Diego Pérez de los Cobos Espainiako Guardia Zibilen buruaren kargugabetzea, M8-ko manifestazioen inguruko txosten batekin izan dezake lotura, hainbat hedabideren arabera. "Konfidantza falta" argudiatu du Fernando Grande-Marlaska Segurtasun ministroak.
2017ko urriaren 1ean Guardia Zibilak Katalunian egindako erasoaldiaren arduradun nagusietako bat, Pérez de los Covos koronela, kargutik kendu du Espainiako Gobernuak, esku artean zerabilen txosten baten harira, Ser Irrati kateak aurreratu duenez. Txostena aurtengo martxoaren 8ko manifestazio feministen ingurukoa da eta auzitan jartzen du Madrilgo Espainiako Gobernuko ordezkariaren jarduna. Horrez gain, Fernando Simon Osasun Larrialietako Koordinatzailearen kontra ere "akusazio larriak" egiten ditu, El País-ek argitaratu duenez, "delituak eta guzti".
Txostena Madrilgo instrukzio-auzitegiko Carmen Rodriguez Medeli igorri dio Guardia Zibilak, honen eskariz, Espainiako ordezkariak M-8ko manifestazioen harira prebarikatu ote zuen ikertzen ari baita epailea. Txostenaren arabera, Simonek ere delitua egin zuen, beste ekitaldi batzuk ez bezala, M-8aren manifestazioak egitea ez zuelako galarazi.
Espainiako Gobernuak "konfidantza falta" argudiatu du Guardia Zibilaren burua kargugabetzeko. Bere esanetan txostena balorazio "subjektiboz" josita dago eta bere arduradun nagusitzat Madrilgo Komandantziako burua jo du.
Diego Perez de los Cobos Guardia Zibilaren Madrilgo Komandantziako burua kargutik kendu ostean, Espainiako Barne Ministerioaren eta erakunde polizialaren arteko ika-mikak ez du etenik. Txosten berri bat jarri du mahai gainean Guardia Zibilak eta oraingoan Fernando Simon Alerta... [+]
Espainiako Barne Ministerioak David Blanes teniente koronela izendatu du Diego Pérez de los Cobosen ordez Guardia Zibilaren Madrilgo Komandantziako buru izan dadin. Azken hori, berriz, Armen Interbentzio Zentralera bidali du Fernando Grande-Marlaska ministroak.
Felix Blazquez Guardia Zibileko 3. kargurik garrantzitsuenean kokatu berri dute. Zenbait hedabidek zabaldu dutenez, ofizialak deklaratu egin beharko du erakunde armatuko kide bat jazartzeagatik Laudion.
Pello Alcantarilla preso ohiak Berria egunkariari kontatu dio 2004an Madrilgo Tres Cantoseko komandantzian torturatzen zuten bitartean De los Cobos ikusi zuela: “Hor zegoen niri begira, zain, noiz etsiko nuen”. Telebistan identifikatu du guardia zibilen Madrilgo... [+]
Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]