Felix Blazquez Guardia Zibileko 3. kargurik garrantzitsuenean kokatu berri dute. Zenbait hedabidek zabaldu dutenez, ofizialak deklaratu egin beharko du erakunde armatuko kide bat jazartzeagatik Laudion.
Hainbat hedabidek plazaratu dutenez, Felix Blazquez Ikertzen ari da Guardia Zibileko Brigada Generala, Madrileko epaitegi militar batean.
Ofizialari leporatzen diotena da Laudioko kuarteleko beste militar baten kontrako hainbat zigor espediente bideratzea 2017an eta 2018an. Berarekin batera Arabako Komandantziako beste 5 arduradunek deklaratu beharko dute, Guardia Zibil elkarte batek leporatu baitie lan jazarpena.
Gertakari horiek ustez gertatu zirenean, Felix Blazquez 11. Zonaldeko arduraduna zen, eta banaketa horrek EAE hartzen du barruan. Blazquezek hainbat ardura izan ditu Guardia Zibilean, GAR unitateetan bereziki, Barne Ministerioak jakinarazi duenez.
Fernando Grande-Marlaska Barne Ministroak Felix Blazquez izendatu berri du Guardia Zibileko goi arduradun berria, eta institutu armatuan 3. kargurik garrantzitsuena izango du, Diego Perez De los Cobosi postu horretatik kendu eta gero.
Gaur bertan Berria Egunkariak argitaratu du artikulua De los Cobosi buruz. Izan ere, Pello Alcantarillak salatu du Guardia Zibilak Tres Cantosen torturatu zuenean ETArekin loturak izatea leporatuta, Diego De los Cobos bertan zegoela begira.
Diego Perez de los Cobos Guardia Zibilaren Madrilgo Komandantziako burua kargutik kendu ostean, Espainiako Barne Ministerioaren eta erakunde polizialaren arteko ika-mikak ez du etenik. Txosten berri bat jarri du mahai gainean Guardia Zibilak eta oraingoan Fernando Simon Alerta... [+]
Espainiako Barne Ministerioak David Blanes teniente koronela izendatu du Diego Pérez de los Cobosen ordez Guardia Zibilaren Madrilgo Komandantziako buru izan dadin. Azken hori, berriz, Armen Interbentzio Zentralera bidali du Fernando Grande-Marlaska ministroak.
Pello Alcantarilla preso ohiak Berria egunkariari kontatu dio 2004an Madrilgo Tres Cantoseko komandantzian torturatzen zuten bitartean De los Cobos ikusi zuela: “Hor zegoen niri begira, zain, noiz etsiko nuen”. Telebistan identifikatu du guardia zibilen Madrilgo... [+]
Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]
Diego Pérez de los Cobos Espainiako Guardia Zibilen buruaren kargugabetzea, M8-ko manifestazioen inguruko txosten batekin izan dezake lotura, hainbat hedabideren arabera. "Konfidantza falta" argudiatu du Fernando Grande-Marlaska Segurtasun ministroak.