transmisioaren ahulezia bestetik, hizkuntza/ kultura bien arteko haustura areagotu egin dela eskuz esku aritu beharra duen eskola/gizartean. Eta horrez gain, gizarteko diglosia egoera iraunkorrak zailtasun erantsia eransten diola gure gazteen euskalduntze prozesuari, hizkuntzaren erabilerari darion identitatea erdietsi ezinda; hizkuntzaren erreferentziazko mundu kulturala eta hizkuntza identitatea birsortu ezinda, alegia.
Haatik, kulturaren indarraldi baten premiaz aurkitzen den hizkuntza identitatea da gurea. Zeren gure ikasleen euskalduntasunaz ari garenean, ez gaude soilik euskara gaitasunaren alderdi akademiko formalaz ari, ezpada izaera baten fluxua bereganatzeko eta atxikimendu abegikor/egonkor bat sortzeko dugun hezkuntza ahalmenaz; kultur fluxu baten osagai kulturalek duten balio eta erakarmen ahalmenaz ari gara. Eta, aldi berean, belaunaldi berriei gogo eta bizi indar hori transmititzeko dugun ahalaz. Hezkuntza ahalmen horretan jokatzen da hezkuntza sistemaren arrakasta eta balioa, hizkuntza erabileraren elkarrekikotasunean eta osagarritasunean ernaltzen delako gure gazteen biharko identitate kulturala (hots, euskalduntasuna), hiztun subjektuaren baitan txertaturik baino haziko ez dena.
Hara zelan, hezkuntza sistemak egiten duen ekarpena hizkuntzaren normalizazio sozialean harago doa, eta soilik gaitasun linguistikoaren terminoetan planteatuz gero, ez da bideragarria izango; zeren bistan da horrek ez duela emaitza onik izan, hau da, proposatutako euskalduntzerako ereduek bere horretan mantenduz, ikasleen euskarazko gaitasunak are eta beherago egingo duela ondorioztatu dezakegu. Haatik, euskarazko hezkuntza eredu orokortua, inklusiboa eta bakarra hezkuntza sare osora zabaltzea hezkuntza eragileen premiazko erabakia da.
Eskolaren ekarpena eta eginkizuna, hizkuntzaren maila akademiko formala eskuratzetik harago, identitate baten fluxua (autokontzientzia) transmititzeko hezkuntza ahalmenean ere badago. Identitatea sortzeko ahalmen hori, ezagupen akademiko formaletik ez ezik, gizarte kulturalaren indarralditik sustatu beharko da, euskal kulturaren osagaiak erdiguneratuz eta bermatuz; euskaraz lan egin eta bizitzeko baldintzak sortuz, erronka hori gizarte osoarena baita. Hori liteke euskalduntasun bizigarriago bat lortzeko gizarte testuinguraketaren bermea, hizkuntza/kultura eta eskola/gizartea eskuz esku indar hartuta, eremu publiko soziofuntzionala euskaratik eraikiz, eta bertoko hizkuntzaren erabileraren normalizazioan lagunduz.
Izan ere, euskalduntasun kultural osoa lortzeko utopia integral baten partaide esanguratsua izan da eskola bere herriaren historian; eta bere jarduna gizarte ezinen itolarrian erdiesten duen arren, bidean izandako lorpenek, gizarte iraultza txiki bat direla sinetsita indarberrituz egin du aurrera. Bere on eta gaitzekin, lorpen eta hutsekin, egindako bidean dago hizkuntza biziberritzerako arnas luzeko erronkari egindako gizarteratze ekarpenik funtsezkoena.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]