Bilboko Gotzaindegiak hiriaren erdian egin nahi duen proiektu urbanistikoaren aurka protesta egin dute

  • Bizkeliza Etxea eta Mutualia ospitalea dira Gotzaintzak Bilboko erdigunean aurrera eraman nahi duen proiektuaren bi eraikin nagusiak. Astearterako kontzentraziora deitu zuten elkarteek larritasuna adierazi dute, BAM irakaskuntza-ikasketetako unibertsitate-eskola eraistea eta zazpi pisutako eraikina egiteak Cervantes Eskola Publikoko ikasle zein langileengan eragin larria izango duelakoan.

Argazkia: @ampacervantes_

Abando bizigarri baten aldeko plataformak, Cervantes Eskola Publikoko Gurasoen Elkarteak, Urbitarte-Anaitasuna elkarteak eta ALEABilbao-k proiektuaren gelditzea eskatu zuten asteartean Cervantes eta BAM eskolen eraikinen parean eginiko kontzentrazioan.

Kontzentrazio bateratua Cervantes eskolaren aurrealdean izan zen, 16:30ean, gotzaindegiak Mutualia ospitalea eraiki nahi duen lursailetik metro gutxira. Elkarretaratzearen lelo nagusia “Parke bat behar dugu” zen, Cervantes eskolako guraso zein ikasleen eskakizunaren harira.

"Berdea behar dugu"

Elkarretaratzean Cervantes eskolako haur eta gurasoak izan dira protagonista; eskolaren ondoan zazpi metroko ospitale bat eraikitzeak ikasleengan eragin larria izango duela salatu dute, eta makroproiektu horren aurrean ikasleentzako parke berde bat erreklamatu dute.Ez bakarrik eskolarentzat, hiriaren erdigunean gune berdeak eta lasaiak behar direla adierazi dute bertaratutakoek. Hau dela eta, ostegun honetan udaletxeko arduradunekin elkartuko direla esan dute, haien eskakizunak luzatzeko.

Ohiko joeraren aurka

Joan den maiatzaren 28an iritsi ziren ospitalea eraikitzeko akordiora Mutualia, Bilboko Gotzaindegia eta Construcciones Murias S.A. eraikitze-enpresa, gaur egun BAM eskola dagoen lurretan. 30 milioi eurotako proiektu honekin hamabi pisutako ospitalea eraikiko dute, horietariko bost lur-azpian.

Eraikuntza hau gaur egun mendebaldeko hiri handietako joeraren aurkakoa da; izan ere, hirien erdiguneak geroz eta lasaiagoak bihurtzen ari dira, bestelako proiektu eta zerbitzu handiak periferiara desplazatuz. Geroz eta hiri gehiago dira haien erdiguneak oinezkoentzat egiten ari direnak eta garraiobide jasangarriak sustatzen ari direnak. Beraz, ospitale baten eraikuntzak berak eta ondoren hark izango lukeen funtzionamenduak guztiz hautsiko luke erdiguneak duen lasaitasun apurra.

Lanak aurtengo abuztuan hasiko dira ziur asko, eta 2021aren amaieran edo 2022aren hasieran amaituko direla uste da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo
Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


Iñigo Cabacas Herri Harmaila
“Jazarpena azken urte eta erdian areagotu da”

Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


Bilboko Axel Hotelaren irregulartasunak salatu eta itxiera eskatu du EHGAMek

EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.


2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-14 | Sustatu
“Dragoi Bola” maratoia, atalak Makusin ikusgai jarriko dituztela ospatzeko

"Dragoi Bola" maratoia egingo da EITBren Bilboko egoitzan datorren larunbatean urtarrilak 18; 16:00etatik 21:00etara. Motiboa da Dragoi Bola euskaraz bikoiztuaren atalak Makusi plataformara iritsiko direla, euskaraz eta doan, ostiralero atalen batzuk gehituz joango... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


2024-12-30 | Julene Flamarique
Militarrek “botak zintzilikatu” zituzten Bilbon Inuzente-egunean

Larunbatean Irala auzoko koarteleko ekintzarekin, #BotaKuartelak koartela eta armada guztiak desagertzea eskatu du. Gune horiek “benetako mehatxuetatik” babestuko dituen auzorako proiektuetara bideratzeko proposatu dute beste behin ere, hala nola desberdintasunetik,... [+]


Eguneraketa berriak daude