Sorturen egoitzan egin du agerraldia Galder Barbadok, eta azken asteetan jasan duen etengabeko jazarpena "amesgaizto" gisa definitu du.
Espainiako Auzitegi Gorenak oraindik ez du Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen aurkako ebazpenik eman oraindik, nahiz eta Fiskaltzak zortzina urteko espetxe zigorra eskatzen dizkien. Testuinguru honetan, Galder Barbado Sortuko militanteak Guardia Zibilaren jazarpena eta kolaborazio eskaera salatu ditu.
Barbadok berak kontatu duenaren arabera, joan den hilabetean errepideko kontrol batean geratu zuen Guardia Zibilak, hiru lagunekin batera. Haren hitzetan, kontrola "normala" izan zen hasieran, baina asko luzatu zen azkenean. Euripean ordu t'erdi baino gehiago eduki zituzten autoaren kanpoaldean.
Orduan, kamuflatutako bi autotan aurpegia tapatuta zuten hainbat pertsona gerturatu ziren, baina batek bakarrik hitz egiten zuen, 'Harley' ezizena zuena. Pista baten sarreran galdeketa egin zieten gazte bakoitzari, banan-banan, eta Barbadoren esanetan, orduan egin zioten lehen kolaborazio eskaera.
'Harleyk' bere egoeraren jakitun zela adierazi zion Barbadori, eta gauzak kontatzen bazizkion, epaiketan lagunduko ziola esan zion, eta Bilbon kafe bat hartzeko gonbita luzatu zion. Barbadok ezezkoa eman ostean, lasai egoteko esan zion, non bizi den badakiela esanaz eta harekin kontaktuan jarriko zela gehituz.
Handik bi astera dei 'Harleyen' deiak jasotzen hasi zela dio Barbadok, eta honek telefonoa hartzen ez ziola ikusiz, 'Harleyk' SMS bidez idatzi zion, kolaborazio eskaintzarekin jarraituz.
Azken gertakariak aste honetan jazo dira. Astelehen gauean, Barbado autora sartu zenean, norbait jarraika zuela ikusi zuen, eta autotik jaistean polizia bat zela ohartu zen. Herritik alde egiteko esan zion Barbadok, eta poliziak barre egin eta bertan geldirik geratu zen. Bestalde, Barbadoren bi lagunek polizien deiak jaso dituzte aste honetan, hura non dagoen galdezka.
Ainhitze Gastaka Martinez abokatuarekin eta Haimar Altuna Sortuko gatazkaren ondorioen konponbiderako arduradunarekin batera eman du prentsaurrekoa Barbadok. Altunaren arabera, Espainiako Estatuko aparatuek demokratizatu gabe jarraitzen dute, eta Espainiako Gobernuari pertsona guztien eskubide zibil eta politikoak errespetatzea eskatu dio.
Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.
2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]
Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]
Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.
Voxek lau eta zortzi urte arteko zigorrak eskatzen ditu haientzat. 2019an, faxistek jarritako propaganda-postu baten harira egin zuten protesta.
2022ean auziperatu zuten Nelson David Moreno, Bilbon gutxienez bost gizon homosexual hiltzea eta beste bi erailtzen saiatzea egotzita. Astelehenean, urriaren 21ean, Morenoren aurkako bigarren epaiketa hasi dute. Iruzur delitu batengatik epaituko dute, biktimei lapurreta egitea... [+]
“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.
Bost urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Carlos García Berro fiskalak Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Haimar Altuna, Felipe San Epifani Pipe, Kai Saez de Egilaz, eta Antton Lopez Ruizentzat, 2016 eta 2020 artean preso politikoei antolatutako... [+]
Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]
Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]
HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.
Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]
Espainiako Auzitegi Gorenak berriz eserarazi nahi gintuen Auzitegi Nazionaleko aulkian, baina Auzitegi Konstituzionalak erabaki du guk asmo horren aurka jarri genuen babes helegitea onartzea. Erabaki horrek 2009ko urrian hasitako labirinto juridikoa itxi du eta, ia 15 urteko... [+]