Zerbait irakurtzen ari nintzela, inguruan jolasean zebilen biloba Eñautek zera galdetu zidan bat-batean: "Zein da gizonik azkarrena?". "Gizakirik azkarrena? Baina, azkarrena zertan, Eñaut?", galdetuta erantzun nion. "Buruz azkarrena nor den jakin nahi baduzu, orain nor den ez dakit. Baina ni txikia nintzela Albert Einstein zientzialaria zela azkarrena esaten zuten. Korrikan azkarrena berriz, Usain Bolt jamaikarra omen da, 100 metro lauan azkarren egiten dituena, 9 segundo eta 58 zentesimaletan".
Ez dakit ase nituen Eñauten jakin-minak, baina bere jolasetara bueltatu zen eta niri, berriz, burmuinak esnatu zizkidan. Irakurtzeari utzi eta pentsatzeari eman nion. Gizakiak markatzen dituen orduko 44,72 km ere ez duk ba abiadura handia! Gizakiarentzat handia izango duk baina, zenbat animalia, arrain eta hegaztik errez gainditzen ditek abiadura hori! Bestalde, Einsteinen ekuazio batzuk ere jadanik zuzendu dizkiate, beraz, orain ez duk azkarrena.
Gizakia jarria dugu aspalditik puntaren puntan eta baita jainkotuta ere. Egia esan, gizakiak, gizaki huts moduan, ez du jainko mailarik eta neurririk ematen! Gizakiak duen inteligentzia mugatua da. Baina unibertsoak (naturak) berak duen inteligentziaren parte da, kontzientzia kosmikoaren parte, eta hori mugagabea dela esango genuke. Jakinduria mugatua duen gizakiaren nahia jakinduriaz mugagabea izatea da. Horregatik sortu du giza itxura duen jainko ahalguztiduna, ohartu gabe, bere barnean baduela garatu gabeko jainkozko kontzientzia mugagabea.
Jakinduria beti pertsonekin, gizakiarekin lotu izan dugu, arrazoiduna dela eta. Bada guk pentsa eta imajina ere ezin dezakegun jakinduria bat. Bakarrik diogu: “bada”. Zientzialarien %50 ados dago “bada” horrekin, nahiz eta ikertzen jarraitu. Jakin, fisika kuantikoko saiakera batzuen emaitzak oraindik ez direla argitu. Zientzialarien beste %50ek zoriaren kulunkan, kasualitatean jartzen dituzte emaitza ulertezin horiek. “Den” hori dena “da” eta gu ere gara, bizia misterio bat da. Nazareteko Jesusek “ni naiz” esaten zuen. Ezin dugu pertsonifikatu, bere handitasuna galdu egiten baita: espiritua, indarra, energia, bizia, esentzia, absolutua, kontzientzia unibertsala, fundamentua, potentzialitatea, biziaren prozesu inteligentea… Zenbat eta zenbat hitz eta kontzeptu erabili diren eta erabiltzen diren “Den” hori azaldu nahian!
Historiak erakartasun handiko eta jarraipen ugariko gizaki ospetsu asko eman ditu eta horien onomastikak ospatzen dira. Zergatik ez Nazareteko Jesusena ere, neguko solstizioarekin batera ospatu! Jesus gidari dugularik jainkotasuna “Den” hori ere ospatu dezakegu gure barnean, aita eta ama guztiekin batera
Aita gurea, Jaungoikoa, pertsona kontzeptuak dira; maila altueneko gizakia? Otoitzak orokorrean pertsonalak dira, aurrez aurrekoak, eta dualak Zu eta ni, ni eta ZU. Ez ote da kontzientzia garatu ez dugun gizakion ahalguztidun eta betikotasun nahia aita horretan jarrita egongo? Santuek, mistikoek, jakinduriaz argitutako gizon-emakumeek eta heriotza gertutik bizi izan duten milaka pertsonak bizi izan dituzte argia, zoriontasuna, maitasuna, energia, pasoko tunela eta abar, baina aita bizar-zuririk ez dute aipatzen.
Gabonak. Eta orain semea. Jainkoa gizaki itxurakoa bada eta aita deiturikoa, semea ere ez da urruti ibiliko. Jesus, aita eternoaren semetzat hartzen dutena, duela 2022 urte jaio zen Nazareten (gutxi gorabeherako datu historikoa). Ez dakigu zergatik jaio ote zen garai horretan eta ez gizakiaren milaka eta milaka urteetako ibilbide luze horretako beste une batetan. Baliteke, erdi-ekialde inguruetako 500 urte aurreko mitologietan birjinengandik jaiotako jainko-seme asko izan zirenez, Jesus jainko-semearentzat ere une egokia izatea.
Egia da, “aita” Jesusek berak deitu ziola goxotasunez, Yahveh izenarekin ezagutzen zuten jainkoari. Norbaiti “aita” edo “ama” izen egokia iruditzen bazaio, “Den” horri ere berdin deitu diezaioke, baina ez da gizaki itxurakoa izango. Gaur egun Jesus Nazareteko Mariaren semea pertsona historikotzat hartzen du gehiengo handi batek. Berari buruz eta berak egindako eta esandakoekin dezente geroago idatzitakoak irakurtzean, argi ikusten da pertsona argitua zela eta bihozbera, enpatia handikoa. Jarraitzaile sutsuak izan zituen eta ditu oraindik ere. Historiak, gure garai aurreko hiru-bi mila urte aurretik hasita, erakartasun handiko eta jarraipen ugariko gizaki ospetsu asko eman ditu eta horien onomastikak ospatu ohi izan dira eta ospatzen dira. Zergatik ez Nazareteko Jesusena ere, neguko solstizioarekin batera ospatu! Jesus gidari dugularik jainkotasuna “Den” hori ere ospatu dezakegu gure barnean, aita eta ama guztiekin batera.
Eguberri zoriontsua denontzat!
Iñaki Lasa Nuin
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]