Guardia zibilen elkarteak “terrorismoa goratzea” leporatzen die antolatzaileei, eta deialdia debekatzea eskatu. Aste berean, Ospa mugimenduko bi kidek isunak jaso dituzte, iazko Ospa Egunarekin loturan zabalik dagoen ikerketa bat salatzeagatik.
Espainiako Auzitegi Nazionalean jarri du salaketa Guardia Zibilen Batasunak, abuztuaren 29an “Zuek zarete birusa” lelopean Altsasun egitekoa den Ospa Egunaren antolatzaileen kontra. Antolakuntzan ari diren herritarrei “terrorismoa goratzea” leporatzen die guardia zibilen elkarteak, eta Espainiako segurtasun indarrak Euskal Herritik joan daitezen aldarrikatzeko eguna bertan behera uzteko eskatu du.
Aste berean, Ospa Egunarekin loturan, salaketa ez ezik isunak ere jaso dituzte antolatzaileek. Urte hasieran mugimenduko kideek jakinarazi zuten iazko Ospa Egunaren harira martxan zegoela Ospa mugimenduaren aurkako ikerketa bat, Iruñeko Auzitegi Probintzialaren esku zegoena, “gorroto delitu” bat egon zitekeelakoan. Ikerketa hori salatzeagatik isunak jaso dituzte bi kidek.
Ez da Ospa Egunaren aurka egiten duten lehen aldia. 2016an Ospa Egunean parte hartzen ari zirenen aurka oldartu zen Guardia Zibila, eta iaz JUCIL guardia zibilen elkarteak deialdia debekatzeko eskatu zion Espainiako Fiskaltzari; azken honek Auzitegi Nazionaleko 2. Instrukzio Epaitegiko epaileari eskatu zion Ospa Eguna debeka dezala, nahiz eta azkenean debekurik gauzatu ez.
Altsasura itzuliko da Ciudadanos, Ospa Egunaren bezperan. "Bertako guardia zibilek eta gure zerbitzari publiko guztiek askatasunaren alde egiten duten lana eskertzea" dute helburu, Ines Arrimadas alderdiko buruaren hitzetan.
Beste urte batez antolatu dute Ospa! eguna Altsasun. Poliziaren "normalizazio garaian" indar polizial ororen beharra ukatuko dute irailaren 3an.
Urteko lehen hiru hilekoan Guardia Zibilaren 87 eta Foruzaingoaren 38 kontrol zenbatu ditu Ospa mugimenduak.
"Ofentsiba kapitalista berri baten testuinguruan errepresioaren kontrako mugimendua indartzeko garaia da. Errepresioaren aurrean elkartasuna adierazi, elkar babestuz, errepresio indarrak desobedituz, ziurikatuz, autodefentsa eraikiz, saretuz". 1.300 bat pertsona egon... [+]
Ospa mugimenduak aurtengo Ospa Eguna aurkeztu du. Abuztuaren 29an, larubantean, izanen da. Aurreko eguneratarako ere egitaraua prestatu du mugimenduak.
Militante politikoen aurkako errepresioa salatzearekin batera, abuztuaren 29ko Ospa Egunean parte hartzera deitu du mugimenduak, "buroerrepresioarekin eta Guardia Zibilak, indar errepresibo guztiekin batera, suposatzen duen birus nazkagarri horrekin" amaitzeko.
Ospa! herri mugimenduak antolatutako errepresioaren kontrako asteari akabera emateko, Altsasuko hainbat eragilez lagunduta prentsaurrekoa eman du. Nafarroako Lurralde Auzitegia Ospa egunean "gorroto delitua" izan ote zen ikertzen ari da. Hura salatu eta Osparen... [+]
Astelehenetik larunbatera bitarteko egitaraua prest du.
Ismael Moreno epaileak Ospa Eguna debekatzea "giza eskubideen murrizketa bat" ekar lezakeela adierazi du. Era berean, ez ditu aurretiazko neurriak hartzeko moduko deliturik egingo dela iragartzeko motiboak ikusi. Alabaina, Ospa Eguna "zaintzeko" agindu du... [+]
Larunbateko Ospa Eguna debekatzea eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak epaileari, Guardia Zibilaren JUCIL elkartearen eskaria dela eta. Haien esanetan, instituzio armatuaren aurkako gorrotoa sustatzen duen festa bat da.
Hilaren 31n izanen da; “historia-memorian sakontzeko gure ekarpena izanen da. Gure herrian errepresioak izan duen ibilbidea ezagutzeko”.
Egun osoko egitaraua prestatuko duela jakinarazi du, “autonomietako polizia indarren errepresio izaera” aztertuko duen mahai-ingurua eta manifestazioa barne.