Auzitegiak albiste azken orduotan, GuraSOSek 2016an Zubietako erraustegiaren ingurumen baimenaren aurka aurkezturiko helegitearen harira.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak konstituzioaren aurkakotzat eta baliogabetzat jo du 1998. urtean onarturiko Eusko Legebiltzarraren ingurumen arloko araudiko artikuluetako bat. GuraSOSek zehaztu duenez, "Eusko Legebiltzarraren 3/1998 araudiaren 3.4 artikulua hain zuzen". Artikulu horrek ingurumen arloan zehazten zituen eskubideen artean aipatzen du, "araudi honek aurreikusitakoa betetzea exijitzeko ekintza publikoa, bai administrazioaren bidetik baita auzitegien bidetik ere". Auzitegien bidea da baliogabetu dutena.
GuraSOSek berri eman duenez, elkarte honek 2016an aurkezturiko helegitea onartezintzat joko du Euskadiko Auzitegi Gorenak datozen asteetan. "Ez da gaian sakonki sartuko. Horixe zen hain zuzen Gipuzkoako Foru Aldundiak nahi zuena, baita Euskadiko Auzitegi Gorenak ere. Badakite gaiari sakonki heltzeak ingurumen baimena baliogabetzea eragingo lukeela eta beraz, proiektua geratzea".
GuraSOSek salatu duenez, euskal autonomiaren 42 urteko historian, Gernikako Estatututik etorritako erakunde batek, kasu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak euskal autogobernuaren aurka egiten duen lehen aldia, "beste euskal erakunde batek (Eusko Legebiltzarrak) onarturiko araudia konstituzioaren aurkakotzat jotzea eskatuta".
Foru Aldundiak legitimazio falta egotzi zion GuraSOSi, "alegazioen aurreko tramitazioan". Aldundiaren helegitea baliogabetu zuen Euskadiko Auzitegi Gorenak 2018ko irailaren 25ean. "GuraSOSek helegitea aurkezteko zuzeneko interes agerikoa zuela ulertu zuen". Horri Gipuzkoako Foru Aldundiak erantzun zion eskatuz, "Euskal Legearen aurkako konstituzionaltasun falta planteatu zezala".
2020ko martxoaren 9an, Euskadiko Auzitegi Gorenak Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren esku utzi zuen auzia. "Konfinamendu betean konstituzionaltasun faltaren gaia ez onartzea eskatu zion GuraSOSek". Eskaera horrekin bat egin dute baita Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak. "Fiskaltza bera ere GuraSOSek defendatutako tesiaren alde kokatu da".
"Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskadiko Auzitegi Gorenak ingurumen baimenaren ilegaltasunaz iritzia ematea saihestu nahi zuen eta horretarako GuraSOSi helegitea aurkezteko eskubidea ukatzea proposatu zuen", azaldu du ohar bidez GuraSOSek.
Baina helburua ez du betetzerik izan guraso elkartearen esanetan, ekinbide judizialari segida ematen jarraitu ahalko baitu. Ingurumen arloko helegiteak aurkezteko eremu honetan bi urteko ibilbidea egina izatea exijitzen du estatu mailako araudiak. 2016an ez baina gaur egun baldintza hau betetzen duela gogorarazten du GuraSOSek. "Euskal legedia aurrerakoiagoa zen ingurumen demokraziari dagokionean eta edonori helegitea aurkeztea baimentzen zion inongo baldintzarik bete beharrik izan gabe".
Honen guztiaren "helburua denbora irabaztea zen", GuraSOSen esanetan. Eta helburua lortu dutela dio GuraSOSek, "ingurumen demokrazia eta autogobernua erasotzearen bizkar izanda ere". GuraSOS Espainiako Auzitegi Gorenean aurkeztuko duen kasazio helegitea prestatzen ari dela berri eman du. "Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du legaltasun gaietako balorazioetan sartu nahi izan, Estatuko Fiskaltzak eskatzen zion moduan. Zeregin hau Auzitegi Gorenari dagokio". Hortxe kokatzen du GuraSOSek bere borrokaren hurrengo urratsa, eta ezinezkoa balitz, Nazio Batuen Erakundera jotzeko asmoa du; Ginebran egoitza duen "Aarhuseko hitzarmenaren Jarraipen Batzordera". Argi adierazi du GuraSOSek; "ingurumen demokrazia ezarri arte ez dugu etsiko".
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]
Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]
Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.
Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]