2019ko azaroan Eibarren ospatu zen Psikologo euskaldunen III. Topaketan agerian geratu zen ezinbestekoa zela psikologia zein euskara ipar dugunon arteko sarea osatzea. Halaber, premiazkotzat hartu genuen psikologia euskalduna egiten ari garenon lana bistaratu eta partekatzea; hauspotzea, azken batean. Zorionez, behar horiei guztiei erantzuteko tresna sortu zen apirilaren 7an: GuNETuz webgunea, hain zuzen ere. Gainera, honen harira, aipatu egin behar da aurkezpen eguna ez dela ausaz erabakitakoa, ezta webgunearen izena ere. Batetik, datari helduz, apirilaren 7a Osasunaren Nazioarteko Egun bezala izendatua da. Maiz, osasunaz mintzo garenean, fokua soilik alderdi fisikoan jartzen dugu. Hala eta guztiz ere, aintzat hartu behar da halabeharrez osasuna ongizate fisikoa ez ezik, mentala eta soziala ere badela. Beraz, osasunaren izaeraren osotasuna aldarrikatzeko asmoz aurkeztu da GuNETuz Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean adierazitako egunean. Bestalde, webgunearen izenari dagokionez, bere izana agerian utziko zuen deitura jarri nahi genion. Izan ere, psikologo euskaldunak saretzen (-NET) dituen gunea da GuNETuz, bakarra bere alorrean.
"Psikologiaren arlo ezberdinetako euskal psikologoen komunitate birtuala sortzea ekarriko du GuNETuz webguneak"
Berebat, ekarpena ez da soilik psikologo euskaldunentzat izango, euskal gizarteari eskuarki egingo zaion kontribuzioa izango da, handia gainera. Izan ere, bilgunea izango da, psikologian edo erlazionatutako bestelako diziplinetan lanean diharduten profesional, ikasle zein erabiltzaileen bilgunea, hain zuzen. Berdinki, euskaraz eta euskalduna izango da, euskara hutsean izango baita eta bertan euskaldunok hartuko dugulako parte. Gainera, euskararen erabilera zuzenerako baliabideak eskaintzen ditu. Bestalde, psikologia osatzen duten arlo ezberdinekin zerikusia duten ezagutzak hedatuko direnez webgunearen bitartez, dibulgaziorako aproposa da. Horren harira, besteak beste, psikologiaren arlo ezberdinekin zerikusia duten euskaraz egindako argitalpen, albiste, esku-hartze, teoria zein antzekoak partekatuko direnez, berritzailea ere izango da. Era berean, psikologo, aditu eta euskaldunentzat orain arte izan ez duten erreferentziazko euskarria izango da. Beraz, ezin uka daiteke parte-hartzailea izango dela, aipatutako komunitateari zuzendutako proposamena izanik, beraien inplikazioa bilatuko delako. Halere, informala eta, aldi berean, formala izango da, baita dinamikoa ere. Izan ere, izaera informaleko zein formaleko parte-hartzea gauzatzeko bideak izango ditu eta erabiltzaileen beharrei egokitzeko aukera emango du, gunea bizirik mantenduz. Baina, lasai, intuitibo eta erabilerraza izango da ere, profil desberdinetako psikologoengana iritsi ahal izateko. Azken batean, lankidetzan oinarrituta egingo da, unibertsitate, iker-talde, erakunde edota eragileen arteko elkarlana sustatzeko. Bide horretan jarraituz, formazio sustatzailea izango da, psikologo euskaldunen arteko formazio kanalak sortu, autoformazioa bultzatu eta ezagutzak partekatzeko komunikaziorako espazioa izango baitu. Azkenik, parekidetzailea izango da, generoen arteko parekidetasuna sustatzea izango delako GuNETuzen oinarrietako bat.
Laburbilduz, munduko edozein txokotan dauden psikologiaren arlo ezberdinetako euskal psikologoen komunitate birtuala sortzea ekarriko du webguneak. Zuk ere lorpen horretan parte hartu nahi baduzu GuNETuz proiektuan parte hartuz, kuxkuxea ezazu gunetuz.ueu.eus webgunean. Gu psikologoak elkartuz, gure burua saretuz, gure gunea da GuNETuz.
Zu ere egile izan zaitezkeelako, zure zain gelditzen gara!
*Sinatzaileak Hazia, UEUren Psikologia Saileko talde eragileko kideak dira
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]
Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]
Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]
Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.
Era berean,... [+]
Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoak 8ko mobilizazioak "faxismoaren, erreakzionarismoaren eta zapalkuntzaren aurkako aliantzak" ehuntzean ardaztu ditu.
Kepa Kortak Naiz-en idatzitako “Musikariaren jakituria” artikuluan faxismoa definitzeko... [+]