GuraSOS: “Jose Ignacio Asensio gezurretan ari da”

  • Donostiako erraustegiaren afera ikertzen jarraitzen duela adierazten duen oharra bidali zuen Europako Parlamentuko Eskaeren Batzordeak, maiatzaren 11n. Aldiz, Asensiok maiatzaren 28an kontrakoa zabaldu zuen, batzorde horrek GuraSOSek eskatutakoa atzera bota zuela esanaz. "Asensiok gezurra esaten du eta modu eskandalagarrian manipulatzen du; batzuetan erabateko ezjakintasunetik abiatuta, beste batzuetan Zubietako erraustegiaren aferaren gaineko ageriko inkonpetentziarekin", dio GuraSOSek eta oraingoan Europako erakundeekiko "errespetu falta" ere egotzi dio. Gaia Europako Parlamentura eramateko tramiteak hasi dituela iragarri du.


2020ko ekainaren 02an - 06:30
Argazkia: GuraSOSen bloga.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

GuraSOSek bidalitako oharrean azaldu duenez, hau da Europatik orain arte jaso duten dokumentu ofizialak esaten duena:  “Europako Parlamentuko Eskaeren Batzordeak GuraSOSek eskatutako aferak ikertzen jarraitzen du bere askotariko norabideetan. Batzorde horrek eskaera horretarako ekintzarik aproposena erabakiko du, horren gaineko ebaluazioaren araberakoa”. Esaldi horiek daude idatzita ingelesez “ondorioak” ataleko paragrafo bakarrean, maiatzaren 11ko datarekin.

"Asensio gezurretan ari da"

Donostiako erraustegiaren aurkako guraso taldeak harriduraz hartu zuen maiatzaren 28an Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok egin zituen adierazpenak, esanaz Europako Parlamentuko Eskaeren Batzordeak GuraSOSek eskatutakoa "arbuiatu" duela. "Asensio gezurretan ari da, edo sekulako ezjakintasuna adierazten ari da. Ez baita erresoluzioa, ezta eskaera bati egindako erantzuna ere; izan ere, Batzordeak ez du gaia tratatu orain arte egindako bileretan. Bere garaian onartu zuen tramitea baino ez da. Hortaz, batzorde horretako kideei zuzendutako oharra da, etorkizuneko bilera batean gaia tratatzeko. Joan den apiriletik Europako Parlamentuko Batzordea COVID-19arekin lotutako gaiak baino ez da lantzen ari".

GuraSOSek azaldu duenez, Europako ohar horrek aipatzen du aurretiazko txosten bat: Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritzak egindakoa, eta Ingurumen Zuzendarita Gipuzkoako Foru Aldundia ikertzen ari da, Donostiako erraustegiaren inguruan. Horregatik aipatzen du artikulu honen hasieran ekarri dugun oharrak·"GuraSOSek eskatutako aferak ikertzen jarraitzen" duela. 

Asensiok gai honi buruz egin zituen adierazpenek "iritzi publikoaren eta komunikabideen gaineko manipulazio larria" erakusten dutela dio GuraSOSek, eta gainera "Europako komunitateko instituzioekiko errespetu falta ikaragarria" adierazten dutela. "Asensiok gezurra esaten du eta modu eskandalagarrian manipulatzen du; batzuetan erabateko ezjakintasunetik abiatuta, beste batzuetan Zubietako erraustegiaren aferaren gaineko ageriko inkonpetentziarekin". Asensioren adierazpenen gaia Europako Parlamentura eramateko tramiteak hasi dituela iragarri du GuraSOSek eta dimititzeko eskatu dio.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketarik ez
2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


2023-09-11 | Usurbilgo Noaua
Hondakin gehiago ez erraustea eskatzeko Kontxa inguratu dute

Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.


