Guardia Zibilak Jon Lizarribar atxilotu du gaur goizean Urnietan, eta Ruben Gelbentzu Andoainen.
ETAren “Izarbeltz” komando legaleko kide izatea leporatzen diete. Espainiako Barne Ministerioak ohar baten bidez azaldu du, atxilotuek lotura dutela 2002. urtean Nafarroako Unibertsitatearen aurka egindako atentatuarekin, Zaragozako Corte Inglesaren aurka egin zenarekin eta Arguedas eta Azagrako bi enpresaren aurkako atentatuekin.
Operazioa Frantzian atxilotutako ETAko kideei ateratako informazioaren ostean burutu dutela aipatu du Espainiako Gobernuak. Operazioak irekita jarraitzen du.
Biak aurrez atxilotuak izan dira 2003-2004 urteetan.
Jon Lizarribar atxilo eraman duten unea, Aiurrik grabatutako bideoan.
Ruben Guelbentzu andoaindarra eraman duten unea, Aiurrik grabatua hau ere.
Gipuzkoako Aiurri hamabostekaria eta astekaria itxi egingo dira hilabeterako; eta langileei erregulazio espedientea ezarriko zaie. "Aurrez ere baziren korapilo eta oztopoak are gehiago korapilatu direlako hartu dugu erabakia", dio Aiurrik plazaratutako oharrak.
Euskara hutsean lan egiten duten hainbat hedabidek Hekimen elkartea sortu dute. Donostiako Koldo Mitxelenan egin dute aurkezpena gaur eguerdian, eta han aurkeztu dute zuzendaritza. Iban Arantzabal izango da presidentea lehendabiziko urtean.
Euskarazko hedabideen historia jarraitu duenak, badaki azken 30 urteetako abaroan egin dela biderik emankorrena. Eta badaki denbora horretan emandako aurrerapausoa itzela dela. Gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen ditu euskarazko hedabideak, 2008ko Eusko ... [+]