Berriki sartu gara herriko etxe baten arduretan, eta lanak ditugu jakiten nola jarri behar dugun bereziki coronavirus kaprizauntziari buru egiteko. Herrietako besta eta kultur ekitaldiak behar direa atxiki eta moldatu, ala garbi-garbia debekatu? Hori da aurtengo galdera berezia. 2020ko uztailaren 20an, lerro hauek idazten ari garelarik, ez gara ordea osasun egoera larrian, eta bertzek bezala nahi genuke zaindu gozatzen dugun birusaren ateri artea. Zer erran nahi du herri arduradunentzat osasun egoera larritzetik zaintzea, uda erditarik?
Uda betean gara, bazter guztiak kostaldean bereziki udatiarrez mukurru betetzen ari dira. Hainbat hobe hemengo ekonomia sail askorentzat. Zerk eta nola gerizatuak gara ordea hainbeste jende hainbat leku desberdinetarik hurbiltzen ari zaigularik? Bakan-bakanak ziren atzo gauean Miarritzeko merkatu plaza inguruko karriketan maska zekartenak milaka afaltiar bazirelarik!
Eta gu hemengo betiko egoiliarrak, zintzoki ari gara gogoetan eta dozier betetzen administrazioneari erakusteko antolatu nahi ditugun ekitaldiek errespetatzen dituztela ezarriak diren araudiak eta legediak .
Nunbait bada xuxen ez doana. Osasunaz ari gara. Arrisku gorria baldin bada, herri arduradun eta botere publikoek zaindu behar gaituzte udatiarren uholde horren mehatxuetarik. Ez udatiarrak direlako edo kanpotiarrak direlako. Aizu dute nundik-nahikoek konfinatuak egon diren egoitzatik ala hiritik urruntzea, gure itsaso eta mendiez gozatzea. Epidemiologoa izan gabe, uka ezina baita eskualde desberdinetako jende osteen nahasteak mehatxu handiena agertzen duela, gaitz kutsakor ezezaguna berritz indartzeko orduan.
Nolaz ez genuke aizu guk ere gure bizi soziala eta gure herri bizia, bere kultura eta besta ekitaldiekin? Euskal Herria ez da soilik saltegi handi bat, hartan litekeela bezeroa errege! Bada lehenik Euskal Herria bere herritarren bizi leku. Eta biziak hemen ekonomia bezala kondutan hartzen du herritarren arteko lokarri sarea, hots elkarte bizia eta bizi soziala.
Zuhurtzia handienarekin begiratu behar zaio COVID-19 gaitzaren hedatzetik zaintzeari. Ardura eta zintzotasun betearekin jokatu nahi dute elkarteetako gazte eta zohituagoek ekitaldi eta bestak antolatzeko orduan. Helburua da gaitz kutsakor honi indartzeko bide guztien zaintzea, uzkurregi egon gabe, gure ekonomia begiratuz, eta gure herriko bizi sozialari hegalik moztu gabe.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]
Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]
Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]