2023-04-27 | Usurbilgo Noaua
“Erraustegiaren errealitate kutsatzailea” agerian uzteko martxa larunbatean

Lasarte-Oriatik Zubietako erraustegira martxa deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak apirilaren 29rako, 11etan abiatuta, "Erraustegia, airea, ura eta lurra kutsatzen" aldarripean, aipatu plantaren "errealitate kutsatzailea" agerian uzteko. Herritarrak... [+]


2022-11-16 | ARGIA
Zubietako erraustegiaren inguruetako kutsaduraren orain arteko datuak aurkeztuko dituzte Hernanin

Azaroaren 19an goizerako hitzaldi berezia antolatu du Hernanin Zero Zabor elkarteak: Holandako ToxicoWatch fundazioak Zubietako erraustegiaren kutsaduraz 2021ean bildutako laginekin egin duen txostena oinarri hartuta, Errausketaren Aurkako Mugimenduko bi kidek datuak eta... [+]


2021-12-21 | ARGIA
Errausketaren aurkako mozioa aurkeztu dute Bergarako Udalean eta elkarretaratzea egin dute

Abenduaren 20ko Bergarako Ohiko Udal Batzarrean mozioa aurkeztu dute bi herritarrek eta gaia eztabaidatu dute ondoren udaleko alderdi politikoek eta herritarrek. Mozio horrek laburtzen ditu Bergarako erraustegiaren auziko puntu nagusiak.


2021-11-24 | Leire Artola Arin
Bergarako erraustegi proiektuaren mahai-inguruak kezka handiagoa piztu du herritarrengan

Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]


2021-11-05 | ARGIA
Elkarretaratze jendetsua egin dute Bergaran erraustegi proiektuaren aurka

Ekologistak Martxan mugimenduak deituta elkarretaratzea egin dute Bergaran azaroaren 4 iluntzerako, herri horretan paper fabriketako hondakinak gasifikazioz tratatzeko eraiki nahi duten plantaren kontra. Talde hau izan da hondakin planta berri hori ere erraustegia dela seinalatu... [+]


2021-09-13 | ARGIA
Klima larrialdian jarri du fokua Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Donostian egindako protestan

Donostiako Kontxako badian giza katea egin dute irailaren 12an, estropada ospetsuen bigarren jardunaldia baliatuta. Zubietako erraustegiak klima aldaketa bultzatzen duela nabarmendu dute.


2021-03-25 | Txintxarri
Larunbateko ‘Gipuzkoako erraustegira martxa’ Lasarte-Oriako Okendo plazatik abiatuko da

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekitaldia antolatu du larunbat honetarako, martxoak 27: Zubietako erraustegira joatera animatu ditu herritarrak, Errausketarik ez, ez hiri hondakinak, ez industrialak lelopean protesta egitera.


2020-03-26 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzaren “irtenbidea” Zaldibarkoaren ostean: erraustegi eta zementerak gizentzea

Zaldibarko zabortegiaren hondamendiak eta Mutiloako zabortegia ixteak behartuta, Eusko Jaurlaritzak Agindua atera berri du, orain arte zabortegietara bideratutako hainbat hondakini beste irteera bat emateko. Paper industriarekin lotutako 102.500 tona hondakin erretzea da... [+]


2020-02-25 | ARGIA
Erraustegiaren Aurkako Mugimendua
“Zaldibarkoak ere erakutsi digu ezin dugula erraustegia onartu”

Gipuzkoako erraustegia piztear direnean, larunbatean Donostian egingo den manifestaziora deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak: “Ez inori eta ez ezeri kasu egin gabe, azkenean Gipuzkoako agintari politikoek eta korporazio handiek egin dute nahi zutena. Proiektu... [+]


2020-02-05 | ARGIA
Erraustegiaren aurkako manifestazioa deitu dute, hau piztu bezperetarako

Gipuzkoako mugimendu sozial, politiko, sindikal eta ekologistako kideek osatzen dute Larreko (larrialdi ekologikoari aurre egiteko) mahaia. Otsailaren 29an, 17:00etan Donostiako Easo plazatik aterako den manifestazioa antolatu dute. "Osasuna, ekonomia eta klimagatik, ez... [+]


2019-05-24 | Koldo Izagirre
Astean asteko historia
2018ko urtarrilaren 28a

2019-04-26 | Patxi Aznar
Hautaketa okerra

2016an diputazioko agintariek esaten zuten, (Noticias de Gipuzkoa-k Si la incineradora supera argitaratua 2016/06/24) errauskailuak isuritako dioxinen  kopurua uneoro neurtuko zela. (…) Hurrengo manifestazioa, Erausketarik ez lemapean, maiatzaren 11n, arratsaldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude