Gudara garamatzate


2024ko uztailaren 03an - 11:19

Azken hauteskundeek mezu argi bat bidali digute. Europarrok ez dugu gudarik nahi. Ukrainakoa bukatu egin behar da eta politikoek lehenbailehen eman behar dituzte urratsak norabide horretan. Frantzian eta Alemanian ultraeskuina aise gailendu da eta arrazoia Ukrainako gudan datza: bi gobernuak gudazale azaltzen ari dira eta ultraeskuina aurka. Gainera, ezkerra ez da mobilizatu eta ultraeskuina tinkoagoa izaten ari da bakearen frontean.

Desideologizazioa egungo gizartean handia da. Herritarrek beren eguneroko arazoei erantzun positiboa ematen diena saritzen dute eta, kasu honetan, Ukrainako guda amaitzearen aldekoak izan dira sarituak. Belgika eta Holanda ere erants ditzakegu zigortuen zerrendara. Viktor Orban Hungariako presidenteak, ultraeskuindar etiketa duen eta gaur egun EBn guda bukatzearen aldeko ahots tinkoena, bere herrialdean irabazi egin duela ahaztu gabe.

Elite ekonomikoak izututa Errusiaren garaipenarekin

Macronek eta Scholzek ez dute dimititu. “Errusiak ezin du guda hau irabazi”, errepikatzen digu behin eta berriz Jens Stoltenberg NATOren buruak. “Europa hiltzeko arriskutan da” eta “Errusia da Europarako mehatxu handiena” diosku Macronek. Zer esan nahi du horrek guztiak? Ba, herritarrek bidali dieten mezuari baino garrantzia handiagoa eman dietela guda bultzatzeko agindua eman dieten elite ekonomikoei. BlackRock putre-funtsak, adibidez, Ukrainako lur aberatsen %24 erosia du dagoeneko eta horren zati bat errusiarren esku dago oraintxe.

Bakea hitza Europako Batasuneko politikoen ezpainetatik desagertu egin da eta guda hitzarekin ordeztu dute. Izan ere, elite korporatiboek Errusia Ukrainan lortzen ari den garaipenarekin egungo sistema ekonomikoa arriskutan ikusten dute eta Errusiako sistema ekonomikoak neoliberala ordezkatuko ote duen beldur dira. Errusian estatuak kontrolatzen baitu ekonomia neurri handi batean, oligarka ugari boterearen aparatutik bota eta gero. Errusiak gero eta adiskide gehiago dauka munduan –eta Europako mendebaldean ere bai– eta bere sistema zabaltzea aurreikusten dute guda irabaziko balu. Mendebalde neoliberala izututa dago.

Probokazioak eta pazientzia
Azken hauteskundeek mezu argi bat bidali digute. Europarrok ez dugu gudarik nahi. Ukrainakoa bukatu egin behar da eta politikoek lehenbailehen eman behar dituzte urratsak norabide horretan

EBk jauzi kualitatiboak ematen jarraitzen du guda honetan. Aste honetan Errusiari 50.000 milioi euro ostu eta Ukrainara bidaltzea erabaki dute armatan inbertitzeko. Polonia eta Errumania F16 gerra-hegazkinak pilatzen hasi dira Ukrainaren mugetan. Vladimir Putinek ekainaren 14an bakea negoziatzen hasteko proposamena egin zuen eta Suitzan Zelenskiren inguruan bildutakoek aho batez errefusatu zuten. Ez dute bakearen mezua entzun nahi. Beraz, gudarako prestakizunak hor jarraitzen du eta Europa osora zabaltzeko egunetik egunera arrisku handiagoa dago.

Hamaika dira Errusiari dagoeneko egin dizkioten probokazioak. Aspaldi ari dira egunero misilak Errusiako lurretara bidaltzen zibilen heriotza eraginez. Ukrainako armadaren bonba horiek ez baitute helburu militarrik izaten. Bi urte luze hauetan hildako zibilen kopurua milatik gorakoa da. Moskun 150 errusiar hil zituzten kontzertu batean. Kremlinera droneak bidali dituzte. NATOko soldaduak bidaltzen hasi dira. Misil nuklearrak detektatzeko radar estrategikoetara misilak hiru aldiz bidali dituzte. Errusiarren pazientzia handiagatik dagoeneko ez dugu guda Europa osora hedatuta, baina pazientzia noizbait agortu eginen zaie. Euskaldunok ere inplikatuta gaude, Pedro Sánchez presidenteak bete-betean sartu baikaitu guda honetan armak eta dirutza Ukrainara bidaltzean.

Aleksandar Vucic Serbiako presidenteak esan digu “Mendebalde” deituak uste duela Errusiak sekula ez duela bonba nuklearrik erabiliko, horretarako adorerik ez duelako. Baita NATOk garaipen erraza ikusten duela ere eta horrek bultzatzen dituela guda indartzera. Berak garbi ikusten du hilabete gutxi barru guda Europa osora zabalduko dela eta, hori dela medio, Serbiako petrolio eta elikagaien erreserbak handitzeari ekin dio.

Ondorioak

Hil ala bizikoa bihurtu dute guda hau, eta galtzailea desagertu eginen da. Errusiak galtzen badu, bere baitan sendo txertatuta dauden nazio eta errepublikak puzzle baten piezak bezala sakabanatuko dira. NATOk galtzen badu desagertu eginen da eta Europako Batasunaren politika eta politikoak goitik behera aldatuko dira. Ukrainako guda hau existentziala bihurtu da bi aldeentzat.

Hainbatek dio Errusiak egunen batean erantzun handia eman dezan bilatzen duela Bidenek, hauteskundeak bertan behera utzi eta presidente jarrai ahal izan dezan, Zelenskik egin bezala.

Herritarrok geldiaraziko al dugu lasterketa ero hau?

https://blogak.eus/euskal-herritik/gudara-garamatzate

Joan Mari Beloki Kortexarena

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Eguneraketa berriak daude