Urtarrilaren 22an, Iñigo Urkullu eta Elixabete Etxanobe elkarrekin agertu ziren komunikabideen aurrean, eta Urkulluk jakinarazi zuen eurek ordezkatzen dituzten erakundeek bi urteko epea hartuko dutela Guggenheim Urdaibai proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko. Beraren esanetan, Guggenheim Fundazioaren New Yorkeko zuzendaritzan aldaketak egiten ari dira, eta, gainera, informazioa falta da proiektua bera eta haren kudeaketa behar bezala ezagutzeko (hara, Atutxa andrea: herritarroi ez ezik, badirudi lehendakariari ere ez zaizkiola iritsi zuek ustez lau haizetara zabaldutako xehetasunak...).
Guggenheim Urdaibai Stop plataformara zorion-mezu ugari iritsi ziren, eta tira, ez dugu ukatuko guri ere irribarre txiki bat atera zitzaigula, ez ustezko erabaki horrek ezer aldatzen duela sinetsi genuelako, baizik eta badakigulako zerk bultzatu dituen agintariak hauteskunde-kanpainaurre betean halako albiste tranpati bat plazaratzera: herri mugimenduok kalean, komunikabideetan, alderdi politikoen artean eta instituzioetan bultzatu dugun masa kritikoak eta auzitegietan egiten ari garen lanak. Proiektuak aldeko iritzi ugari jaso izan balitu, herritarrok itsu-itsuan sinetsi izan bagenitu haien ameskeriazko berba ederrak, 2023ko hauteskundeetan EAJk Busturialdean emaitza onak lortu izan balitu, kostaldeari buruzko legearen aldaketak errekurtsoa jaso izan ez balu, Muruetako HAPOaren aldaketari inork alegaziorik jarri ez balio... orduan beste oilar batek egingo luke kukurruku. Baina balitz eta baluka ibiltzeak ez du botorik ematen, eta, horregatik, proiektua mahai gainetik kentzea erabaki dute, hurrengo hauteskundeetan inork horri buruz hitz egin ez dezan.
Antza denez, baina, Urkulluk ez zituen gauzak zuzen esan. Komunikabideek zabaldu zuten proiektua bi urtez izoztuta, etenda, stand byean geratuko dela eta aurrerago berriz aztertuko dutela haren bideragarritasuna, baina hori ez da EAJk buruan duena. Beraz, albistearen biharamunean, EAJko kideak lasterka atera ziren komunikabideen aurrera, bezperan Urkulluk esanak behar beste arteztera: bi urteko geldialdiak ez duela egitasmoa etengo edo hoztuko eta proiektuaren uneak errespetatzen ari direla.
Herritarrak seinalatzeari utzi, eta zentzuz, zuhurtziaz eta erantzukizunez jokatzen hasi behar zenukete, eta ez enpresa pribatuen menpekotasunez, herritarrekiko boterekeriaz eta udalei batere begirunerik erakutsi gabe
Baina hori abendutik ere bagenekien, alegia, proiektuaren garapenerako bi urteko epea beharko zela eta denbora horretan deskontaminazio-lanak, legeak proiektuaren alde jartzekoak eta bestelakoak egingo zirela. Eta, halere, azken asteetan etengabe zabaldu dituzte egitasmoari buruzko albisteak, herritarrok apurka haren errealitatera ohitzen joan gaitezen. Beraz, nola ulertu behar dugu orain, justu orain, alderdi guztiei hauteskunde usaina darienean, isiltzeko unea heldu dela? Zupiria jauna, sinetsi egin behar dugu estrategia-aldaketa horrek ez duela zerikusirik hauteskundeekin?
(Bide batez: noiz etorriko da herritarren parte-hartzea, dena zehaztuta dagoenean? Zertarako, makro-aparkalekuko kristalaren kolorea aukeratzeko? Guk ez dugu eskatzen azken orduko parte-hartze sinboliko bat, ezta erreferendum bat ere —nori dagokio onartzea biosfera-erreserba baten erabilera pribatu ez-jasangarria?—. Eskatzen duguna da Busturialdeko herritarrek hasiera-hasieratik parte hartzea eskualdearentzat plan sozioekonomiko bideragarri eta jasangarri bat diseinatu eta garatzeko prozesuan).
Estrategiak estrategia, eta Atutxak azken hilabeteetan bestelako adierazpenak egin baditu ere, Urkulluk arrazoia du: proiektuari buruzko informazioa falta da. “Auzolana” izan da EAJko agintariek azken legegintzaldi honetarako hautatutako leloa —hurrengokoa zer izango da, "egizu zerorrek"?—, eta, beharbada, hori esan nahiko zuten, "egin itzazue zuek, guk egin gabe uzten ditugun betekizunak". Informazioa nahi duzue? Tori apur gutxi batzuk, ea noraino iristen zareten horiei jarraika.
Eta guk, herritar esanekook, apurrei jarraitu diegu, eta urrun iritsi gara. Handik eta hemendik tiratuz, agintariek nahi baino informazio gehiago bildu dugu. Muruetako lurren jabetzari eta lagapenari buruzko kontuak argitu ditugu, halako proiektutzar bat Urdaibain eraikitzeak ingurumenean izango lituzkeen ondorioez jabetu gara, eta gizarteari eta ekonomiari ekarriko lekiokeena aztertu dugu. Hori da, hain justu ere, hitzaldietan herritarrei azaltzen dieguna. Eta, halere, egitasmoaren sustatzaileek gezurretan aritzea leporatu digute.
Agintariok: gu, zuek ez bezala, gure lanbideez aparteko orduetan ari gara honetan beharrean, eta guk, zuek ez bezala, herritarrek beren borondatez jarritako diruarekin ordaintzen diegu abokatuei. Benetan uste duzue gezurrak eraikitzen hasteko denbora eta indarra dugula? Benetan uste duzue gu zuei kontra egiteko borondate hutsez ari garela hemen gure poltsikotik dirua jartzen? Herritarrak seinalatzeari utzi, eta zentzuz, zuhurtziaz eta erantzukizunez jokatzen hasi behar zenukete, eta ez, orain arte bezala, enpresa pribatuen menpekotasunez, herritarrekiko boterekeriaz eta udalei batere begirunerik erakutsi gabe. Bestela, konturatuko orduko batzuen ametsak besteon amesgaizto bihurtuko dira.
Herritarrok: bi urte dauzkagu borrokarako.
Amaia Astobiza Uriarte, Guggenheim Urdaibai Stop plataformako kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]