Euskal Herrian indarra hartzen ari den Fiare banku etikoak baditu hainbat inspirazio iturri munduan. Horietako bat da Italiako Banca Popolare Etica. Urteak daramatza martxan eta proiektua ongi ezagutzen duen Andrea Baranes Italiako Ardura Etikoaren Kultur Fundazioko presidentea elkarrizketatu du El Diagonal hamabosterkariak.
Banca Popolare Etica finantza erakunde kooperatiboa da. Banku tradizionalen funtzioa betetzen du baina ez du irabazi asmorik, herri mugimenduetatik sortua da eta modu demokratikoan egiten du lan. Italiako egitasmo hori eta Fiare erakundea elkarlanean hasi dira eta fusionatzeko asmoa agertu dute, Europan banku etikoen proiektua sendotu asmoz.
Italiako esperientzia eredu
Baranesek dioenez Banku etikoak espekulaziorik gabe lan egin daitekeela erakusten du, “gardentasunez, paradisu fiskal eta finantza gerretatik at”.
Banca Popolare Eticak 30.000 bazkide baino gehiago ditu Italia osoan. Eskualdeka banatutako 70 asanbladen bidez funtzionatzen du eta bakoitza arduratzen da haien ordezkariak hautatzeaz. “Banku etikoan pertsonek agintzen dute, ez diruak. Langile gehienak erakundearen kide dira eta partehartze horrek hastapeneko helburuak beteko direla bermatzen du”, dio Baranesek.
Horrez gain, “banku etikoak mailegu bat eman aurretik printzipio sozialak eta giza nahiz ingurumen eskubideak errespetatzen diren ziurtatzeko ikerketa egiten du”. Horrekin bermatzen baita printzipio etikoak errespetatuko dituen proiektuetarako bideratuko dela dirua. Bestalde, neurri horrekin berankortasuna saihesten da; pertsona bati dirua eman aurretik konfiantzazko sare bat duela ziurtatzen baita.
Espekulazioaren inguruan galdetuta, Baranesek argi erantzun du: “Banku etikoak 800 milioi euroko aurrezkiak baditu, 800 milioi euro ematen ditu maileguan, espekulaziora jo beharrik gabe, balantze sendoa bermatzen baita horrela".
Informazio gehigarria:
Irailaren 24ean Andrea Baranesek “Banca Populare Etica: Bestelako ekonomia baten zerbitzura dagoen banka” hitzaldia eman zuen Koldo Mitxelena Kulturunean Donostiako Lankidetza departamentuak antolatuta. Bideo honetan ikusgai dago hitzaldia.
ARGIA astekariaren 2.293. zenbakian argitaratutako banku etikoari buruzko erreportajea: Pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia
ARGIA astekariaren 2.111. zenbakian Fiare bankuaren sorrerari buruz Daniel Udalaitzek idatzitako erreportajea: Europako banku etikoen sorburua?
Setem Hego Haizea erakundeak ekoiztutako "Con tu dinero" (Zure diruarekin) dokumentalak banku tradizionalen jarduera aztertzen du, eta banku etikoaren berri ematen du alternatiba gisa.
Europako parlamentuan aurkeztu duten txosten batek erakusten ditu finantza etikoen azken hamar urteetako hazkunde datuak.
Andoain Town Council (Gipuzkoa, Basque Country) has signed an agreement with Fiare. Socially excluded citizens, and those in danger of being so, will be able to ask for loans from the ethical bank without the guarantees required by traditional banks.
Mañariko Udalak Banco Sabadellen zituen 209.201 euroak Fiare banku etikora eramatea erabaki du. Ebatzi horren bidez, “gizartea eraikitzeko bidean —gizartean balio justu, solidario eta humanoak sakontzeko bidean— gure harritxoa jarri gura izan... [+]
2008tik 2014era 1.500 milioi euro bildu dituzte Espainiako Estatuko banku etikoek. 2012an Rajoyren gobernuak EBri ia 220.000 euroko erreskatea eskatu zionetik gaur arte, 75.000 bezero inguru lortu dituzte eta dagoeneko 187.383 pertsonak dituzte aurrezkiak banku horietan.
Udalbiltzak (Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoaren bidez) martxan duen Euskal Pirinioetan lan eta bizi ekimenera batu dira Fiare banku etikoa eta Herrikoa arrisku kapitaleko elkartea. Pirinioen garapena bultzatuko duten proiektuak abiatzea eta finantzatzea da ekimenaren... [+]
Bidazi kontsumo taldeak Ekonomia alternatiboa eta solidarioa jardunaldiak antolatu ditu. Fiare banku etikoa eta Coop57 finantzazio eredua izango dituzte mintzagai nagusi, egungo eredu ekonomikoak "alternatibarik baduela" erakusteko asmoz.
1.800 euroko laguntza eman dio Hernaniko Udalak banka etikoa sustatzen duen Fiare elkarteari. Herritarrengan oinarritutako kreditu-kooperatiba sortzea da helburu eta dagoeneko hainbat Udalek eman diote babesa.
Errenteriako Udalak akordioa sinatu du Fiare banku etikoarekin. Hego Euskal Herrian 2005ean sortutako proiektua da Fiare. Ehundik gora erakunde sozialek bultzatzen dute eta aurreztaileen dirua gorde eta interes apaleko maileguak ematen dizkie gizarte bazterketaren aurka... [+]
Italiako Herri Banku Etikoko (BPE) presidentea da Ugo Biggeri. FIARE proiektuaren bidez, Italiatik kanpo ere zabalduko ditu ateak banku honek, tartean Euskal Herrian, Bilbon. Hori dela-eta, Baserri Bizian elkarrizketa egin diote presidenteari eta bankuen gardentasuna... [+]
Benetako aldaketa soziala bultzatu nahian, ekonomia solidarioa eta alternatiboa oinarri duten enpresa eta erakunde anitz biltzen ditu REAS sareak, lanpostu bat eskuratzeko zailtasun gehien duen jendeari lana emanez.
Sinplea dirudi: ohiko finantza erakundeek gure aurrezkiak baliatzen dituzte maileguak eman eta inbertsioak egiteko. Hori dute lehengai eta botere iturri. Gure ekarpena ezinbestekoa izanagatik ordea, inoiz gutxitan dakigu jarri ditugun sosek zein ibilbide egiten duten. Ez al dugu... [+]