2008an aurkeztu zutenetik behin eta berriz abiarazi eta gelditu dute Bilboko Guggenheim museoak Urdaibai inguruan bigarren adar bat zabaltzeko asmoa. Azken astean, ordea, berriz ere jarri dute mahai gainean proiektua, Europako Next Generation funtsen harira. Gernikan eta Muruetan kokatutako eraikin bana eta biak lotuko dituen bide bat dira proiektuaren ardatza.
Balizko “Guggenheim 2” proiektua 2008an jarri zuen mahai gainean Bizkaiko Foru Aldundiak. BBKren Sukarrietako udalekuetan kokatu nahi zuten Bilboko museoaren gehigarria izango zena. Hasieratik sortu zituen desadostasunak proiektuak, herritarrek ez zuten begi onez ikusi 25 urte lehenago biosfera erreserba izendatutako esparruan halako proiektu bat egitea, eta Busturialdeko panorama politikoan ere desadostasun ugari izan ziren, askotarikoak. Daniel Udalaitzek bildu zituen desadostasunok erreportaje batean.
Hasiera hartan bertan, ordea, Patxi Lopezen Jaurlaritza proiektuaren aurka agertu zen, eta horrek eta krisi ekonomikoak oztopatu zuten Guggenheim 2-a martxan jartzea. Urte luzea hauetan lozorroan egon da proiektua, baina ez da sekula eten eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Juan Igancio Vidarte Bilboko Guggenheim museoko zuzendariaren asmoak iraun egin du, une aproposa heldu arte.
2012an zera esan zuen Vidartek: “2020an oraingo museoa txiki geratuko da. Ez da gaur edo biharko kontua, baina bai hemendik hamar urtera behar-beharrezko ikusten duguna. Akordio handia behar du gai honek eta hurrengo egin beharrekoa Urdaibai moduko proiektu bat izan behar luke ”.
Urteek aurrera egin ahala museoaren plan estrategiko desberdinetan egon da Urdaibaira zabaltzearena. Oraingoan, Europako Next Generation funtsen karietara berpiztu du plana Bizkaiko Foru Aldundiak. Bizkaitik aurkeztutako 23 proiektuetako bat da, eta 81 milioi euroko laguntza jasoko luke, hautatua izanez gero. Hala ere, proiektuaren kostu osoa 127 milioi eurokoa izango dela aurreikusten dute.
Proiektua berpiztu izanaren berri joan den urte amaieran eman bazuten ere aste honetan eman Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren patronatuak izandako bileran aipatu dutenean zabaldu da gehiago. Bilerak Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria izan zuen buru eta bertan egon ziren Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta fundazioaren batzorde exekutiboaren presidentea; Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua; Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol Foru Diputatua; Juan María Aburto, Bilboko Alkatea; Fundazioaren gobernu-organo gorena osatzen duten enpresen eta erakundeen ordezkariak; eta New Yorkeko eta Bilboko Guggenheim Museoen Zuzendariak, Richard Armstrong eta Juan Ignacio Vidarte.
Besteak beste 2021-2023 Plan Estrategikoa izan zuten hizpide bileran, eta horren harira jarri dute berriz ere mahai gainean Bilboko Guggenheim museoa handitzeko proiektu berria. Azken hilabeteetan jardun dute orain dela hamarkada baino gehiago martxan jarritako plana eguneratzen. “Zabaltze berdea” berdea deitu diote, planaren atal nagusietako bat museo berriak izango dituen bi eraikinen arteko naturako ibilbidea baita.
Museoak dioenez, “proiektuak eredu berria ekarriko du, bateratu egingo dituena arte-ekoizpena, ekologia, teknologia, pertsonen arteko harremana eta ikerketa, eta bisitariei esperientzia berri bat bizitzeko aukera eskainiko diena”.
2018an Urdaibai inguruan museoaren zabalpenerako lekuak aztertzerakoan, Gernikako Dalia lantegi zaharraren orubea, Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetzakoa zena hautatu zuen, eta aukeren artean zeuden Muruetako ontziola eta Urbietako futbol zelaia baztertu. Oraingoan, Daliakoa eta Muruetakoa biltzen ditu proiektuak, eta bi eraikinak lotuko lituzkeen “bide berdea”.
Proiektuaren finantzaketa Next Generation funtsei lotua dago batez ere, Vidartek berak aste honetan berretsi duenez. Hala ere, Rementeriak azpimarratu du funts horietatik dirurik jaso ez arren proiektua aurrera aterako dela eta Guggenheim Urdaibaira ere helduko dela, beranduago bada ere.
Guggenheimaren patronatuakbi urteko epea jarri dio bere buruari proiektuaren alderdi guztietan lan egiteko, “zalantzarik gabe” hartu behar baita kontuan biosfera erreserba batean kokatuko dela. Pello Otxandianok zalantzan jarri du proiektuari 500 milioi euro... [+]
Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka lagun bildu ginen proiektu horri ezetza emateko eta, nire aburuz, hiru dira arrazoi nagusiak... [+]
Auzitegi Nazionalean aurkeztu du salaketa eta “proiektua berehala eten dezaten” galdegin du. Bi lege urratzen dituela ohartarazi du: Kostaldeko Legea eta Europako Legea, Red Natura 2000ri dagokiona. Auzitegi Nazionalak Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka... [+]
Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat izan liteke bide hori eta biosferaren erreserba barruan legoke.
“Bi urteko gogoetaldia” iragarri zuten urte hasieran Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, baina ez da geldialdia izaten ari, etorkizunean izan ditzaketen oztopoak aurreikusten eta atontzen ari baitira erakunde publikoak. Horrez gain, uda betean,... [+]
Mende batean, Baionako Euskal Museoak izan duen bilakaeraz erakusketa berezia sortu dute. Argazki, tindu edo objektuak ikusgai dira. 1924an William Boissel Bordaleko militarrak bultzatu zuen museoaren sorrera, "euskal herri tradizionalaren" ondarea babesteko... [+]
Seo/BirdLife GKEak eta Guggenheim Urdaibai Stop plataformak bultzatzen dute ekimena, eta sinadura kopuruak Bilboko museoak urtero dituen bisitarien zenbatekoari erreferentzia egiten dio. Zehaztu dute “inpaktu kritiko eta itzulezinak” eragingo lituzkeela Urdaibiako... [+]
Ekologistak Martxan elkarteak bandera beltzak banatzen ditu urtero, kutsaduragatik eta kudeaketa txarragatik. Getariako makrogranjak eta Leioako Lamiakoko padurak jaso dituzte beste bi banderak.
Urtearen amaieran utziko du ardura postua. Zuzendaritza berritzeko prozesua jarriko dute martxan. Vidartek 32 urte pasatu ditu Bilboko Guggenheim museoko zuzendaritzari lotuta.
Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.