‘GUK75, Agurainen 75 ordu euskaraz’ kanpaina martxan azaroaren 11ra arte

  • Azaroaren 8tik 11ra bitartean egingo da GUK75, Agurainen 75 ordu euskaraz, Agurainen euskara egunero erabiltzeko dei egiteko kanpaina. Parte hartzen duten herritarrek edozein esparrutara eraman ahal izango dute euskara lau egun horietan. Hori posible egingo duten erakunde eta negozioei eskerrak eman dizkiete antolatzaileek.


2016ko azaroaren 08an - 08:49

Adierazi dutenez, “euskararen alde egotea jarrera bat da, euskararen erabilerari bidea emateko jarrera bat”. Harremanetan jarri dira herriko kolektibo eta negozioekin, eta jarrera hori egunerokoan islatzea proposatu diete.

Besteak beste, begirale euskaldunak kontratatzeko eskatu diete egun horietan zehar jardueraren bat eskainiko duten kolektiboei. Saltegiei dagokienez, harrera egiten duenak euskaraz egiteko, eta jakin ezean keinuka komunikatzeko eskatu diete. Eta bestelako erakundeei paisaia linguistikoa euskaratzeko eta komunikazio bideetan (e-mailak, oharrak…) euskaraz idazteko galdatu diete.

Horren harira, kanpaina aurrera eraman ahal izateko herriko negozio eta kolektiboek eskainitako laguntza ezinbestekoa izan dela azaldu dute. Orotara, Aguraingo 130 kolektibo, erakunde eta saltegik hartu dute euskararen erabilera errazteko konpromisoa. Horiei eskerrak emateko, ekitaldi bat egingo dute azaroaren 8an arratsaldeko 20:30ean Aguraingo Zabalarte etxean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egia eredua
Ikasle gaztelania-hiztunak 48 orduz galegoz

Galiziako Oleiros udalerriko María Casares ikastetxe publikoko ikasleak dira. 12 eta 17 urte arteko 600 ikasletatik inork ez du eguneroko hizkuntza galegoa. Maiatzean erronka jo zuten hainbat irakaslek eta ikaslek: ea gai garen 48 orduz galizieraz aritzeko. 200 ikaslek... [+]


Hizkuntza ohiturak aldatzeko esperimentua

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte egingo da 11 egun euskaraz ekimena. Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskal Elkargoa, Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskaltzaleen Topagunea dira antolatzaile.  Beren datuen arabera,
60.000tik gora pertsonak eman du izena.


2018-10-24 | Igor Agirre
Hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena
800 hernaniarrek hartu dute parte euskarari eusteko erronkan

Ezohiko egitasmoa dute martxan Hernanin otsailetik: urte amaierara bitarte, orain arte dituzten hizkuntza ohiturak irauli eta harremanak euskarara ekartzeko ahaleginean ari dira ehunka herritar. Hilero, 100 norbanako gehitzen dira ekimenera eta dagoeneko 800 herritarrek baino... [+]


Nerea Redondo, euskaraz bizi den egiatarra
“Edonork ez dauka gaitasunik edo baliabiderik hizkuntza-gatazka bati aurre egiteko”

Nerea Redondo eta bere ahizparen asmoa triatloia probatzea zen. Hala gerturatu ziren ekainaren 23an Donostiako X. Emakumezkoen Triatloira. Epailearen hitzek harri eta zur utzi zituen: “Por mis cojones que vais a hablar en castellano”. Alegia, bi ahizpen artean... [+]


Euskaraldia, hegemoniaren bila

Euskaraldia, EAEko instituzio nagusi guztietan PSErekin gobernatzen duen PNVk Topagunearekin izenpeturiko akordio estrategikoa da, ez nik hala esaten dudako, beraiek publikoki 2017ko Udaltopean horrela aurkeztu eta definitu zutelako baizik. Eta Euskaraldia da PNVk, bere... [+]


Ekimen aitzindaria
Hernaniarrek urte osoz eutsiko diote euskarari

Lehenengo ehun erronkalariak otsailaren 3an hasiko dira. Gaztelaniaz dituzten harremanak euskarara ekartzen saiatuko dira. Hilero ehun pertsona gehitzea da helburua. Hala, 2018an 1.100 hernaniarrek hartuko dute parte aurrekaririk ez duen erronkan.


