Gure arteko onena zinen

  • Jon Ugutz Goikoetxea Elorriaga Txapela ETAko kidea izan zen gaztetatik. 1972ko martxoaren 15ean, 22 urterekin, Guardia Zibilak hil zuen Elizondo muga zeharkatzen ari zela. Iñigo Jaca Arrizabalaga zumarragarrak gorazarre egin dio gutunez Txapela borroka kide izan zuenari.  


2019ko martxoaren 12an - 08:33

Bizitzako kontakizun bat egiteko terapian sartuta nagoela zurekin topo egin dut, Jon. Oroitzapen handi bat lagun handi bati buruz, zure heriotzak martxoaren 15ean, orain 47 urte, egundoko mina eragin zidan, lagun gazte baten heriotzagatik jasan nuen lehen dolua baitzen. Min emozionala handia izan zen, kosta zitzaidan zure heriotza onartzea, batez ere nola gertatu zen jakinda.

Elkarrekin ibiltzea egokitu zitzaigun Nafarroan zehar egun batzuetan eta gauza guztiez hitz egiten genuen. Asko ikasi nuen zuregandik, oso bizkorra zinen, eta zure argudioak ongi egituratuta zeuden. Euskaldunak ginen, eskubidea geneukan gure herriaren independentziaz erabakitzeko eta ezarritako diktadura baten aurka borroka egiteko, diktadura hura ezarri zutenek gure hizkuntza jazarri baitzuten lehenbizi eta ondoren baztertu. Baita ere bonbardatu zuten eta txikitu gure lurraldea, hildako asko eraginez. Era berean, jakin bagenekien zer-nolako esplotazioa jasaten zuten gure herrialdeko langileek eta haien askapenaren alde gudukatzen ginen.

Herrialdearen egoera ikusita, gaur egun, neure buruari galdetzen diot ea merezi izan al zuen

Maite zenuen izadia eta mendizale amorratua zinen, izan ere, han goian denok sentitzen ginen libre, han mintzatzea bazegoen, kantatu eta oihukatzea bazegoen, erregimen frankistaren kolaboratzaile haiek guztiek entzun gabe, izan ere, zoritxarrez gehiegi ziren, gurekin batera bizi ziren eta erraztasun handiz umiliatzen eta salatzen gintuzten gu zapaltzen gintuztenen aurrean.

Gogoan dut nola joan ginen norbaitek alokaturiko Iruñeko pisu hartara eta nola sukaldean sartu bezain laster konturatu zinen baten bat ibilia zela han. –Irten gaitezen hemendik azkar– esan zenuen. Hala izan, pisu hartan egun batzuetan gu azaldu zain egonak ziren gu azaltzeko, gure militante batzuk atxilotu zituztenak, sarekada guk ezagutu gabeko batean. Baita ere gogoan dut nola ibili ginen alderrai Iruñean, gure bila zebiltzan bitartean, zeurea zenuen soseguarekin, iluntzean ene lagun batean etxea aurkitu genuen arte, han gaua igarotzeko.

Zure heriotzaz kontatu zigutena hau zen, “bakarrik zindoazela tirokatu zintuztenean”, eta izan zela, handik urte askotara ene lanbideak eskatuta bizi izan nintzen herrian. Askotan gogoratu dut Urdazubiko muga hura Iparralderantz, egin baikenuen bide zenbait lagunek elkarrekin, eta ni ezinean nengoenez orkatila bihurritua nuelako, neuri laguntzeko geratu zinen eta bakarrik gera ez nendin. Zalantzarik gabe, gu guztion arteko onena zinen.

Herrialdearen egoera ikusita, gaur egun, neure buruari galdetzen diot ea merezi izan al zuen. Gogoan dut zure neska-lagunaz hitz egiten zenuenean, zuen proiektu komuna guztiz lotuta zegoela diktadura espainiar hura kentzearekin, euskal herria askatzearekin, euskara guztiz berreskuratzearekin, eta langileak ez esplotatzearekin. Balio horiek, zalantza egiten dut gure politikoek defendatzen dituztenik. Zu ezagutzeko zortea izan genuen gutako askorengan aztarna ona utzi zenuen, Txapela, martxoaren 15ean oso modu berezian gogoratuko zaitut.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude