Ilustratzaile talde batek autoedizioaren gaineko topaketa antolatu du ekainaren 15erako, Donostiako Dabadaba tabernan. Guillotinaren xedea –hala deitu zaio ekimenari–, inguruotako sortzaileak eta argitaldari txiki independienteak biltzea da.
Alegia, “era esperimentalean argitaratzeaz gozatzen duten sortzaileak, lanak autofinantzaketa bidez argitaratzen dituztenak, mugarik gabeko emaitzak eta guztiz askeak bilatzen dituztenak”, antolatzaileen hitzetan. Musika entzuteko aukera ere izango da.
Topaketan parte hartuko dutenen artean aipagarri: Maitane Gartziandia Kuleroak zikindu ditut komikiaren egilea; Fuerza Vital zine-aldizkaria; Picnic en Kampala, Donostialdeko musika eszenarako underground posterrak sortzen dituen laborategi grafikoa; Alquimia, Donostiako literatur fanzine ilustratua; Mixtura fanzinea, Bullbasaur Bartzelonako fanzine feminista…
Informazio gehiago:
Guillotina topaketen atarian parte hartuko duten argitalpenei buruzko argibide gehiago.
Eskerrak bazterreko kontrakulturari, bestela literatur aldizkarien faltan egongo ginateke gurean. Izan ere, Euskaltzaindiak 2018an utzi zion Erlea... [+]
Hilekoa normalizatzeko eta bere inguruko "estigma eta kondairak apurtzeko" asmoarekin, Red Fanzine argitalpena osatu dute Gasteizen bizi diren hamabi emakume sortzailek. 250 kopia izango ditu eta urtarrilaren 23an aurkeztuko dute.
Cristina Morales Donostiara etorri zen orain dela bi aste, Literatura Mutanteak izeneko udako ikastaroan hitzaldia ematera. Ondo baino hobeto egokitzen zitzaion ekitaldiaren lema, haren azken eleberrian presentzia handia baitute tradizioz literaturarekin lotzen ez diren... [+]
Gaztetxeetan ikusiko dituzu batez ere. Bestela tabernetan, jai-guneetan, herri mugimenduren baten topaketetan, baina literatur zirkuitu ofizialetatik kanpo, betiere. Badira lau urte Aimar eta Eñaut Uribelsalgo anaiak Pobresiak emanaldiarekin hasi zirela. Fanzine eta disko... [+]
Apirilean argitaratu dute Amatxi izeneko fanzine berria. “Euskaraz, libre, doan, iragarki komertzialik gabe eta herrikoia” da publikazioa. Ipar Euskal Herriko mediateketan eta liburutegietan eskuratu ahalko da momentuz. Hilean behin “informazio informala”... [+]
Arte-liburuei eskainitako azoka eginen da abenduaren 12tik 15era Bilboko Zazpi Kaleetan kokatutako Victor kalean. Ezohiko argitalpenak eta autoekoitzitako liburuak bilduko dira oro har.
Pop Pilulak fanzinea aurki eskuratu ahalko dugula dio Nontzeberri webgune kulturalean irakur daitekeen albiste batek.
Badaramatza hilabete batzuk gure artean, zeresana ematen, ITU Banda izeneko idazle taldeak. Lehen fanzinea publikatu zuten ekainean, #diotenez bigarrena ere aurki, eta ekintza ikusgarri, tira, entzungarriren bat ere egin dute tartean. Euren bizimoduetako zurrunbiloan eten bat... [+]
Hogei urte bete ditu TMEO aldizkariak aurten. Euskal Herriko komikigintzan lehenbiziko fanzinea izan ez bazen ere, 1980ko hamarkadatik gaur egunera arte biziraun duen bakarra dugu. Horregatik aste honetako Getxoko Komiki Azokan omenaldia jasoko du Gasteizko aldizkariak. Atzera... [+]