Lujanbiok eta Agirretxek Radio Euskadin euskaraz egingo balute, zer?

Guk dakigula ez dute halakorik egin, baina Alberto Irazu kazetariak euskaraz egin du elkarrizketa zuzenean Radio Euskadin, ia 20 minutuko esperimentua.


2017-12-06 | Urumeako Kronika
Hamaika egun ez, urte osoa hartu dute hernaniarrek euskaraz egiteko

Hernaniarrek errodajea dute, eta 2018ari begira pentsatu dute ez direla udazkeneko hotzen zain egongo. Urte osoan saiatuko dira 24 orduz euskaraz egiten. Euskara Ari Du elkartea sortu berri dute horretarako.


Aurten badakigu zer egin Euskararen Nazioarteko Egunean

Aurten gehiegi pentsatu beharrik ez dago, zer egingo dugu bertso saioa, ginkana, txokolate jana, mosaikoa, lipduba? Horiek ere egingo dira, baina herri dezentetako herritarrek eta euskalgintzak motorrak berotuta dituzte. Kalera aterako dira egun osoz euskaraz egiteko asmoz.


Eneko Gorri
“Lapurdi kostaldean hirigintza ereduak hizkuntza politikak baino askoz eragin handiagoa du”

Eneko Gorri (Angelu, 1983) euskaltzale militante izateaz gain Biarrizko Herriko Etxeko euskara teknikaria da. Lapurdi kostaldeko hirigintza ereduak euskal hiztunen bilakabidean duen eragin handiaz ohartarazi nahi izan gaitu: “Biarritzek hamarrez biderkatuko balu ere... [+]


2017-11-23 | ARGIA
Euskal Herrian hamaika egunez euskaraz aritzeko egitasmoa abiatu da

Sustatzaile nagusi Euskaltzaleen Topagunea eta Eusko Jaurlaritza ditu. Xedea 2018ko udazkenean Euskal Herriko txoko guztietan herritarren hizkuntza ohiturak aldatzeko praktikak egitea da.


Derioztarrek 70 establezimenduren atxikimendua lortu dute euskaraz egiteko

Establezimenduen zerrenda egin dute euskaraz aritzeko duten gaitasunaren arabera. Udazkenean, beste herri askotan bezala, derioztarrak “ahobizi” eta “belarriprest” bilakatuko dira.


Oarsoarrak Komunitatea giroa berotzen ari da 2018ko “Euskarak 365 egun” ekimenerako

Errenteria, Oiartzun, Pasaia eta Lezon 110 lagunek konpromisoak hartu dituzte euskara erabiltzeko.


2017-10-16 | Miren Osa Galdona
Zazpi egunez euskaraz bizitzeko ekimena jarriko dute martxan Baionan, Angelun eta Miarritzen

Baiona, Angelu eta Miarritze artean egingo dute ekimena, azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean. 450 hiztun mobilizatu nahi ditu BAM ekimenak. Antolatzaileek euskaraz “naturaltasunez eta alaitasunez” aritzeko deia egin dute.


2017-10-13 | Aiaraldea
6.000 aiaraldearren aho eta belarriak aktibatu nahi dituzte euskararen alde

Ekimen berria du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak esku artean: 1.000 ahobizi eta 5.000 belarriprest “armairutik" ateratzea. Euskaraz hitz egiten dakitenen eta hizkuntza ulertzen dutenen arteko zubiak eraikitzea da egitasmoaren xedea. Astebeteko lau txanda egingo... [+]


Eguneraketa berriak daude